'H gabe', Sustrai Colina idazle

Bizkaie! 2006-11-29 01:00   Kulturea

'Asko gozau dot idazten, presino barik, isiltasunean sortzea plazer handia izan da eta, horrezaz ganera, liburua idazteko gaztarora begira jarri naz eta niretzat nahikoa bukolikoa izan zan sasoi horretako pasadizuak arakatzea esperientzia ederra izan da'.

Miarritzen 82ko urriaren 20an jaiotako mutila Bertsolari Txapelketa Nagusiko final batean sartzea lortu eban parte-hartzaile gazteena izan zan 2001ean. Orduan 19 urteko mutil koskorra zan. Gaur egun, bertsolari ezaguna da, makinatxu bat plazatan kantau eta oraintsu idazle ogibidea probau dauena.

Bertsolaria izanik, enkarguzko lanakaz ohituta dago Sustrai eta, esangura horretan, gustora eta gogo biziz ekin eutson Zubia Argitaletxearen enkarguari. 'H gabe', Sustrai Colinaren lehen eleberria da, laburra, irakurterraza, edade guztietako irakurleentzat baina batez be, 12, 13, 14 urteko mutilei zuzendutako istorioa baina mutilen sikologian sartzeko neskek be interes handiz irakurriko daben lana.

Sustrai Colinak eskerrona adierazo deutso Zubiari, izan be, 'asko gozau dot idazten, presino barik, isiltasunean sortzea plazer handia izan da eta, horrezaz ganera, liburua idazteko gaztarora begira jarri naz eta niretzat nahikoa bukolikoa izan zan sasoi horretako pasadizuak arakatzea esperientzia ederra izan da'.

Zubiako Josu Goikoetxearen eretxiz, 'Sustrai Colinaren liburua bihurria da, aberatsa hizkuntza mailan eta lehen liburuetan ikusten ez dan asmoa, helburua, teknikea eta finezia atzemoten dira'. Edozelan be, Sustrai Colinak berak ohartarazo dau asmoak baino gehiago 'intuizinoak' dagozala liburuan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu