Antzerkia nagusi Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2006-08-02 02:00   Kulturea

Bilboko Aste nagusian 32 antzerki taldek eta musika banda bik hartuko dabe parte aurten eta danetara 48 antzezlan eskainiko ditue abuztuaren 20tik aurrera.

Bilboko Aste nagusian 32 antzerki taldek eta musika banda bik hartuko dabe parte aurten eta danetara 48 antzezlan eskainiko ditue abuztuaren 20tik aurrera.

Pedro Ormazabal Bilboko jaietako antzerki egitarauaren arduradunaren eta Joseba Rosales Kultura Arloko bulegoko koordinatzailearen esanetan, 'kalidadezko antzerki egitaraua' preparau dabe aurtengo jaietarako.

Bilboko, Madrileko, Kataluniako, Argentinako edota Australiako antzerki taldeak izango dira, besteak beste, uri bizkaitarrean. Danetara, 22 kale antzezlan, umorezko 14 emonaldi, umeei zuzendutako 8 antzerki eta 4 musika kalejira izango dira, abuztuaren 20tik 27ra. Umorezko emonaldiei, barriz, egun bat lehenago emongo jake hasierea.

Bilboko Udalak aurreikusitakoaren arabera, 45.000 lagun hurreratuko dira kale antzezlanak ikustera. Ganera, umeei eskainitako antzerkia 5.000 lagun inguruk jarraitzea espero dabe eta umorezko antzerkiak 3.000 ikusle batuko ditualakoan dagoz.

Egunean hiru kale antzerki emonaldi egingo dabez Arriaga Plazan, 13:30ean, 21:15ean eta 01:00ean.

Umorezko antzerkia ez da orain arte legez Bilborocken izango, La Merced Ikastetxean baino.

Saioak ikusi ahal izateko sarrerak BITen Informazino Bulegoan dagoz salgai.

Txikienek be izango dabe aurten antzerkiaz gozetako aukerea. Arratsaldeko zazpiretatik aurrera, Ripan, Arenaleko zubiaren azpian, umeentzako antzerkia izango da egunero, gehienak euskeraz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu