Hira taldearen ‘Sic’ hirugarren diskoa kalean

Saioa Torre Gereketa 2006-05-16 02:00   Musikea

Taldean hainbat aldaketa izan ostean, Hira taldeak hirugarren diskoa kaleratu barri dau Sic izenburupean.

Taldean hainbat aldaketa izan ostean, Hira taldeak hirugarren diskoa kaleratu barri dau Sic izenburupean. Oraingoan be, EDG diskoetxearen eskutik jatorku talde gipuzkoarra, lehenengo lana Zeta Rock diskoetxeagaz atara ostean. Heavy estiloa jorratzen dabe gehien bat baina hardcore ukutua be badaukiela onartzen dabe Ibai Marin, Alex Lobato, Jon Iturrino, Manex Etxeberria eta Mikel Zubeldia taldekideek.

Diskoa hamabi kantuz osotuta dator eta Esparza de Galarreko Sonido XXI estudioetan grabau, produzidu eta nahastau dabe. Mendekua abestia Jon Zabala eta Ehun Kilo taldearena da eta, talde horretakoa izan zan, baita, Jon Iturrino taldeko gitarrea.

Aurkezpen kontzertuakaz hasteko gogo biziz dagoz, maiatzaren 26rako Irunen aurreikusita eukena bertan behera geratu dalako. Udea hortxe bueltan dago eta herririk herri ibilteko aukerak ez jakez faltako.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu