Marta Saloña EHUko zoologia ikerlariak nazinoarteko sari bat jaso dau
2006-07-28 02:00Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Zoologiako irakasle Marta Saloñak gidatutako proiektu batek nazinoarteko sari bat jaso dau, irakaskuntzearen maila guztietan animalien ordezkoak erabilteko aukerea emoten daben tresna didaktiko barriei emoten jakena, hain zuzen be.
Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Zoologiako irakasle Marta Saloñak gidatutako proiektu batek nazinoarteko sari bat jaso dau, irakaskuntzearen maila guztietan animalien ordezkoak erabilteko aukerea emoten daben tresna didaktiko barriei emoten jakena, hain zuzen be. ‘Interniche’ erakundeak antolatu dau lehiaketea. Erakunde hori biologia, medikuntza eta albaitaritzearen irakaskuntzan animaliak erabili beharrean beste bide batzutatik joteko aukerak sustatzen ditu.
Marta Saloñaren taldeak garatuko dauen proiektuak diru-laguntzinoa jaso dau sari legez. Holan, ornobakoen zoologiako praktikak modu birtualean egiteko aukerea izango dabe. ‘Interniche’ erakundeak saritutako zortzi proiektuetatik, Marta Saloñarena da gaztelaniaz egingo dan bakarra, EHUko iturrien arabera.
Proiektuaren helburua da irudi errealen simulazinoen bidez ikasleak ordenagailuan disekzionau ahal izatea normalean ornobakoen zoologiako laborategiko praktiketan erabilten diran animaliak. Era berean, ordenagailuan bertan animalion organoak eta gaiaz daukiezan ezagutzak aztertu aztertuko dira. ‘Ikaslea egiten dabilenaren benetako sensazinoa izatea gura dogu’, dino Marta Saloñak.
Proiektua ez da Marta Saloñak hezkuntzearen barrikuntzarako arloan egiten dauen lehenengoa. Doktorego aurreko bekadunak diran Daniel Herrero eta Javier Moneo izan ditu lankide eta taldeak egiten dauen hirugarren proiektua da EHUko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuaren diru-laguntzinoa jaso dauena.
Urrirako izango dabe prest lana. Oinarrian, irakakaskuntzearen ebaluazino eta jarraipena egongo dira eta ikaslearentzako autoebaluazino-tresnak hobetzea be bada helburua. ‘Programearen helburua ikasleaz gan, irakasleari be irakastea da’ , dino Saloñak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!