‘1876-1914: Euskal Herria bidegurutzean’: Aramaioko V. Uda Ikastaroak

Bizkaie! 2006-06-30 02:00

Arabako Foru Aldundiaren Kultura Sailak eta Aramaioko Udalak, Euskal Herriko Unibersidadearen babespean, V. Uda Ikastaroa antolatu dabe, ‘1876-1914: Euskal Herria bidegurutzean’ izenburupean. Ikastaro hau Ibarrako Kultur Etxean (Aramaion) egingo da, lau egunetan, 2006eko garagarrilaren 3tik (astelehena) 6ra (eguena), arratsaldeko 4retatik 8rak arte.

Arabako Foru Aldundiaren Kultura Sailak eta Aramaioko Udalak, Euskal Herriko Unibersidadearen babespean, V. Uda Ikastaroa antolatu dabe, ‘1876-1914: Euskal Herria bidegurutzean’ izenburupean. Ikastaro hau Ibarrako Kultur Etxean (Aramaion) egingo da, lau egunetan, 2006eko garagarrilaren 3tik (astelehena) 6ra (eguena), arratsaldeko 4retatik 8rak arte.

Euskal Herriarentzat erabagigarria izan zan garai honen ikuspegi zabala eskaintzea da Ikastaroaren helburua. Hamazazpi adituk berba egingo dabe eta edozein entzule joan daiteke, bakotxaren ikasketa-mailea edozein izan arren.

Ibarrako Kultura Etxean izango dira berbaldiak. Bataz beste 50 minutu iraungo dabe, gehi alkarrizketa txiki bat. Arratsaldeoro, berbaldien ondoren, mahai-inguru bat izango da eguneko hizlariakaz.

Unibertsidadeko ikasleek kreditu akademiko ofizialak eskuratu leikiez eta partaidetza egiaztagiriak be emongo dira.

Ondoren agiri diran letrek berbaldiak zer hizkuntzatan emongo diran adierazoten dabe: E = euskera; C = gaztelania; F = frantsesa. Edozelan be, aldi bereko itzulpena izango da euskeratik gaztelaniara eta frantsesetik gaztelaniara.

Egitaraua

Garagarrilaren 3an, astelehenean

Alberto Angulo (UPV / EHU): ‘Mateo Benigno de Morazaren berbaldiaren oinarri historikoak (1876ko garagarrilaren 13a)’. (C)

Ignacio Arana (UPV-EHU): ‘Euskal auziaren soslaiak 1876 eta 1910 bitartean: foru-berreskuratzea eta euskal nazionalismoaren sorrera’. (C)

Jean-Claude Larronde (Eusko Ikaskuntzaren buruordea): ‘Polítikea Iparraldean (1876-1914)’. (C)

Oscar Álvarez Gila (UPV-EHU): ‘Nortasuna eta euskal nazinoa. Bestelako jarrerak Ameriketako euskal kolonietan (1876-1905)’. (E)

Ana Ugalde Zaratiegui (UPV-EHU): ‘Euskal Herriaren irudia XIX. mendearen hondarreko mapagintzan’. (C)

Garagarrilaren 4an, martitzean

Ines Pagola (UPV-EHU): ‘Sabino Arana Goiriren hizkuntza jardunaren inguruan’. (E)

Jurgi Kintana Goiriena (UPV-EHU / UEU): ‘Azkue, Campión eta beste: kulturatik euskal nazinoa eregi guran’. (E)

Piarres Charritton (Euskaltzaindia): ‘Euskaltzaleen Biltzarraren bilkurak 1901-1902an eta Pierre Broussain medikuaren garrantzizko eginkizuna’. (E)

Henrike Knörr (UPV-EHU / Euskaltzaindia): ‘Julio de Urquijo eta Revista Internacional de Estudios Vascos’. (E)

Garagarrilaren 5ean, eguaztenean

Miguel Peciña (Lycée Flora Tristan (Noisy-le-Grand) / UNED Paris): ‘Gaztelaniazko euskal literatura bi menderen artean’. (C)

Lourdes Otaegi (Euskaltzaindia): ‘Euskerazko literaturea Hegoaldean: lehen euskal pizkundea’. (E)

Jon Casenave (Univ. Michel de Montaigne — Burdeos 3): ‘Euskerazko eta frantsesezko literaturea Iparraldean: egoerea eta alkarregazko eragina’. (E)

Gorka Aulestia (UPV-EHU): ‘Euskerazko literatuera Ameriketan’. (E)

Garagarrilaren 6an, eguenean

Fernando Bartolomé García (UPV-EHU): ‘Pinturea Hego Euskal Herrian XIX. mendearen hondarrean eta XX.aren hasieran’. (C)

Nieves Basurto (UPV-EHU): ‘Arkitekturea eta hirigintzea bi menderen artean Hego Euskal Herrian’. (C)

María Jesús Pacho Fernández (UPV-EHU): ‘Eskulturea Hego Euskal Herrian XIX. mendearen hondarrean eta XX.aren hasieran’. (E)

Marie-Claude Berger (CIEP Abbadia / Eusko Ikaskuntza): ‘Tradizinoak eta barrikuntzak Ipar Euskal Herrian,1876-1914’. (F)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu