Ken Zazpi eta Berri Txarrak 'Euskal Herria Zuzenean' jaialdian
2006-05-23 02:00 MusikeaBagilaren 30etik garagarrilaren 2ra, Zuberoako Ibauze-Mendin, musikea izango da nagusi Euskal Herria Zuzenean jaialdian.
Bagilaren 30etik garagarrilaren 2ra, Zuberoako Ibauze-Mendin, musikea izango da nagusi Euskal Herria Zuzenean jaialdiari esker. Hogeta hamar bat kontzertutik gora izango dira, tartean Ken Zazpi eta Berri Txarrak talde ezagunenak. Hiru egunez, musikeak eta jai-giroak beteko ditu bazter guztiak. Sarrerak Elkar Megadenda danetan, Irulegiko Irratian eta Mauleko turismo bulegoan eskuratu daitekez (hiru eguneko txartelak 35 euroan; egun batekoak: aurresalmentan: 15 euro; lekuan bertan: 18 euro), baita fnac.com eta ticktnet.fr webguneetan be.
Jaialdiaren historia laburra
Euskal Herria Zuzenean ekimena 1992an sortu zan hainbat kultur eragileren eskutik. Helburu nagusia euskal kulturea ezagutarazotea zan eta, horretarako, alkartearen izen bereko musika jaialdia antolatu eben 1995ean. Ordutik hona, musikeak protagonismoa hartu dau eta, beragaz batera, euskereak eta euskal kultureak. Horretan zeresan handia izan dau Topaguneak, 2001etik hona jaialdiaren antolakuntza lanetan buru-belarri ibili baita.
Hasieran 7.000 ikusle batu zituan jaialdiak eta igaz, barriz, 30.000 lagun baino gehiago batu ziran. Aurten, bagilaren 30ean eta garagarrilaren 1ean eta 2an, kopuruak gora egitea espero dabe antolatzaileek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!