Leioako VII. Umore Azoka: saridunak
2006-06-05 02:00 KultureaOhi danez, azken egunean (bagilak 4) profesionalez osotutako epaimahai batek aurkeztutako lanen artean onenak zeintzuk izan diran erabagi eban atzo Leioako VII. Umore Azokan.
Ohi danez, azken egunean (bagilak 4) profesionalez osotutako epaimahai batek aurkeztutako lanen artean onenak zeintzuk izan diran erabagi eben atzo Leioako VII. Umore Azokan (bagilaren 1etik 4ra arte). Aurten, Javier Alkorta, Araiako Umore Antzerkiko Jaialdiko zuzendaria; Llorenç Corbella Tàrregako Fira de Teatre al Carrer jaialdiko zuzendari artistikoa; Eduardo López, Medina del Campo-ko Antzerki Erakustaldiko programatzailea; Carlos Gil Zamora, Antzerki kritikoa eta Artez aldizkariko zuzendaria eta Alberto García, Umore Azokako koordinatzailea (idazkari lanetan) izan dira epaimahaiko kideak.
Euskal ikuskizunik onena “Metáfora, el circo olvidado” izan da, Leioako Zero Teatro taldearena. Bestetik, Euskaditik kanpoko ikuskizun onena Los Gingers talde kataluniarrarentzat izan da, “Perlas y plumas” ikuskizunagaitik. Epaimahaiak zazpigarren edizino honetan parte hartu daben konpainia guztien artean aitamen berezia egitea erabagi dau eta Estartetxe plazan izandako “Zeruko Arteak” aire akrobaziei eskainitako guneari emon deutse. Bertan, Loco Brusca argentinarra aurkezle lanetan, Danimarkako Lice de Luxe, Kataluniako Zirkus Frak, Miguel Soto txiletarra, Circo Plot brasildarra eta Solo Manolo kataluniarraren lanak ikusi ahal izan dira
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!