Deustuko argazki historikoak batu ditu Luzuriagak

Bizkaie! 2006-11-02 01:00

Txema Luzuriagak ‘Deustuko Argazkiak. Herria’ izeneko liburuan Deustuko errepublikea izan zanaren argazki historikoen bilduma potoloa egin dau. Liburuko 176 orrietan, 300 bat argazki batu ditu.

Txema Luzuriagak ‘Deustuko Argazkiak. Herria’ izeneko liburuan Deustuko errepublikea izan zanaren argazki historikoen bilduma potoloa egin dau. Liburuko 176 orrietan, 300 bat argazki batu ditu. 1925. urtetik 2000. urtera bitartean Deustualdeko bazterrak (Elorrieta, San Inazio, Ibarrekolanda, Arangoiti, Deustua eta Erribera) zelan aldatu diran ederto baten ikusiko dau irakurleak.

Zazpi ataletan barrena, Luzuriagak Deustuaren anexino egunetik gaur egun arte ekarriko gaitu, eraldaketa ikusgarriak agirian jarrita. Bertan topauko ditu irakurleak baserri, ortu eta txakolindegien Deustua, Erriberako portu eta fabrika giroa, Deustuko zubia zelan altzau eben, San Inazio eta Torremadariaga auzo barrien sorrerea, Deustuko kanala zelan induskatu eben, euskal sentimenduaren berpiztea…

Liburu hau igaz argitaratutako ‘Deustuko Argazkiak. Elizatea’ bolumenaren jarraipena da. Orduko haretan 1925. urtera arteko irudiak batu eta ele bitan jarritako testuez hornidu ebazan: euskeraz eta gaztelaniaz, hain zuzen. Nobedadea oraingo liburukiak dakar, euskera hutsean idatzita dago eta.

Liburua Beta argitaletxeak plazaratu dau eta Berbaizu Euskara Elkartea zein Prest! aldizkaria laguntzaile izan dira. San Inazio, Ibarrekolanda, Arangoiti, Erribera eta Deustuko liburudenda, kiosko, alkarte eta hainbat dendatan dago salgai.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu