AEK-k 2021-22 ikasturtea aurkeztu dau
2021-09-03 07:55 Euskerea berbagaiEuskerea ikasteko aukera ugari emongo ditue: presentziala, autoikaskuntzea eta online.
BilbaoArtek Eszter Katalinen ‘Under the shadow of Azkorri’ erakusketea aurkeztu dau
2021-09-02 13:52 KultureaVienan eta Bilbon bizi dan artista hungariarra da.
'Herejeen alaba-La hija de los herejes'. KHANTORIA
2021/09/03 19:00
Mañariko Angurreta Harrobia arte espazinoan.Hanson-HeidelbergCement Groupek babestuko dau Khantoria taldearen kontzertua, musika herrikoia eta Erdi Arokoa jasoko dituan kontzertua.
Herejeen alaba-La hija de los herejes izenburupean, Joseba Sarrionandiaren Kristalezko bihotza ipuinaren kontaketa musikalizatua jasoko dau kontzertuak. Ekitaldia COVID-19aren kontrako protokoloari jarraituz egingo da, leku zabal batean eta 100 lagun baino ez dira dartuko.
Khantoria taldea Ander Berrojalbiz (rabela eta biolina) eta Maider Lópezek (biola) osotuko dabe, Ainhoa Pineda aktoreagaz batera. 2010ean ekin eutson bideari, hiru musikariren jakinminak bultzatuta, Europako musika-zentro entzutetsuetan trebatu ondoren (Royal College of Music, Schola Cantorum Basiliensis, Musikhochschule
Trossingen) eta lanbidean leku bat egin ostean, Erdi Aroko musikatik XXI. mendeko elektroakustikara bitarteko interpretazino-eremua daben taldeakaz (Bilboko Orquesta Propitia Sydera, Al Ayre Español, Ars Memoriae, Grupo Sinkro) lankidetzan. Bere proiektuak askatasun-espazio bat sortu gura dau, ikerketak, intuizinoak eta esperientziak islatu ahal izateko. Holan, Khantoriaren kontzertu, berbaldi eta grabazinoek beti dabe balio
erantsia.
Oraingo osasun egoerea dala eta, 100 persona baino ez dira sartuko eta 633069019 telefonoan emon behar da izena. Euria egingo baleu, kontzertua Mañariko frontoian izango litzateke.
'Luis Paret Bilbon' erakusketea urriaren 17ra arte luzatu dau Arte Eder Museoak
2021-09-02 12:56 KultureaAntoni Muntadasen instalazinoa be denpora luzeagoz geratuko da Bilbon.
‘Oltxiak’ filma irailaren 3an helduko da EAEko zinema-aretoetara
2021-09-02 12:38 ZinemeaZinema Euskeraz programearen barruan dator.
39. Arabako Antxinako Musika Astea
2021/09/04 - 2021/09/11
Gasteizen eta Arabako Lurralde Historikoko gune askotan.Arabako Antxinako Musika Astea Arabako Foru Aldundiak atondutako musika historikoen jaialdia da. 1982an sortua eta nazinoarteko artista onenen agertokia; 39. edizinoak 11 kontzertu eta 12 jarduera eskaintzen ditu Gasteizen eta Arabako Lurralde Historikoko gune askotan. Kontzertu eta jarduera guztiak doban dira erreserbea aurretik eginez.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Leioako Kantika Korala Granadan dago egunotan
2021-09-02 10:50 MusikeaKantaldiak egingo ditu hilaren 2an, 3an eta 4an.
Jordi Romaguera i Cubedo kataluniar editorearen dohaintzea Sabino Arana Fundazinoari
2021-09-02 10:49 KultureaDohaintzan emon deutsoz 30. eta 50. hamarkadetako hainbat euskal argitalpen.
'Viaje a ninguna parte'. Arriaga Antzokia (Bilbo)+ Fernán Gómez. Centro Cultural de la Villa (Madril)
2021/09/02 - 2021/09/12
Bilboko Arriaga Antzokian. |AntzerkiaSarrerak hemen.
II. Labur Esanda lehiaketea antolatu dabe Durangon
2021-09-02 09:38 ZinemeaParte-hartzaileek 24 ordu izango ditue film laburrak egiteko, irailaren 10etik 11ra.
Fernando Fernán Gómezen 'El viaje a ninguna parte' dakar Arriaga Antzokiak
2021-09-02 09:38 KultureaIrailaren 2tik 12ra arte ikusi ahal izango da.
XV. GetxoPhoto
2021/09/02 .
Getxon, Algortan. |ErakusketakNazinoarteko Irudi Jaialdia irailaren 2tik 26ra egingo da Getxon eta, aurten be, herriko kaleetan ikusi ahal izango dira erretratuak.
Begihandi taldeak bultzatuta, GwtxiPhotok hunkitzen gaituen gaiei aurre egiteko bide legez ulertu izan dau beti irudia. Jaialdia pentsakera kritikoa pizteko eta gizarteagaz alkarrizketea abiatzeko plataformea da.
The Photographers’ Galleryko (Londres) komisario digitala dan Jon Uriarte hondarribitarra, zuzendari artistikoa izango da aurten be. Elkarbanatu lemapean, Jaialdiak informazinoaren irisgarritasunak, migrazinoa eta desbardintasun ekonomikoek menperatutako mundu batean partekatzearen edo konpartidutearen ideak izan leikezan esangura barriak aztertuko ditu.
Jaialdiak edizinoo gardena eta parte-hartzailea dakar, espazio publiko fisiko eta digitaleko esku-hartze eta erakusketakaz.
Programautako lehenengo proposamena LOB–Lagunik onenak betiko da
Eguen honetan izango da, hilaren 2an, 15:00etatik aurrera, Romo Kultur Etxean. Sortzen dagozan artista bisualen arteko topaketea da eta hainbat eskolatako ikasleek alkar ezagutzeko, beren lanak konpartidu eta alkarlanerako eta ezagutzea trukatzeko sareak ehuntzeko aukerea izango dabe bertan.
Jaialdiaren aurkezpen ofiziala, Opening dalakoa, barikuan izango da, 19:30ean, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. Jon Uriarte jaialdiko komisarioak eta parte hartzen daben artistetako batzuek euren proposamen artistikoaren errepaso bisuala egingo dabe: Penelope Umbrico, Marina Caneve, Noemí (Now You See Me Moria), River Claure, Mikel Agirregabiria, Begoña Salazar, Andrea Muniain eta Blanca Muntek hartuko dabe parte.
Barikuan, goizean (09:30etik 14:30era), Itxialdia-ren 8. edizinoa egingo da Punta Begoñako Galerietan (Ereaga). Irudi garaikideagaz lotutako gaiak barrikusteko eta bateratzeko gunea da eta sektoreko profesionalek parte hartzen dabe bertan.
'Ura bere bidean', euskal kantuen bizi barria
2021-09-02 08:37 MusikeaOrkestrarako bersinoan eta 360º teknologia erabilita grabau ditue abestiak gaur egungo musikari ezagunek.
Mercabilbaoren 50. urteurrenean, Erriberako Merkatuan dagoz urteurreneko erretratuak
2021-09-02 08:12 KultureaKonsumitzaileek eta bisitariek 2021eko irailaren 30era arte ikusi ahal izango ditue.
LUKIEK + DEABRU BELTZAK + THE RIFF TRUCKERS
2021/09/03 18:00
Lezaman.18:00 - Eskolako partiduak (Frontoian).
19:00 - LUKIEK (Karpan).
21:00 - DEABRU BELTZAK (Eskolan).
22:00 - THE RIFF TRUCKERS (Karpan).
Bermeoko XXXVI. Nazinoarteko Musika Astea. 'Tango Bidaia'. BanDUOneando
2021/09/05 20:00
Bermeoko Santa Maria eleizan








Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...