Expodistrito zikloak hainbat erakusketa eroango ditu Bilboko auzoetara

Bizkaie! 2016-01-18 10:23   Kulturea

Urtarrilaren 18tik apirilaren 14ra bitartean egongo da martxan Expodistrito ekimenaren lehenengo hiruhilekoko programazinoa. Bost pintura-erakusketa ipiniko ditue, Bilboko zortzi udaltegitan. Arteagaz lotutako eskaintzea deszentralizau eta artista gazteen lanak publikoari hurreratzea dira Expodistritoren helburuak, Bilboko Udaleko Kultura Sailak azaldu dauenez.

Euskerearen Txantxangorria, euskerea erabilteko konbita

Bizkaie! 2016-01-18 09:39   Euskerea berbagai

Txantxangorriaren irudi atsegin eta maitagarri honen bitartez herritarrei konbita egin nahi jake: euskerea erabilteko konbita. Herritar guztientzako konbita: euskeraz ondo dakitenentzat, euskeraz neurri batean edo bestean dakitenentzat, eta euskeraz ulertu bakarrik egiten dabenentzat. Danen ekarpena baita baliogarria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alex Txikon eta Ali Sadpara 6.500 metrora heldu dira Nanga Parbaten

Bizkaie! 2016-01-18 09:22

Hirugarren Kanpalekutik hur geratu dira Alex Txikon eta Ali Sadpara, asteburuan egindako ekinaldian. Gitxi gorabehera, 6.500 metroko altuerara heldu dira eta ekipauta itxi dabe bidea. Soka gehiago behar dabenez, Behe Kanpalekura bueltauko dira eta, bide batez, atseden hartuko dabe, hurrengo ahaleginean hasi aurretik. Egunotan eguzkipean lan egin ahal izan dabe, baina beste une batzuetan -30º-eko tenperaturak be izan ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Bakarkako lehenengo diskoa atara dau Jurgi Ekizak

Bizkaie! 2016-01-15 13:39   Musikea

Musikearen munduan badauka eskarmentua Jurgi Ekizak, Willis Drummond taldean urte askoan ibili da eta. Baina bakarka, hauxe dau lehenengo lana. Izenburua be deigarria ipini deutso diskoari: bH036-LP. Bidehuts zigiluagaz plazaratu dau Ekizak barru-barrutik urtendako hamar kanta daukazan lan hau.

Elgoibarko euskerearen ondarea sarean: elgoibarreraz.eus

Bizkaie! 2016-01-15 13:31   Euskerea berbagai

Bart aurkeztu dabe Elgoibarko Udalaren Gotzon Garate bekea jaso eta Gotzon Barandiaran larrabetzuarrak egin dauen lana: elgoibarreraz.eus web-ataria. Bekearen ikerketa esparrua euskerearen ezagutzea, erabilerea eta kalidadea dira. Euskara arloko ikerketea sustatzeaz gan, idazle eta euskaralari elgoibartarra omentzea ditu helburu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Liburutegi edegi barriztua jarri dau sarean Susa argitaletxeak

Bizkaie! 2016-01-15 11:03   Kulturea

Oraintsu webgunea barriztu egin dau Susak liburutegi edegi izakerea areagotuz. 1983an argitaratu eben Xabier Montoiaren Anfetamiñak poesia liburutik oraingoz barriena daben Harkaitz Canoren Beti oporretan narrazino bildumara, 325 tituluko katalogoa osotu dabe hiru hamarkadotan. Ganera, horreetako gehienak, 300 inguru, osorik irakurri daitekez on-line, doban.

Beira taldeak 'Margotu berria' diskoa plazaratu dau

Bizkaie! 2016-01-15 11:01   Musikea

Bertsoa eta musikea buztartzen ditu Beira talde gipuzkoarrak. Bigarren diskoa dau Margotu berria (Baga Biga) eta oraingoan be, ondo jagondako letrak eta rock erritmoak dakarz. Hamar kanta sartu ditue lan barrian. Hurrengo emonaldia Oñatin izango da, hilaren 22an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arabako Alea komunikabide multimedia sortu da, Arabako euskaldunei informazinoa emoteko

Bizkaie! 2016-01-15 09:28   Kulturea

Bat egin dabe Hirinet atariak eta Alea astekariak, papelezko, interneteko eta irratiko hedabide barri bat sortzeko, Arabako Alea. Herrialde horretako barriak euskeraz emongo ditu. Gaurtik aurrera martxan da proiektu komunikatibo barria, eskaintza zabalekoa, alkarlanean oinarritua eta Arabako eskualde guztietarako aproposa izateko asmoz.

Euskal Hedabideen Behategia sustatzeko hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2016-01-14 17:37   kulturbiz

Lankidetza horren oinarriak ondokoak dira: ikerketea, barrikuntzea eta prospektibea garatzea, euskal hedabideen datu basea sortzea, irakasleen eta profesionalen komunidadea sortzea eta euskal hedabideei buruzko topagunea garatzea, eta, besteak beste, euskal hedabideen sektorea indartsuagoa eta eraginkorragoa egiteko helburua dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Iñarrituren 'The Revenant'-ek hamabi izendapen lortu ditu Oscar sarietarako

Bizkaie! 2016-01-14 17:12   Zinemea

Zezeilaren amaieran banatuko ditue aurtengo Oscar sariak, AEBetako Los Angeles urian. Hautagaien barri emon dabe eta Alejandro Gonzalez Iñarrituren The Revenant filmak lortu dau izendapen gehien, hamabi. Mad Max Fury Road-ek hamar hautagaitza izango ditu.

Garik 'Gaizki moldatzen dira' estreinauko dau Bilbon Iñigo Astizegaz batera

Bizkaie! 2016-01-14 16:48   Musikea

Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatutako Literatura eta musika euskeraz zikloaren barruan eskainiko da. Hertzainak taldeko abeslari eta liderra izandakoagaz batera Iñigo Astiz kazetari eta idazleak eta Oier Larrañaga piano joleak be parte hartuko dabe.

Aitzol Atutxa aizkolariak zabalduko dau Bizkaiko txotx denporaldia

Bizkaie! 2016-01-14 16:25   Jan edanak

Bizkaiko sagardotegiak prest dagoz aurtengo denporaldiari ekiteko. Bizkaiko Sagardogileen Alkarteak aurreratu dauenez, urteko lehenengo txotxa Aitzol Atutxa aizkolari dimoztarragaz egingo dabe urtarrilaren 19an, martitzena, Zornotzan. Euskal Herriko aizkolaririk onenetako bat da gaur egun Atutxa eta Bizkaiko sagardaoaren enbaxadore nagusia izango da aurten.

Gabriel Aresti ipuin lehiaketarako deialdia zabaldu dau Bilboko Udalak

Bizkaie! 2016-01-14 13:54   Kulturea

Dagoeneko, 33. aldia beteko dau lehiaketa horrek eta, ohiko moduan, euskeraz zein gaztelaniaz idatzitako ipuinak sarituko ditu. Sari nagusi bi eta akzesitak emongo ditue. Bilboko Udalak jakin eragin dauenez, martiaren 31ra arteko epea dago lanak aurkezteko. Gabriel Aresti ipuin lehiaketeak gero eta parte-hartzaile gehiago dituala nabarmendu dabe antolatzaileek.

Miren Garatek irabazi dau Tene Mujika Saria

Bizkaie! 2016-01-14 12:49   Kulturea

Miren Garate kazetari azpeitiarrak irabazi dau aurtengo Tene Mujika bekea, azken urteotako krisi ekonomikoaren eraginak kontau nahi dituan Ekaitzaren zipriztinak izenburuko egitasmo bategaz. Euskal Herriko hurreko historiaz idazteko ez-fikzinozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako beka honek.

Oscar Castaño 'Garbitxu' SGAE Euskadiko Lurralde Batzordearen buru izango da

Bizkaie! 2016-01-14 12:06   Kulturea

Abenduan Xabi Puerta presidente ohiak dimisinoa emoterakoan aurreratu lez, atzo SGAE Euskadiko Lurralde Batzordearen bilerea izan zan eta, bertan, Batzordekideek presidente barri baten hautaketearen gaia jorratu eben; azkenean, urte erdialderantz hauteskundeak egin arte behintzat, Oscar Castaño Garbitxu bizkaitarra Batzordearen presidente lanetan ibiliko dala erabagi eben.

Bilborock bultzatzeko, proiektu sortzaile eta barritzaileak sustatzeko lehiaketea jarri dau martxan Bilboko Udalak

Bizkaie! 2016-01-14 10:44   Musikea

Bilboko Udalak abian jarri dau Ideak Martxan lehiaketearen beste edizino bat; honen bidez, gazteen ekimen sortzaileen garapenari lagunduko deutse, uriko bizitza sozialean eta kulturalean parte hartuz eta horreek aberastuz.

Alex Txikonek Nanga Parbateko Bigarren Kanpalekura heldu nahi dau gaur

Bizkaie! 2016-01-14 09:33

Himalayatik Lemoako mendizaleak bialdutako azken datuen arabera, Kinshofer hormearen oinarriraino (6.050 metroko garaieran) bidea ekipetea lortu dabe Txikonek eta Ali Sadpara taldekideak. Ondoren, Behe Kanpalekura bueltau dira eta hurrengo ekinaldian Bigarren Kanpalekuraino heldu nahi dabe, gaua bertan pasetako asmoz.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Itsasoratze Artibistea gizartea aldarazoteko eta bakea eregiteko

Bizkaie! 2016-01-13 17:07   Kulturea

Itsasoratze Artibistea gaur egungo premina sozialei artearen bidez ekiteko ikerketa, partaidetza, eta erakusketa-prozesu bat da. Gernika Gogoratuzek, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016 Fundazinoak sustatutako programa honen helburua gatazka giroa eraldatzeko sormen-bideak eta indarkeriarik bakoak iradokitzea eta ikertzea da.

Bilbo eta Bizkaira bisitariak erakarteko plana aurkeztu dau Foru Aldundiak

Bizkaie! 2016-01-13 16:31   Kulturea

Guztira, 18 herrialdetako 33 uritan Bilbo eta Bizkaiaren eskaintza turistikoa ezagutzera emongo dabe, Kanpo Sustapenerako Estrategia 2016 plangintzearen arabera. Nazinoarteko biltzar, topaketa eta aurkezpen nagusietan egon nahi dabe Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak. Batez be, turismo profesionala, luxuzkoa eta itsas-bidaietakoa erakarri nahi dabe.

Calixto Bieito izango da Arriaga Antzokiko zuzendari artistikoa

Bizkaie! 2016-01-13 14:17   Kulturea

Emilio Sagik itxitako hutsunea beteteko, Calixto Bieito proponidu dau Bilboko alkate Juan Mari Aburtok. Bieito izango da, beraz, Arriaga Antzokiko zuzendari artistikoa aurrerantzean. Esperientzia luzea dauka Bieitok artearen munduan, batez be operak zuzentzen eta proiektu artistikoak aurrera eroaten.