Urepeleko artzaina

Asier Madarieta Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria 2006-11-06 01:00
Xalbadorren heriotzean

Fernando Aire 1976ko zemendiaren 7an hil zan. Holan esanda beharbada zuetariko askok ez deutsazue erreparauko noren ganean gabizan. Baina, Urepeleko herrian hil zala ganeratzen badogu, beharbada batzuk susmoa hartuko dozue. Eta horrezaz gan, bertsolaria zala eta berari eskainitako omenaldian bertan hil zala esaten badogu, orduan bai, konturatuko zarie ‘Xalbador’ bertsolari handiaren ganean gabizala.

Fernando Aire 1976ko zemendiaren 7an hil zan. Holan esanda beharbada zuetariko askok ez deutsazue erreparauko noren ganean gabizan. Baina, Urepeleko herrian hil zala ganeratzen badogu, beharbada batzuk susmoa hartuko dozue. Eta horrezaz gan, bertsolaria zala eta berari eskainitako omenaldian bertan hil zala esaten badogu, orduan bai, konturatuko zarie ‘Xalbador’ bertsolari handiaren ganean gabizala.

Badira ba, 30 urte, gure artetik joan zala Letek abestutako ‘Urpeleko Artzaina’. Hurrengo lerroetan, bere bizitzari errepasotxoa egingo deutsagu.

1920ko bagilaren 19an jaio zan Urpelen Fernando Aire, Xalbadorenea baserrian. Bertotik hartuko eban hain ezaguna egindako ezizena. Lehenengo urteetan eskolea eta katezismoa batera ikasi ebazan, Euskal Herriko beste hainbat herri txikietako umeek egin eben moduan. Baina Fernandoren kasuan, Urepelen egoan maisua euskalduna zala eta, katezismoa euskeraz erakutsi eutsen. Frantsesez gitxi edo ezer ez ekien etorkizuneko bertsolariak eskolara hurreratu arte.

Umeen eskolea itxi eta nagusien ikastetxera pasau zan gure protagonistea. Eskolan maisu erdalduna izan eban, frantsesa, jakina, gainera euskerearen kontrakoa. Hori ezin onartuta, hamaika urtegaz Xalbador gazteak eskoleari uko egin eta ikasketak itxi ebazan. Fernando eskolara bueltetako alperreko ahaleginak egin ebazan irakasleak, gurasoei mutila fina zala esan arren. Katesizmoa, barriz, Uharriet abadeak emoten eutson, genio handiko personea baina euskalzale amorratua. Horrek, Xalbador gazteagaz estu lotu eban.

Eskolea itxi eta mendira joan zan lanera, artzain, aita hil arte. Orduan baserriko ardurak bere gan geratu ziran.

Bertsolaritzeagazko zaletasuna kantuaren bitartez sortu jakon Xalbadorri. Kantak lehenengoz mezan entzuten ebazan. Gero kalean, kantu zale zala, berak entzun eta abesturiko kanta asko bertsoak zirala jakinda, bertsolaritza munduan sartzen hasi zan. Dana dala, Xalborenea baserrian ez ziran honeek afizino barriak, Fernandoren aita bera be gaztetan bertsotan ibilitakoa zalako.

Beragaz artzain ibilitako bategaz ikasi ebazan lehenengo bertsoak eta bere zaletasuna handitzen joan zan. Baina ez eban bertsotan serio ibilteko aukerarik ikusten, bertsoak tabernetan abestuta, eta bera gaztea izanda, ez zalako ausartzen tabernara joaten. Baina behin, taberna baten albotik pasaukeran, barruan bertsotan entzun ebazan gizon batzuk, eta zabalik egoan leihora hurreratuta, hareei erantzunez bertsoa bota eban Xalbador gazteak. Baina barrukoei ez jaken bape gustau leihoan egoan gazte batek euren ganetik egitea eta, hori ikusita, arineketan alde egin behar izan eban hamasei urteko Xalbadorrek.

Hurrengo urteetan bertsotan ibili zan Urepelekoa eta bere ospea handitzen joan zan. Azkenean, behin Donibane Lohiztunen bertso-saioa antolatzen egoan Ernandorena hurreratu zan Xalbadorrengana, saiora joateko konbita egiteko. Han ezagutu eban gero bere lagun mina izango zan Mattin bertsolaria. Xalbadorrek melankoliaz eta tristuraz edo Mattinek era barregarrian, biei jagoke, zati handi batean, bertsolaritzeak Ipar zein Hego Euskal Herrian izan eban aurrerakadea.

1976ko zemendiaren 7an Urepelen beraren omenez egindako ekitaldi batean, Gernikako Arbola abestiaren soinuagaz hil zan Fernando Aire. Xabier Lete abeslariak bere omenez idatzi eban ‘Urepeleko Artzaina’ abestia. Euskal Telebistan orain dala hilebete batzuk egindako lehiaketa batean euskal kanturik onena izentau dabe ikusleek. Xalbador, beraz, bizirik dago oraindino be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu