Hermes aldizkariaren 5. urteurrena eta 20. zenbakia

Bizkaie! 2006-06-19 02:00

Sabino Arana Kultur Elkargoak argitaratzen dauen Hermes Historia eta Pentsamendu aldizkariak bere bosgarren urteurrena ospatuko dau 20. zenbakia argitaratzeagaz batera.

Sabino Arana Kultur Elkargoak argitaratzen dauen Hermes Historia eta Pentsamendu aldizkariak bere bosgarren urteurrena ospatuko dau 20. zenbakia argitaratzeagaz batera. Zenbaki horretan, administrazinoek, enpresek, sindikatuek eta GKEek, EBeko gizarte, herritar eta ekonomi alkarrizketan beteten daben eginkizuna eta kide gehiago sartzeak dakartzan erronkak aztertzen dira.

Horretarako, instituzinoetako, enpresa munduko eta gizarte-esparruko ordezkari garrantzitsu zenbaiten kolaborazinoa izan dau, besteak beste, Anne-Marie Sigmund And., Europako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko (EEGK) presidentea; Joseba Azkarraga, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburua; Joxe Ramon Bengoetxea Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazinoarteko Institutuko Zuzendari Zientifikoa; edo Ezai Fundazinoa.

Beste alde batetik, Valentin Popescu kazetariak bere artikuluan Serbia-Montenegro banantzeko prozesua aztertu dau; eta Ikus-entzunezko Komunikazinoko katedradun Ramon Zallok bardin egin dau ETAk emondako 'su-eten iraunkorra'-ren adierazpenagaz.

Orobat, alkarrizketan Kepa Junkeraren musikaz eta gustuez gehiago jakingo dogu eta, ganera, gogoeta egiten dau bilbotarrak Euskadik gaur egun bizi dauen egoeraz.

Hermes-en lehenengo alea 2001eko urtarrilean argitaratu zan eta Txema Montero eta Koldo Mediavilla zuzendariek zera nabarmendu eben, 'argitalpen baten une garrantzitsua ez da lehenengo bider kaleratzen dan unea, esperientzia editoriala 20. zenbakira heltzen danean baino'.

Bost urte eta erdi igaro diranean, eta helburua beteta, Sabino Arana Kultur Elkargoak sendo eusten deutso bere apustuari, hau da, 'pentsamenduaren legamia gisa jardutea eta orrialde honeek euren kezkak planteau gura dabezan persona guztiei eskaintzea, debatea eta sorkuntzea eten barik dinamizetan dituan prozesu batean'.

Aldizkariaren zuzendariek dinoen legez, 'erronkea orain, ekindako zereginean segidutea da, garai barriei egokituz eta euskera gehiago sartuz. Geure herrian pasetan dan guztiagazko ikuspegi zabal eta zehatzagaz. Ilusinoak be barrituta, milaka urteko iturrietatik eten barik isuri daiten alkarrizketea eta ideologia eztabaidak freskatuko dituan ur barria'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu