Euskeraz egindako ‘Bilbainadak’ plazan
2006-08-23 02:00 MusikeaAbuztuaren 25ean aurkeztuko da diskoa Bilbainaden XVIII Lehiaketako irabazleen sari banaketa ekitaldian eta danetara 500 kopia argitaratuko dira.
Abuztuaren 25ean aurkeztuko da diskoa Bilbainaden XVIII Lehiaketako irabazleen sari banaketa ekitaldian eta danetara 500 kopia argitaratuko dira.
Bilboko Udalaren Kultura eta Euskera Sailak CD bat plazaratu dau Bilbainada Lehiaketetan, sortu eta 18 urtetan saritutako euskeraz egindako lanik onenak batuz. Diskoaren aurkezpena, ‘Bilbainadak’ izenburupean, datorren barikuan egingo da Pergolan, abuztuaren 25ean Iñaki Azkuna alkatearen eskutik; azken edizinoko irabazleen sari banaketa ekitaldian aurkeztuko da, hau da, Bilbainaden XVIII. Lehiaketako irabazleen sari banaketan. Ekimen honek Bilbokoak diran herri kantuen errepertorioa barriztatzea sustatzen dau 100 urte baino gehiagoko tradizinoa berpizteko.
’Bilbainadak’ diskoan, 2005era arte euskeraz egindako 11 lanik onenak batzen ditu (aurten lehenengo saria emo barik gelditu baita) eta danetara 500 kopia plazaratu dira denda, disketxe eta zenbait liburudendatan banatuko diranak. Patxi Gale eta Josetxu Villasanteren ‘Zelan aldatu zara’ eta ‘Pagasarriko Punta’ dira diskari hasierea emoten deutsen bi kantuak eta ‘Bilboko itxuraldaketa’ be autore biena da. Josetxu Villasantek ‘Datorren udan’, ‘Bilbotarra naiz’, ‘Beti Bilboko gabonetan’, ‘Bilbo inguruan’ eta ‘Bilbora’ kantuen autorea be bada. Horreekaz batera, Miguel Antruejoren ‘Athleticeko neska taldeari’, Jesus Melchorren ‘Ene Kuttuna’ eta azkenik, Juani Peñagarikanoren ‘Amets Betea’ be topauko ditu entzuleak. Bilbainada honeek Cinco Bilbainos, Los Txikis, Indarra eta Ana Bejarano bakarlari ezagunek grabau dabez.
2006ko bilbainadarik onenak
CD-aren aurkezpena azken edizinoko sari banaketa ekitaldiagaz batera izango da. Sarituak Eduardo Garay eta Gotzone Sainz de Navarrete dira, ‘Soy del mismo, mismo Bilbao’ abestiagaz gaztelaniaz egindako lanik onena bezela, eta Diego López de Haro Jaunaren estatuatxoa eta 800€ esku-dirutan jasoko ditue.
Euskeraz egindako Bilbainadaren lanik onena saria emon barik geratu dan ezkero, 400 euroko bederatzi akzesit—eta ez zortzi- eta plaka bana emon jakez Ángel María Gorostidiri ‘Rinconcitos de Bilbao’ lanagaitik, Jesús María Sanzi ‘Himno al Lagun Aro Basket’; Txetxu Bilbaori bikotxa ‘Siempre Bilbao’ eta ‘Amigo Baldo’ lanengaitik; Jesús Magureguiri ‘Bizkaia eres un zortziko’; Antonio Larreari ‘La bodega de Joserra’; Juan Carlos Picheli ‘Un par de razones’; Aurelio Marroquíni ‘Baldosa de Bilbao’; eta Carlos Ibáñezi eta Baldomero Alvárez-Miotari ‘La calle Zabalbide’ lanagaitik. Aurten saritutako kantuakaz ‘Bilbainadas 2006’ izeneko diskoa plazaratuko da eta Arriaga Antzokian egingo dan Galan aurkeztuko da, datorren abenduan,
Bilbainaden lehiaketeak, uriaren egunekoari begiratzen deutsen kantuen bilduma barritu gura dau, edota arkitektura, garraioak, instituzinoak edo pertsonaia enblematikoak gogoan hartuta Bilboko historia kontetan daben kantena. Esangura horretan, azken 18 urteotan, ‘Desde Santurce a Bilbao’ eta ‘Un inglés vino a Bilbao’ klasikoei batu jakez, berbarako, Gugenheim museoari edota Metroari eskainitako abestiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!