Hector Alterio aktore argentinarrak jasoko dau Ercilla Saria

Bizkaie! 2016-01-22 09:35   Kulturea

Ibilbide oparoa egin dau Hector Alteriok (Buenos Aires, 1929), bai antzerkigintzan eta baita zineman be. Ibilbide luze hori gogoan hartuta, aurtengo Ercilla Saria emotea erabagi dau sariketako epaimahaiak. 1984tik urtero emoten ditue sariok, Bilboko Ercilla hotel-kateak antolatuta, antzerkigintzearen munduko aktoreei gorazarre egiteko.

Arabako leku-izenak batzen dituan liburua aurkeztu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2016-01-21 16:35   Euskerea berbagai

Gasteizen aurkeztu dau Euskaltzaindiak Araba/Alava, los nombres de nuestros pueblos lana. Liburuak Arabako toponimia nagusia aztertzen dau eta Akademiaren Izenak bildumearen barruan argitaratu dabe, Arabako Foru Aldundiaren babesagaz. Arabako leku-izenak normalizetako bidean oinarria ipini da lan honegaz, Andres Urrutia euskaltzainburuak azpimarratu dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Binke! aldizkariaren lehenengo zenbakia banatzen hasi dira

Bizkaie! 2016-01-21 14:32   Euskerea berbagai

Galdakao eta Usansoloko informazinoa euskera hutsean lantzen dauen aldizkaria da Binke!. Atzo, eguaztena, hedabide barriaren aurkezpen publikoa egin eben, Galdakao, Usansolo eta inguruko euskaldun asko bertan zirala. Euskerazko informazinoak udalerrian euki dauen hutsunea beteteko asmoz datozala adierazo dabe bultzatzaileek. Gaur eta bihar banatzen hasiko dira lehenengo zenbakiaren 14.000 aleak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko azterketa publikora zezeiletik aurrera apuntau ahal izango da

Bizkaie! 2016-01-21 14:07   Kulturea

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak azaldu dauenez, zezeilaren bigarren hamabostaldian argitaratuko da Lan Eskaintza Publikorako deialdia eta orduan emon ahal izango da izena. 577 plaza dagoz jokoan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan irakasle izateko. Hautaketa-prozesuak berak, fase bi eukiko dituala aurreratu dau Jaurlaritzeak.

Bizkaiak sekula baino bisitari gehiago hartu zituan 2015ean

Bizkaie! 2016-01-21 11:06   Kulturea

Eustat erakundeak emondako datuaren arabera, 1.290.000 bisitari etorri ziran Bizkaira igaz, aurreko urtean baino % 9,5 gehiago. Sekula erregistrau dan daturik onena da herrialdeko turismoarentzat. Bisitarien zati esanguratsu bat Euskal Herritik datoz, baina urrunagotik heldutakoen kopuruak be nabarmen egin dau gora, Bizkaiko Foru Aldundiak nabarmendu dauenez.

Ane Zabala eta Galder Perez aktoreak izango dira Farolin eta Zaranbolas Bilboko aratusteetan

Bizkaie! 2016-01-21 09:51

Bizkaiko uriburuko aratusteetako personaia enblematikoak dira Farolin eta Zaranbolas. Urtero, persona ezagunei emoten deutsie horreek kargu biak beteteko aukerea. Bilboko Jai Batzordeak jakitera emon dauenez, aurten Ane Zabala eta Galder Perez aktoreei emon deutsie kargu hori.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Sardina in the box, txo!' izeneko kartelak iragarriko ditu Bilboko aratusteak

Bizkaie! 2016-01-20 14:32   Kulturea

Kartel lehiaketea martxan ipini eben Bilboko Udalak eta Konparsek eta aurkeztutako 50 proposamenen artean, GurEra arkitektura estudioko hirukote batek egindakoa aukeratu dabe. Sardina in the box, txo!' izeneko kartela izango da, beraz, Bilboko aratusteetako irudia, zezeilaren 4tik 9ra.

Zinegoak jaialdiak TransMex zikloa eukiko dau aurtengo edizinoan

Bizkaie! 2016-01-20 13:05   Barriak

LGTB zinemearen eta arte eszenikoen Bilboko jaialdiaren, Zinegoaken, aurtengo edizinoan, trans errealidadeek protagonismo handia eukiko dabe. Horregaz lotuta, TransMex zikloa egingo dabe, Mexikon transexualidadeari buruz egiten dan lan zinematografikoa erakusteko. Era berean, antolatzaileek aurreratu dabe Closet Monster proiektauko dala jaialdia zabaltzeko galan eta El virus de la por amaierakoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Martxan dago 8. Elkar Ilustrazino eta Ipuin Lehiaketea

Bizkaie! 2016-01-20 10:35   Kulturea

Elkar Ilustrazino eta Ipuin Lehiaketeak umeen eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea dau helburu. Horretarako hiru modalidade antolatu dira, ume eta gazteen edadearen arabera: Ipuina ilustratu; Ilustrazinoa ipuin bilakatu; eta Komikia edo binetea sortu.

Hego Uribeko beste bost udalerrik babestuko dabe Geuria aldizkaria

Bizkaie! 2016-01-20 10:13   Kulturea

Hego Uribeko herrien barri emoteko sortutako Geuria komunikabideak lehenengo fasea bete dau. Aurrerantzean, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Ugao eta Zaratamoko udalen laguntzinoa eukiko dau. Orain arte, Basaurikoak baino ez dau Geuria babesten izan. Herri bakotxeko informazino osotuagoa emon ahal izango dau aldizkariak. Papelean eta interneten argitaratzen da Geuria.

Bizkaiko Foru Aldundiaren museoetara bisitari gehiago joan dira 2015ean aurreko urtean baino

Bizkaie! 2016-01-20 09:27   Kulturea

BizkaiKOA erakunde publikoaren sarean dagozan areto eta museoek datu onak euki ditue 2015ean, Foru Aldundiak emondako informazinoaren arabera. Guztira, 204.000 persona hurreratu dira. Aurreko urteagaz alderatuta, bisitarien kopuruak % 15 egin dau gora eta aurreko urteetan hasitako hazkundeagaz segidu da. 

Monty Phyton taldeko John Cleese sarituko dau Bilboko Ja! umorearen jaialdiak

Bizkaie! 2016-01-19 16:34   sariak-autortzak

Cleesek umore satirikoan egindako ibilbide profesional barritzailea aintzat hartuta erabagi dabe jaialdiko arduradunek 2016ko BBK Ja! Bilbao saria emotea. Monty Phyton umoregile taldeko kide ezagunenak udagoienean jasoko dau saria, Ja! jaialdiaren zazpigarren edizinoaren barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskerazko hezkuntza-ereduen aldeko kanpainea martxan ipini dabe Bizkaian

Bizkaie! 2016-01-19 11:55   Euskerea berbagai

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Alkarbide euskera zerbitzuen bilguneak antolatu dabe kanpainea, Bizkaiko 39 herritako udal eta mankomunidadeakaz batera. Datorren ikasturterako aurrematrikulazino kanpainea martxan dagoan ezkero, gurasoei euskerazko ereduen alde egiteko deia egingo deutsie. Bi eta hiru urteko seme-alabak daukiezan 7.000 familia ingurutara heltzea da asmoa.

Euskal mitologia, Euskadi standaren irudi FITUR 2016 azokan

Bizkaie! 2016-01-19 09:58   Kulturea

Okasinorako liburuxka bat atera dabe eta bertan euskal mitologiako istorioak eta personaiak izango dira ibilbide turistikoak ezagutarazoteko hari gidaria. Toti Martínez de Lezeak idatzitako kontuak dira, eta, liburuxkarako ez eze, FITUR 2016 azokan estreinauko dan promozino-bideorako gidoi legez be erabili dira.

Gauerdian hasiko dira Donostia 2016ko inaugurazino-ekitaldiak

Bizkaie! 2016-01-19 09:34   Kulturea

Urtarrilaren 20a hasteagaz batera, gauerdian, Donostia 2016 Europako Kulturearen Uriburuaren inaugurazino-ekitaldiak hasiko dira. Hilaren 24ra bitartean, 80 jardueratik gora egingo ditue uriburutzeari indar betean ekiteko. San Sebastian eguneko tradizinoagaz bat eginaz, tanborradak izango dira protagonista hasikeran eta, zapatuan, ekitaldi nagusiak izango dira, tartean Hansel Cerezak gidatutako Elkarbizitzaren zubia.

'Heroiak' antzezlana estreinauko dabe hilaren 20an Bilboko Arriaga antzokian

Bizkaie! 2016-01-18 16:58   Kulturea

Gerald Sybleyras idazle frantsesaren Le vent des peupliers antzezlanean oinarritutako lana da Heroiak. Euskerazko pieza horren erabateko estreinaldia hartuko dau Bilboko Arriaga antzokiak eguaztenean, urtarrilak 20. Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean, Ramon Agirre, Jose Ramon Soroiz eta Kandido Uranga izango dira aktoreak.

Nafarroako taldekako bertso txapelketea, Bardoak, barikuan hasiko da

Bizkaie! 2016-01-18 14:22   Bertsolaritzea

Hirugarrenez egingo dabe Bardoak txapelketea Nafarroan. Barikuan, urtarrilak 22, hasi eta martiaren 19an Etxarri-Aranatzen egingo dan finaleraino, 23 bertso-saio antolatuko ditue. Taldekako lehiaketa berezi honetan, 16 taldek parte hartuko dabe, 121 bertsolari eta laguntzaile guztira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badator Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

Bizkaie! 2016-01-18 14:02   Bertsolaritzea

Bertso-eskola eta Arabako Bertsozale Alkartearen arteko antolakuntzea, taldeen arteko topaketea, izakera kolektiboan eta bertsolaritza herrikoian oinarrituta, urtarrilaren 23tik martiaren 12ra bitartean lizango da aurtengo edizinoa. Bat-batekoan 14 eta idatzizkoan 10 talde ibiliko dira aurten, 150 lagun inguru, hain zuzen be.

II. Euskal Nobela Baltzaren Astea urtarrilaren 18tik 24ra

Bizkaie! 2016-01-18 13:32   Kulturea

Barriketaldiz eta liburu aurkezpenez jositako egitaraua atondu dabe. Astea proiektu berri baten aurkezpenagaz abiatuko dabe ganera: (H)ilbeltza beltzaz webgune barriaren aurkezpena. Antolatzaileek adierazo dabenez guneak hainbat atal izango ditu: Elkarrizketa, Generoaz, Puska beltzak, Liburu aipamenak, Izara Beltzeko izarrak eta Beltzometroa. 

'Bota bertsoa!' sariketea antolatu dabe Gipuzkoako sagardotegietan

Bizkaie! 2016-01-18 11:17   Bertsolaritzea

Hernaniko Dobera euskera alkarteak eta Iraulio Panttalone bertso eskoleak antolatu dabe sariketearen bigarren edizinoa, igazko ekitaldiak eukitako arrakastea ikusita. Martiaren 28ra arte, Usurbil, Hernani eta Astigarragako sagardotegietara doazanek euren bertso-papela itxi ahal izango dabe, horretarako preparauta egongo diran kutxetan. Sariak emongo deutsiez bertso-sorta onenei.