Leioako VII. Umore Azokea
2006-05-04 02:00 KultureaLeioa herria diziplina anitzetako eszenatoki bilakatuko da bagilaren 1etik 4ra bitartean Kaleko Artisten Umore Azokearen zazpigarren edizinoagaz.
Leioa herria diziplina anitzetako eszenatoki bilakatuko da bagilaren 1etik 4ra bitartean Kaleko Artisten Umore Azokearen zazpigarren edizinoagaz. Euskal Herriko Antzerki eta Kale-artearen Azoka hau, arte eszenikoetan parte hartzen daben gizarte eragile desbardinentzako topaleku eta erakusleiho izateko asmoz jaio zan. Kultur Leioa aretoa Azokako erdigunea izanik, ikuskizunak udalerriko puntu guztietara zabalduko dira, plazak, kaleak eta etorbideak, kale-antzerkiaren inguruan sortutako azken barrikuntzak, euskal konpainiek egindako azken produkzinoen estreinaldiak eta nazinoarteko taldeen lanen erakustoki bihurtuko diralarik.
Jasotako 400 bat proposamenen artean, 46 konpainia izan dira aukeratuak. Danetara, 47 antzezlan plazaratuko dira, genero guztietako 140 emonkizun eskainiz. Aurtengo edizinoak behin betiko 13 estreinaldi, Euskal Herrian lehen aldiz aurkeztuko diran 16 ikuskizun eta espainiar Estadura aurrenekoz helduko diran 4 proposamen hartuko ditu.
Nazinoarte mailan, Belgika, Argentina, Peru, Frantzia, Japonia, Italia, Erresuma Batua, Holanda, Danimarka, Txile eta Brasil-etik etorritako konpainiez gan, Salamanka, Badajoz, Vila-real, A Coruña eta Zaragozako beste 6 konpainia, kataluniako 7 eta Euskal Herriko 17 konpainiek osotuko dabe aurtengo egitaraua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!