Getxoko Komiki Azokeak 'Capitan Trueno' personaia sortu eban Victor Mora marrazkigilea omenduko dau
2006-09-12 02:00 KultureaGetxoko Komiki Azokeak 'Capitan Trueno', 'Jabato' edota 'Corsario de Hierro' komiki-personaien sortzaile ospetsua, Victor Mora marrazkigilea omenduko dau abenduaren 1etik 3ra Areetako Geltokiko plazan egingo dauen bere V. edizinoan.
Getxoko Komiki Azokeak 'Capitan Trueno', 'Jabato' edota 'Corsario de Hierro' komiki-personaien sortzaile ospetsua, Victor Mora marrazkigilea, omenduko dau abenduaren 1etik 3ra Areetako Geltokiko plazan egingo dauen bere V. edizinoan.
Ohi bezela azokea 2.500 metro koadroko karpapean egingo da eta esparru honek alde komertziala izango dau, 70 postu inguru egongo baitira, eta erakusketa zein tailer aldeak be izango dira, areto nagusiagaz batera hainbat jarduera egiteko.
Azokea goizeko 11:00etatik 14:30etara eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik abenduaren 1, 2 eta 3an eta sarrerearen prezioa 2 eurokoa izango da.
Bestalde, Getxoko V. Komiki azoka honek aurten gainera Portugalete eta Areeta batzen dituan Bizkaia Zubia omenduko dau, pasa dan garagarrilean NBEak gizadi monumentua izentau izanaren pausuak jarraituz. Horregaitik, azokearen kartelean agertzen da zubia, Albert Monteysek eta Manel Fontdevilak diseinautako kartelean, hain zuzen. Bikote honek umore-komikiaren panoraman ospe handia lortu dau azken urteotan, 'El Jueves' aldizkarian eginiko ‘¡Para ti que eres joven!’, ‘Tato’ edota ‘La Parejita’ lako lanei esker batez be. Azken buruan, Getxoko Komiki Azokeak igaz 'Don Celes' ospetsuaren sortzaile Del Olmo omendu ebala azpimarratu behar da. Informazio gehiago Interneteko www.salondelcomicdegetxo.net edota www.getxo.net helbideetan topau zeinkie.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!