Bilboko Guggenheimek makinatxu bat jarduera antolatu ditu Gabon aldirako umeak dituen familientzako

Bizkaie! 2015-12-22 11:18   jardunaldiak

Gauzak bestela ikusteko betaurreko magikoak sortzeko zein Gabonetako apaingarri bitxiak diseinetako tailerrak; Afrikako ume baten amesak ardatz dituan txotxongilo ikuskizun bat, zuzeneko musikea izango dauena; gaur egungo jantza emonaldi bat eta beste hainbat jarduera eskainiko deutsez Bilboko Guggenheimek umeak dituen familiei abenduaren 15etik urtarrilaren 7ra bitartean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Joan Martí ohorezko euskaltzaina Tarragonako seme kutun izentau dabe

Bizkaie! 2015-12-22 10:21   Kulturea

Institut d'Estudis Catalans erakundeko kide osoa da, eta 2002tik 2010era bertako Secció Filològica saileko burua izan zan. Hogeita hamar liburu baino gehiago argitaratu ditu, katalan hizkuntzearen historia, gramatika eta erabilereari buruz, baita artikulu ugari be. Bernard Etxepareren 1545eko Linguae Vasconum Primitiae liburua katalanera itzuli dau (2013ko abenduan, Eusko legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak aurkeztua).

Ohi baino Bikain ziurtagiri gehiago banatu ditu Eusko Jaurlaritzeak aurten

Bizkaie! 2015-12-22 09:14   Euskerea berbagai

Gasteizen egin dabe Bikain Euskerearen Kalidade Ziurtagiriaren banaketea. Aurten, 65 enpresa eta erakundek jaso dabe izendapen hori, aurreko urteetako bataz bestekoaren bikotxa. Urrezko edo goi mailako Bikain jaso dabe 41 erakundek, 20k zidarrezkoa edo tartekoa eta beste lauk oinarrizkoa.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Antzerkigintza barriak' proiektuan parte hartuko daben zortzi egileak hautatu ditue

Bizkaie! 2015-12-21 16:45   Kulturea

Hautatutako egileak eta proposamenak

Ozkar Galan – Antzerzlanaren abiapuntua.
Olatz Gorrotxategi – 43º13’44”N.
Oier Guillan – Sustraiak han dituenak.
Mikel Gurrea – Soka.
Arantza Iturbe – Ahotsen aberria.
Alejandra Prieto – Venderé barras de pan.
Carmen San Esteban – Sin título.
María Velasco – La meretriz Mona y el burka invisible.

Euskalzaleen Topaguneak Topaldia egingo dau urtarrilaren 21ean Durangon

Bizkaie! 2015-12-21 13:13   Euskerea berbagai

Euskalgintzan dabilzanen aktibazinoa aztertuko dabe Topaldiaren 13. ekitaldian, Euskalzaleen Topaguneak aurreratu dauenez. Landako gunean egingo dabe topaketa hori, urtarrilaren 21ean, aditu ugariren parte-hartzeagaz. Holan, askotariko ikuspuntuak entzun ahal izango ditue bertaratzen diran euskalzaleek.

Bilboko Arriaga plazan 43 artisau parte hartzen dagoz urtarrilaren 5era arte, 33. Gabonart Azokan

Bizkaie! 2015-12-21 11:47   Kulturea

Gabonart Azokan 43 erakusketari dagoz, gehienak bizkaitarrak dira 18, hain zuzen be. Azokeak Gipuzkoako 4 artisau ditu eta 3 napar. Horrezaz aparte, Catalunyatik 4 artisau etorri dira Bilbora, Galiziatik 3, bat Aragoitik eta beste bi Valentziatik, bat Gaztela eta Leonetik; 3 Asturiasetik; bi Gaztela-Mantxatik, bat Madriletik, eta beste bat Balear Ugartetik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

L. Zugaza, A. Salmond, J. Garamendi, M. Chorraut, CEAR eta Velatiari Sabino Arana saria emongo deutsie

Bizkaie! 2015-12-21 11:24

Urtarrilaren 31n egingo dabe Sabino Arana Sariak emoteko ekitaldia Bilbon. Aurtengo edizinoa 27.a izango da eta, urtero legez, gizartean eta kirolean nabarmendu diran personak eta erakundeak omenduko ditu Sabino Arana Fundazinoak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Unbranded' filmak irabazi dau Bilbao Mendi Festival 2015eko Urrezko Eguzkilorea

Bizkaie! 2015-12-21 10:10   Zinemea

Urzulo izan da euskerazko pelikula onena, High and mighty metraje laburreko filmik onena, Sunakali kultura eta naturako pelikularik onena, Jurek alpinismoko film onena, Eliza Kubarska zuzendari onena, A line across the sky eskaladako pelikularik onena, Reach your limits kirol eta abenturako lanik onena; Snowman pelikuleak gidoi onenaren saria jaso dau, Meru pelikulak argazkilaritzakoa eta Suspentes et cordes de violon au Pakistan izenburukoak epaimahaiaren saria

Beñat Gaztelumendi añorgarra Gipuzkoan txapeldun

Bizkaie! 2015-12-21 09:41   Bertsolaritzea

Beñat Gaztelumendiri jantzi deutso txapela Inaxi Etxabek 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Inaxi Etxabe oikiarrak plazetan lekua izan ez daben emakumeak ordezkatu ditu Etxabek. Txapela jarteko momentua bertsoa botateko aprobetxatu dau, txapeldunak agurra bota aurretik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hilaren 27an, maratoi solidarioa egingo dabe Javi Condek eta Jon Salvadorrek Deustuko Unibersidadeko sifoian

Bizkaie! 2015-12-18 15:16

Proba honek amaierea emongo deutso Itsasadarraren omenez egindako maratoien trilogiari. Trilogia 2012ko martiaren 17an hasi zan, estuariotik 45 metrora, Bizkaia Zubiari 145 bira emonez. Ondoren, 2014ko urriaren 26an, Athleticen gabarrearen maratoia egin eben, eta, kasu horretan, 1.313 bira emon eutsiezan, 42.195 kilometroak osotzeko. Sifoian egingo dan hirugarren proba honetan, lur azpitik 26 metrora, emon beharreko birak 288 izango dira danetara.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskaltzaindiak eta Frisiar Akademiak hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2015-12-18 14:13   Euskerea berbagai

Europa iparraldeko hizkuntzea da frisiera eta, euskerearen moduan, hizkuntza poteretsuagoak daukaz inguruan. Euskal Herrira bisitan etorri dira Frisiar Hizkuntzearen Akademiako kideak eta, Bilbon egindako batzarrean, Euskaltzaindiagaz hitzarmena sinatu dabe. Hizkuntza biak indartzeko jarduerak alkarlanean antolatzea adostu dabe eta Europako hizkuntza gitxituen akademien sarea sortzeko asmoa agertu dabe.

Jorge Cortes Izal, Jose Maria Satrustegi, Jesus Atxa eta Carlos Garaikoetxea saritu ditue Nafarroan

Bizkaie! 2015-12-18 13:28   Kulturea

Ikastolen sorrerako bolada gogor haretan ezinbesteko erreferente izan ziran lau lagun saritu nahi doguz izan eben inplikazinoagaitik, egindako lanagaitik eta izandako ausardiarengaitik. Eurei esker heldu gara egun garena izatera, 15 ikastola, 6.000 ikasle, 4.200 kooperatibista eta 610 profesional hain zuzen be dino Nafarroako Ikastolen Alkarteak.

Bilboko Berreginen Museoak bere bilduma iraunkorrari begiratuko deutso hurrengo erakusketan

Bizkaie! 2015-12-18 13:28   Kulturea

Jatorrizko bertsioa izenburuko erakusketarako, Bilboko Berreginen Museoko bilduma iraunkorreko pieza batzuk aukeratu ditue, eta artista talde batek begirada barri batez aztertu ditu. Pieza klasikoei ikuspegi garaikidea emoteko asmoz sortu dabe erakusketea, bildumako obretan oinarritutako artelan modernoen beste bilduma bat sortzeko asmoz.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Scorpions taldeak Bilbon emongo dauen kontzerturako sarrerak gaurtik aurrera salgai

Bizkaie! 2015-12-18 10:46   Musikea

Scorpions talde alemaniarrak kontzertua emongo dau Bilbon 2016ko bagilaren 30ean, Miribillako Bilbao Arena pabiloian. Scorpions taldea 50. urteurrena ospatzeko egiten dagoan birearen barruan dago Bilboko hitzordua. Talde konbidadua Sabaton suediarra izango da, power metala jorratzen dauen taldea RocknRock kontzertu sustatzaileak jakinarazo dauenez.

Mamba Beat taldearen disko barria, 'Paint me in black', kalean da

Bizkaie! 2015-12-18 10:31   Musikea

Pop-rock elektronikoaren erreferentzietako bat da Euskal Herrian Mamba Beat talde bilbotarra. Oraingo honetan, disko zuzen eta indartsua plazaratu dabe, Paint me in black izenburuagaz. Hamar abestitan, zertarako gai diran erakusten dau Mamba Beatek. Urtarrilean Miarritzen eta Gasteizen joko dabe eta zezeilean, Donostian eta Bilbon.

'Loreak' filma Oscarretako lehiatik kanpo geratu da

Bizkaie! 2015-12-18 09:21   Zinemea

Bart gauean hautagaien arteko aukeraketa bat egin dau Hollywoodeko epaimahaiak eta bederatzi film baino ez ditu itxi Ingelesez Besteko Film Onenaren kategoriako lehian. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak filma ez dabe aukeratu eta, beraz, Oscarretako galan ez da egongo. Halandabe, Oscar saria irabaztetik hurren geratu dan euskerazko film luzea da Loreak.

Zezeilaren 22tik 29ra egingo da Zinegoak jaialdiaren hurrengo edizinoa

Bizkaie! 2015-12-17 16:31   Zinemea

LGTB gaiak lantzen dituan Zinegoak zinema jaialdiaren datak aldatzea erabagi dabe Hegoak alkarte antolatzaileko kideek. Berlinaleko Teddy Award sariaren oihartzunagaz bat egiteko asmoz, 2016ko zezeilaren 22tik 29ra egingo dabe hurrengo edizinoa, hau da, ohi baino hilabete geroago. Afektu aniztasunagaz, sexu nortasunagaz eta genero begiradeagaz lotutako jarduera ugari be egongo dira Bilbon Zinegoakegaz batera.

Euskerearen Erakunde Publikoaren aholku batzordetik alde egitea erabagi dau Euskal Konfederazinoak

Bizkaie! 2015-12-17 16:29   Euskerea berbagai

Euskal Konfederazinoa osotzen daben eragileek jakinarazo dabe Euskerearen Erakunde Publikoaren aholku batzordean parte hartzeari itxiko deutsiela, datozen urteetako hizkuntza politikeak ez deutselako erantzungo euskerea bizibarritzeko erronka nagusiei.

Bilboko Fant, XXII. Fantasiazko Zinemaldirako lanak aurkezteko epea martiaren 16an amaituko da

Bizkaie! 2015-12-17 14:45   Zinemea

Barrikuntza legez, FANT-en hurrengo edizinoak, eskuko telefonoakaz grabautako fantasiazko edo bildurrezko film laburren lehiaketa barria jasoko dau. Proposamen bakotxak gehienez be 10 minutuko iraupena izango dau.

Joxe Rojas, Jon Ander Urkiaga eta Ander Azpitarte saritu ditu Berbarok

Bizkaie! 2015-12-17 12:54   Kulturea

Berbaro alkarteak antolatu dauen Ipuin Laburren II. Lehiaketan 400 ipuin labur inguru jaso ditu eta Joxe Rojas, Jon Ander Urkiaga eta Ander Azpitarte izan dira hiru mailetako irabazleak.