Portugaleteko XXXII. Nazinoarteko Folklore Jaialdirako sarrerak salgai dagoz

Bizkaie! 2006-07-17 02:00   Kulturea

Portugaleteko eta Euskal Herriko XXXII. Nazinoarteko Folklore Jaialdiak jarri ditu salgai daborduko garagarrilaren 21, 22 eta 23an herri bizkaitarreko Zubi Alde kiroldegian izango diran emanaldietarako sarrera eta bonuak.

Portugaleteko eta Euskal Herriko XXXII. Nazinoarteko Folklore Jaialdiak jarri ditu salgai daborduko garagarrilaren 21, 22 eta 23an herri bizkaitarreko Zubi Alde kiroldegian izango diran emanaldietarako sarrera eta bonuak.

Antolatzaileek jakinarazo dabenez, Portugaleteko General Castaños eta Avenida Abaro kaleen artean dagoan etxolan erosi daitekez sarrerak ondoko prezioetan: jesarleku zentralerako, bonuak 12 euro eta sarrera solteak 5 euro; eta harmaila edo alboko jesarkuetarako, bonuak 10 euro eta sarrera solteak 4 euro.

Aurtengo edizinoan, Portugaleteko jaialdiak lau kontinentetako taldeak batuko ditu, euskal folkloreaz gain. Gauzka holan dirala, Portugal, Kroazia, Argentina, Txile, Vietnam, Togo eta Errusiako taldeak ikusi ahal izango dira.

Hilaren 21ean, Txileko Bafochi, Kamchatkako (Errusia) 'Mengo' Koryakiko Ballet Nazionala eta Kroaziako Zagreb-Markovac' Folklore Ensemble taldeek parte hartuko dabe.

Hurrengo egunean, Togoko Balafon eta Vietnamgo Hue Hiriko Dantza eta Kantu Inperialak taldeek jardungo dabe. Egun honetan Elai Alai dantza-taldeak be parte hartuko dau.Azkenik, garagarrilaren 23an, Orenburg estadu errusiarreko Abesbatza eta Dantzen taldeak, Ballet Handi Argentinarrak eta Areosako Talde Etnografikoak (Portugal) amaierea emongo deutse jaialdiaren aurtengo edizinoari, Elai Alaigaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu