Film laburrak protagonista Bilbon, Egunik Laburrena zikloan

Bizkaie! 2015-12-17 10:39   Zinemea

Bizkaiko uriburuko hainbat txokotan proiekzinoak eta bestelako jarduerak egingo ditue Egunik Laburrena zikloaren barruan, abenduaren 18tik 23ra. Film laburrak aldarrikatzeko sortu da ekimena eta Bilbok be bat egin dau oraingoan. 30 film inguru emongo ditue.

Olentzero Munduan, Arraun the World dokumentalaren aurrestrenaldia Getxon

Bizkaie! 2015-12-17 10:34   Zinemea

Olentzero Munduan. Arraun the World dokumentalaren aurrestreinaldia datorren martitzenean, abenduaren 22an, izango da, 19:00etan, Andres Isasi Musika Eskolan, Getxoko Udalak antolatutako Liburutegian Topaleku programearen barruan, hau da, kulturaniztasunagaz alkarbizitea sustatuz antolatutako ekitaldien artean.

Bilboko Ospetsuak izentau ditu Udalak, tartean Emilio Sagi eta Karmele Goñi

Bizkaie! 2015-12-17 09:37

Urtero legez, aurten be Bilbotar Ospetsuen zerrendea emon dau Bilboko alkate Juan Mari Aburtok. 2015ean honeek jaso dabe izendapena: Gorabide alkartea, Txetxu Rojo, Emilio Sagi, Martina Zuricalday gozodendea, Alfonso Santiago eta Karmele Goñi. Izendapena sortu zanetik, 84 persona edo erakunde izentau ditue Bilboko Ospetsu, aurtengo seirak kontauta. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eugenio Arotzenaren antzerki-bildumea emon deutso Oiartzungo Udalak Euskaltzaindiari

Bizkaie! 2015-12-16 16:32   Euskerea berbagai

Herritarren eta, batez be, ikertzaileen esku itxi nahi dabe Eugenio Arotzenak batutako antzerki-bildumea. Horregaitik, berau dohaintzan emon deutso Oiartzungo Udalak Euskaltzaindiari, erakunde biek sinatu daben akordioan jasoten danez. Bildumeak 2.800 erregistro baino gehiago ditu, tartean kartelak, liburuak, aldizkariak eta argazkiak.

2016ko Egutegia Ricardo Doliwa argazkilariaren omenez argitaratu dau Gerediagak

Bizkaie! 2015-12-16 14:46   Kulturea

Berrogei urte beteko dira 2016an Ricardo Doliwa alemaniarra hil zala. Durangaldean zehar argazki asko egin zituan eta horreetako asko Gerediagaren artxiboan dagoz; aukeraketa bat egin eta batzuk erabilita, Doliwaren 12 argazkik apaintzen dabe urte barriko egutegia. Durangoko Azokan salgai jarri eta gero, aste honetan Durangaldeko ohiko salmenta lekuetan izango da eskuragai 5 euroan.

Bizkaiko Foru Aldundiak beste 5.000 Bono Denda atara ditu, eskariari erantzuteko

Bizkaie! 2015-12-16 14:34   Kulturea

Aurreko urtean baino Bono Denda gehiago saltzen dabilz aurten eta, horregaitik, beste 5.000 ataratea erabagi dabe Bizkaiko Foru Aldundiak eta merkatari alkarteek. Gabonetan eta urtarrileko beherapenetan denda txikiei laguntzea da Bono Denda kanpainearen helburua eta urtarrilaren 30era arte egongo da indarrean.

Harkaitz Cano aukeratu dabe aurtengo Europako fikzinozko idazki onenen bildumarako

Bizkaie! 2015-12-16 14:05   Kulturea

Urtero argitaratzen dabe Best European Fiction bildumea, Europako herrialde askotako idazleen antologia zabala. Aurtengo alean, Harkaitz Canok Mugaritz jatetxeagaz alkarlanean idatzitako testua agiri da, ingelesera itzulita, beste 28 autoreren lanagaz batera, Etxepare Euskal Institutuak jakin eragin dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getariako Balenciaga Museoak 40.000 bisitari euki ditu aurten

Bizkaie! 2015-12-16 13:11   kulturbiz

Cristobal Balenciaga moda-diseinatzaileari eskainitako museoan urte ona izan da 2015a, aurreko urteagaz alderatuta bisitari gehiago hurreratu dira eta. Getariako museoan bertan, 40.000 persona hartu ditue eta horri, kanpoan egindako erakusketetako beste 39.000 gehitu behar jakoz. Hezkuntza programetan parte hartu daben ume zein helduen kopurua %80 hazi da aurten.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

IX. Huhezinemara lanak bialtzeko epea zabalik

Bizkaie! 2015-12-16 10:29   Zinemea

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 9. edizinoa, 2016ko martiaren 16tik 18ra bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean. Mondragon Unibersidadeko Ikus-entzunezko Komunikazinoko 14 ikaslek osotzen dabe lan-talde barria eta Iban del Campo irakasleak gidatuko ditu.

Euskal kulturea aztertu dabe Sabino Arana Fundazinoak antolatutako jardunaldi baten

Bizkaie! 2015-12-16 10:22   kulturbiz

Euskal kulturgintzan zeresan handia daukien personak batu ditu Bilbon Sabino Arana Fundazinoak, Euskal kultura 21. mendean, etengabeko eraberritzea izenburuko saioan. Kirmen Uribe idazlea, Itziar Nogueras Donostia 2016ko arduradun ohia eta Imanol Agirre Loraldiaren zuzendaria egon dira, besteak beste. Euskal kulturearen egoeraz eta aurrera begira egin beharrekoaz jardun dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Nafarroako Euskerearen legea aldatzeko prozesua alkarlanean egitea proponidu dau euskalgintzeak

Bizkaie! 2015-12-16 09:32   Euskerea berbagai

Abenduaren 15ean Nafarroako Euskerearen Legeak 29 urte bete dituala oinarri hartuta, Kontseiluak, bere bazkideen Nafarroako ordezkariek lagunduta agerraldia egin dau Nafarroako Parlamentuan. Bertan, Legea aldatzea, euskalgintzeagaz alkarlanean jardutea eta behar diran baliabideak eskaintzea eskatu deutsoz Gobernuari eta legearen aldaketa prozesuan laguntza eta lan egiteko gogoa eskaini deutsoz.

'Ahots baten' sormen egonaldia egingo da urte amaieran Zestoan

Bizkaie! 2015-12-15 14:06   Kulturea

Zestoako Sastarrain baserri eskolan egingo dabe egonaldia 15 eta 20 urte bitarteko 30 gaztek, abenduaren 26tik 30era. Ahozkotasunagaz lotutako disziplinak lantzen ditue horreek gazteek eta Ahots baten egonaldian alkar ezagutzeko eta gauzak barriak ikasteko aukerea eukiko dabe.

Euskal zinemea Uruguain erakutsiko dabe asteon

Bizkaie! 2015-12-15 12:07   Zinemea

Euskal zinemagintzearen inguruko programazinoa preparau dabe Uruguain Etxepare Euskal Institutuak eta Zinebi Bilboko Film Labur eta Dokumentalaren Jaialdiak, Uruguaiko Zinematekeagaz alkarlanean. Zortzi film luze eta beste horrenbeste labur aurkeztuko ditue Hego Amerikako herrialde haretan, martitzenetik domekara bitarteko egitarauan.

'La novia' Paula Ortizen lanak 12 izendapen jaso ditu, Goya sarien 30. edizinorako

Bizkaie! 2015-12-15 11:23   Zinemea

Euskal zinemeari jagokonez, Asier Etxeandia (La novia) gizonezko aktore onenaren sarirako hautagaien zerrendan egongo da, eta Iraia Elias (Amama) eta Irene Escolar (Un otoño sin Berlín Lara Izagirre zornotzarraren filmeko protagonistea) emakumezko aktore barri onenaren sailean lehiatuko dira.

Jaime Altuna eta Josu Ozaita ikerlarien lanak jaso dau 2015eko Juan San Martin bekea

Bizkaie! 2015-12-15 10:31   Kulturea

Euskal Herrian, Halloween edo Animen gauaren ospakizunen inguruan, azken urteotan izandako bilakaerea aztertuko dabe. Etnologia zan aurtengo gaia, eta ikerlariek, metodo kualitatiboa erabilita, Eibarren eta eskualdean gaiari buruz dagoan guztia batuko dabe; idatziz eta ahoz jasotako testigantza guztiak aztertuko ditue.

Guggenheim Museoaren Patronatuak 2016ko aurrekontua eta arte-programea onartu ditu

Bizkaie! 2015-12-15 10:20   kulturbiz

Datorren urteetarako jarraibide nagusiak zehaztuta geratu dira Patronatuak Bilbon egindako batzarrean. Holan, erakunde publikoek ez dabe aurten baino diru gehiago emon beharko Guggenheim Museoaren aurrekonturako. Sarreren prezioa, ostera, karutu egingo da. Arte-programazinoari jagokonez, museoko espazioen banaketa estrategiko barria onartu da.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

EHUren Arabako Campusak antolatuta jantza-tailerra izango da gaur Aiko taldeagaz batera

Bizkaie! 2015-12-15 09:38   Kulturea

Jantza tradizionalak erakutsi eta jantzan gozarazoteko estilo barri bat dakarren Aiko musikari eta jantza-maisuen kolektiboak erakustaldi-tailerra antolatuko dau lehenengo aldiz Gasteizen, abenduaren 15ean. Hamar urteko ibilbidean 4.000 lagun baino gehiago batu dituen ehunka ikastaro, tailer eta erromeria antolatuta, talde honek jantzan ikasi eta praktiketako beste modu aurrerakoiago, errazago bat defendiduten dau, gozamenari lehentasuna emonez.

Patxi Saezek euskereaz eta Euskaltzaindiaz egindako inkesteak erantzun ona euki dau

Bizkaie! 2015-12-15 09:35   Euskerea berbagai

Galdera biko inkestea 554 personak erantzun dabe eta, ganera, gehienak bat datoz Patxi Saezek egindako proposamenakaz. Euskaltzaindiak datozan urteetako euskerearen bizibarritzerako estrategiaren gidaritzea hartu behar dauela uste dabe inkestea bete dabenen %82k eta Akademiaren mendeurrenean, 2018an, horri buruzko biltzar handia antolatu beharko litzatekeela uste dabe ia %85ek. Galdera bien erantzun posibe bakarrak bai eta ez izan dira.

Ricky Dávila bilbotarraren 'Iberica' proiektua Bilboko Bizkaia Aretoan ikusgai

Bizkaie! 2015-12-14 16:37   Kulturea

Abenduaren 15etik 2016ko urtarrilaren 29ra bitartean, Iberica proiektuko argazkiak ikusgai egongo dira UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, EHUKultura programazinoaren barruan.

Bilboko Udal Musika Eskoleak eta Musikenek hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2015-12-14 16:28   Musikea

Lankidetza hitzarmen horri esker, Musikeneko ikasleek abantaila ugari lortuko ditue. Esate baterako, Bilboko Musika Bandan praktikak egiteko aukerea eukiko dabe eta sortzen dituen konposizioak joko ditu bandeak. Musikea hezkuntzan eta lan arloan zabaltzeko eta bandarako errepertorio originala bultzatzeko asmoz sinatu dabe hitzarmena erakunde biek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)