Euskal webgune onenak saritu ditue

Bizkaie! 2006-05-18 02:00

Sarietara aurkeztutako 500 webguneetatik bederatzik irabazi dabe, bakotxak beraren kategorian. Atzo jakin dira saridunak.

Buber Sarien 5. edizinora aurkeztutako 500 webguneen artean erabagi behar izan dabe internautek eta 30 profesionalez osotutako epaimahaiak. Danetara, bederatzik eroan dabe saria, bakotxak beraren kategorian. Eta hamargarren saria be izan zan, Buber Saria, Blas Pedro Uberuaga gazte euskaldun-estadubatuarrarentzat. Familiatik jatorko webguneaganako loturea.

Hona hemen, saridunak:

- Euskal webgunerik onena: www.mendiak.net
- Interneten euskerearen hedapenean gehien lagundu dauen webgunea: www.egaztea.com
- Euskal ataririk onena: www.todopintxos.com
- Erakundeetako webgunerik onena: www.euskadi.net
- Enpresetako webgunerik onena: www.athletic-club.net
- Webgunerik dibertigarriena: www.yodebilbao.com
- Euskal multimedia proiekturik onena: www.berde-berdea.net
- Euskal Herrian egindako tresna informatiko onena: www.nekar.com
- Blog onena: www.blogs.elcorreodigital.com/magonia

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu