Getxoko XXII. Nazinoarteko Folklore Jaialdiak hiru kontinentetako taldeak batuko ditu astegoien honetan

Bizkaie! 2006-07-18 02:00   Kulturea

Saioak Algortako Biotz Alai plazan izango dira gaueko 22:00etan hasita; sarrerea doban izango da egun guztietan. Aurten, Itxartu taldearen (Getxo), Areosako Talde Etnografikoaren (Portugal) eta Senegalgo Kora taldearen emonaldiez gozau ahal izango da Getxon.

Getxoko XXII. Nazinoarteko Dantza eta Folklore Jaialdiaren ekitaldia astegoein honetan izango da. Ohikoa dan legez. saioak Algortako Biotz Alai plazan izango dira gaueko 22:00etan hasita; sarrerea doban izango da egun guztietan. Aurten, Itxartu taldearen (Getxo), Areosako Talde Etnografikoaren (Portugal) eta Senegalgo Kora taldearen emonaldiez gozau ahal izango da Getxon.

Getxoko Itxartu taldeak emongo deutso hasierea jaialdiari garagarrilaren 21ean, Euskal Herriko koreografia tradizionalen eskutik eta, biharamunean, Portugaleko Vianako eskualdeko folklorearen adierazlea dan Areosako Talde Etnografikoaren txandea izango da.

Azken jardunaldian, garagarrilaren 23an, amaiera bikaina emongo deutso jaialdiari Kora talde senegaldarrak, bere herriko eslaviar tradizinozko dantza eta kantuak erakutsiko ditualarik.

Modu honetan, antolatzaileek jakinarazo dabenez, jaialdia aukera ezin hobea izango da herri desbardinen ohituretara hurreratzeko, alkarrengandik urrun dagozan lurraldeak zeozelan batuz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu