Piztiak taldeak 'U' diskoa berrargitaratuko dau

Bizkaie! 2015-11-10 17:08   Musikea

U izenburuko diskoaren lehenengo edizinoa agortu eta gero, Durangoko azokarako bigarren bat plazaratzea erabagi dau Piztiak taldeak. Ganera, oraingo honetan bonus track bat gehituko deutsie: Marabilli Sormen Festibalerako egin eben Bixitxi marabilli re kantuaren bersinoa, hain zuzen be.

Busturialdeko musika taldeentzako lehiaketea antolatu dabe

Bizkaie! 2015-11-10 16:58   Musikea

Abenduaren 18an, Busturialdeko musika talde gazteakaz jaialdia egin gura dabe eta, horretarako, deialdia zabaldu dabe. Eskualdeko musikari gazte ez-profesionalen bila dabiltza, euren proposamenak entzun eta jaialdirako lau edo bost aukeratzeko. Holan, hasten dabilzan musika talde edo bakarlariei bultzadea emon nahi deutsie. Zemendiaren 12ra arte jasoko ditue eskariak.

Hiru erakusketa eta zortzi berbaldi dakarz Begira Photok Durangora

Bizkaie! 2015-11-10 16:12   Kulturea

Zemendiaren 29ra arte egingo da Begira Photo argazkigintzearen jaialdiko 5. ekitaldia Durangon. Arte eta Historia Museoan, Plateruenan eta Merkadu plazan ipini ditue hitzorduak. Pensamendurako eta eztabaidarako gunea da Begira Photo, argazkilaritza garaikidearen ikuspegitik begiratuta. Argazkigintza irudikatu leloa aukeratu dabe jaialdirako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Zine Kontari' Bilbon, Euskal Herriko Gidoilari Profesionalen Alkartearen eskutik

Bizkaie! 2015-11-10 13:04   Zinemea

20. urteurrenaren harian, Euskal Gidoigileak Alkarteak hainbat ekitaldi berezi antolatu ditu aurten, horreen artean bat, SGAE Fundazinoagaz abiarazoten dauen Zine Kontari 2015 euskera hutsean idatzi eta egindako zinema erakustaldia, Bilboko Campos Eliseos Antzokian gauzatuko dan era honetako lehenengo agerraldia.

Xuxen 5, euskerazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikal barria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-11-10 12:57   Euskerea berbagai

Zuzentzailearen datu-basea barrituta, aurrerantzean eraginkorragoa izango da Xuxen eta eguneratuago egongo da. Izan be, Elhuyar hiztegien eta Hiztegi Batuaren azkenaldiko aldaketak kontuan hartuta preparau dabe bersino barria. Sistema eragile ugarigaz bateragarria izan daiten, plugin barriak sartu deutsez Xuxen 5i. Elhuyar Fundazinoa eta Ixa taldea ibili dira zuzentzailea gaurkotzen.

Europako hizkuntza gitxituetako literaturea ezagutzera emoteko sortu dau 'Beste hitzak' Donostia 2016k

Bizkaie! 2015-11-10 11:04   Kulturea

Lau herrialdetan egonaldiak egin ahal izango ditue euskal idazleek eta, holan, Europako hizkuntza txikien sare literarioa sortu nahi dabe. Lehenengo txandarako izen-emote epea zabalik dago. Eslovenian izango da lehenengo egonaldia. Gure hitzak egitasmoa Donostia 2016 Kultur Uriburuak ipini dau martxan, Donostia Kultura erakundeagaz batera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Metroan ikusgai dago CVCEPHOTO lehiaketako sarituak batzen dituan argazki-erakusketea

Bizkaie! 2015-11-10 10:12   Kulturea

Beste urte batez, Bilbao Mendi Film Festival-ek abenduaren 11tik 20ra Bizkaiko uriburuan zortzigarren edizinoa izango dauen Mendi eta Abentura Kirolen Nazinoarteko Zinemaldiak, uriburuko erraietara ekarri ditu profesional handienek eta saritutako argazkilari amateurrek lortutako mendiaren esparruko argazki harrigarrienak.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Bartzelonan izan da astegoienean 'Europa bat-batean'

Bizkaie! 2015-11-10 09:38   Bertsolaritzea

Glosan inprobisetan amaitu eben Bartzelonako Sant Andreu auzoan kokatuta dagoan Ateneu L'Harmonia aretora hurreratutako ikus-entzuleek, aurrez glosadore, verseadore eta bertsolariei entzundako emonaldiak hauspotuta. 180 bat ikus-entzule batu ziran zapatuan hiru adieretako inprobisatzaileen jarduna ezagutzera.

Ortzadar-KMK euskerazko komiki lehiaketako lanak Rekalde aretoan ikusi leitekez

Bizkaie! 2015-11-10 09:24   Euskerea berbagai

Alai Zubimendi hernaniarrak irabazi dau Ortzadar-KMK lehiaketako 5. edizinoa, Superheroi izenburuko komikiari esker. Zubimendiren lanagaz batera, lehiaketan parte hartu daben beste lau egileren komikiak ipini ditue Bilboko Rekalde aretoan, epaimahaiak horretarako maila nahikoa daukiela dino eta. Bestetik, Juanba Berasategi irudigileari omenaldia egin deutse lehiaketako antolatzaileek eta bere ibilbide oparoa erakusten daben marrazkien bildumea eroan dabe Rekalde aretora.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Euskerea Bizkaiko Foru Aldundiaren oinarri izatea nahi dau Lorea Bilbao Kultura diputaduak

Bizkaie! 2015-11-09 16:09   Euskerea berbagai

Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura, Kirol eta Euskera Sailaren 2016ko aurrekontu proiektua aurkeztu dau Lorea Bilbao alor horretako diputaduak. 2015ean baino % 2,3 gehiago gastauko dau datorren urtean sail horrek. Igoerarik handiena, euskerearen ezagutzea eta erabilerea bultzatzeko politiketan egongo da. Bilbaok azpimarratu dau, euskerea Foru Aldundiko oinarri bihurtu nahi dauela, erakundeko sail guztien zeharkako ezaugarria.

'Dena ez da futbola', euskal-venezuelar film laburra Bilbon ikusgai

Bizkaie! 2015-11-09 14:28   Barriak

Gaur, astelehena, zemendiak 9, Venezuelako Konsulatuak eta Zenbat Gara alkarteak antolatuta, Venezuela Bertaratzen ekitaldia ospatuko da Kafe Antzokian. Sarrerea doban izango da. Bertan, Kurkuluxetan alkarteak Dena ez da futbola euskal-venezuelar koprodukzinoa aurkeztuko dau, eta ondoren Jose Delgado kantautore venezuelarrak eta Dangiliske euskal taldeak zuzeneko emonaldiak eskainiko ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hermes aldizkariaren 50. zenbakiak Sabino Aranaren jaiotzearen 150. urteurrena gogoan hartu dau

Bizkaie! 2015-11-09 14:13

Zenbaki biribilez beteta dator Hermes aldizkariaren zenbaki barria. Aldizkariak berak 50. alea plazaratu dau dagoeneko eta, gai nagusiak, Sabino Aranaren jaiotzearen 150. urteurrena eta Eusko Alderdi Jeltzalearen sorrerearen 120.a dira. Kulturearen eta politikearen arloko persona ezagunek kolaborau dabe Hermesen, ohikoa danez.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Mendia eta literaturea buztartuko ditue martitzenean Bilboko Bidebarrieta liburutegian

Bizkaie! 2015-11-09 13:31   Kulturea

Eztabaidak literaturarekin zikloaren hurrengo hitzordua mendiagaz eta mendizaletasunagaz lotuta egongo da. Martitzenean, hilak 10, Bidebarrieta Kulturgunean alkartuko dira Juanra Madariaga eta Ramon Olasagasti. Mendizaleak dira biak, baina literaturearen munduan be badabilz. Jabi Baraiazarra moderatzaile dala, mendizaletasunaren eta literaturearen arteko zubia eregiko dabe.

Poloniako editoreak izango dira aurten Durangoko Azokan

Bizkaie! 2015-11-09 13:19   Kulturea

Aurten, 2016. urtean Europako Kultur Uriburu izango diran Donostia eta Wroclaw urien arteko loturea dala eta, Etxepare Euskal Institutuak konbidautako Poloniako editoreak izango dira Durangoko Azokan. Horrezaz gan, literaturan eta musikan adituak diran Poloniako kazetariak be etorriko dira.

'Gaming' jokerea berbagai 'Erabili eizuz zeu baliobakotu barik' jardunaldien VI. edizinoan

Bizkaie! 2015-11-09 12:40   Kulturea

Sabino Arana Fundazinoak eta Euskaltelek antolatuta, DBHn, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan ikasten daben 500 gazte inguruk parte hartuko dabe aurten Erabili eizuz zeu baliobakotu barik. Internet + Sare Sozialak izeneko jardunaldien 6. edizinoan.

Euskal ikasketak eskainiko ditu Sorbonne IV unibersidadeak

Bizkaie! 2015-11-09 10:53   Euskaldunak munduan

Etxepare Institutuak badauka lehendik be Euskera eta Euskal Kulturako irakurletza bat Sorbonne Nouvelle Paris III unibersidadean, eta Paris Sorbonne IVgaz lortutako akordioak eskaintza hori osotu eta euskal ikasketak ospe aldetik leku gorenean kokatuko ditu.

Unai Agirrek irabazi dau azkenengo final laurena

Bizkaie! 2015-11-09 09:16   Bertsolaritzea

Eskoriatzan jokatu da bart Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final laurena. Unai Agirre izan da saioko irabazlea eta zuzenean sailkatu da zemendiaren 29ean Tolosan jokatuko dan finalaurrekorako. Haren atzetik, Beñat Lizaso eta Oihana Iguaran sailkatu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bakarkako hamalaugarren diskoa aurkeztu dau Jabier Muguruzak, 'Tonetti anaiak'

Bizkaie! 2015-11-06 14:34   Musikea

Bederatzi kanta, tartean bi instrumental, daukaz Jabier Muguruzaren lan barriak. Izenburua, deigarria: Tonetti anaiak. Izan be, txikitan zirkuko horreek artistak ezagutu zituan Muguruzak, aitaren lagunak ziran ezkero. Diskoaren izenburua ez eze, kantetako bat be Tonetti anaiei eskaini deutse musikari irundarrak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Jalgi' lemapean egingo dabe 33. Herri Urrats, 2016ko maiatzaren 8an

Bizkaie! 2015-11-06 12:55   Euskerea berbagai

Euskara, jalgi hadi plazara... Jalgi hadi mundura, Bernart Etxepare idazleak 1545. urtean idatzitako berbak dira eta orain, barriz, aldarri horri eutsi deutsie datorren urteko Herri Urrats jaiaren antolatzaileek. Jalgi lemapean, Bernart Etxepare Lizeoari pasau deutso lekukoa Ziburuko Ikastoleak. Lizeoa lekuz aldatzeko proiektua abian da eta bi urtean eraikin barrian izatea da euren amesa.

'Dragoi Bola Z: F berpiztua', euskeraz

Bizkaie! 2015-11-06 11:22   Zinemea

Zineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz ekimenari esker, Dragoi Bola Z: F berpiztua, Frankiziako pelikularik errentagarrienaren euskerazko bersinoa ikusteko aukerea izango da astegoien honetan, Bizkaiko eta Gipuzkoako zinema-aretoetan: Barakaldon, Cinesa; Errenterian, Niessen; Donostian, Antiguo Berrin eta Irunen, Ocine. Zemendiaren 20an, barriz, Derion ikusteko aukerea izango da eta leitekeena da zinema-areto gehiago batzea.