Sagarrondotik 07

Sagardoaren Kultura Sustatzeko Alkartea 2006-11-24 01:00   Musikea

2007ko Sagarrondotik jaialdia martiaren 17 eta 18an izango da.

Sagar barriaren uzta amaitu bezain pronto, sagardaoaren sortze prozesua hasten da. Lehen sagar zukuak upeletan sartu eta berehala izango da denporaldi barriko euskal sagardaoa guztion eztarriak gogoz bustiteko moduan.

Orduan helduko da Sagarrondotik jaialdia be. 2.007. urteko edizino barri honetan gainera, neguko jaialdi honek bere bosgarren urteurrena ospatuko dau. Urte honeetan, belaunaldi barrien begietara tentagarri agertu nahi izan da sagardaoaren kulturea eta baita lortu be! Milaka dira sagardao mostretara, herri kirol lehiaketetara edo musika kontzertuetara hurreratu diranak. Gogotsu azaldu dira danak eta baita proiektu honen barruan jardun daben guztiak be.

2007ko Sagarrondotik jaialdia martiaren 17 eta 18an izango da. Urteroko giro bikainari eta aurreko parte-hartzaile guztiek itxitako hatza eta arrakasteari jarraituz, sekulako ikuskizuna espero dogu hurrengorako be. Kontzertu arteko animazinoa, ikuskizun multimedia, karpa egokitua,... eta sorpresa ugari izango dira bosgarren urtemugea merezi bezela ospatzeko.

Web orri barrituan informazino zuzena eta azken barriak topau ahal izango dozuez.

www.sagarrondotik.com

Txooooooooootx!!!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu