Bilboko Udalaren Kultur Gabonak programea abian da

Bizkaie! 2015-11-23 16:51   Kulturea

Era askotako 132 jarduera eta ikuskizun dakarz aurten Kultur Gabonak zikloak, Bilboko Udalak azaldu dauenez. Ume zein helduek disfrutetako moduko ekintzak eratu ditue uriko barruti guztietan, urtarrilaren 5era arte. Saio guztiak dobakoak izango dira.

25. urteurrenaren harian, '25 Urte - 25 Abesti' diskoa plazaratu dau Gor diskoetxeak

Bizkaie! 2015-11-23 14:04   Musikea

Datorren urtean, 2016 . urtean, GOR zigiluak 25 urte beteko ditu eta urteurrena ospatzeko 25 Urte - 25 Abesti disko potoloa aurkeztu dabe; danetara, 25 abesti euskeraz eta beste 25 gazteleraz sartu ditue, 1991. urtetik 2015. urtera arteko abestiek osotzen dabe bildumea, abesti bat urteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaidatz Txikia literatura lehiaketea abian da

Bizkaie! 2015-11-23 13:43   Kulturea

Helduentzako Bizkaidatz sariakaz batera antolatzen dau urtero Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz Txikia lehiaketea, ume eta gaztetxuek be euren sormen literarioa garatu ahal izan daien. Miren Agur Meabek, euskeraz, eta Seve Callejak, gaztelaniaz, idatzitako istorioen hasikereari jarraipena emonda parte hartu ahal izango dabe Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek. Martiaren 11ra arteko epea dago idazlanak aurkezteko.

Lauaxeta Ikastolako ikasle bi Matematika Ligako finalean egongo dira asteon, Pekinen

Bizkaie! 2015-11-23 09:58   Kulturea

Mathleague, munduko matematika ligako laugarren ekitaldiko finalean egongo dira Jon Urzainki Murillo eta Ander Agirrezabal Gomez, Zornotzako Lauaxeta Ikastolako ikasleak. Milaka ikasle atzean itxita heldu dira finalera. Hilaren 25etik 28ra, eguaztenetik zapatura, jokatuko da finala, Txinako uriburu Pekinen.

Alaia Martin da lehen finalistea, Zarauzko finalaurrekoa irabazita

Bizkaie! 2015-11-23 09:49   Bertsolaritzea

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa bart arratsaldean jokatu zan Zarautzen. Alaia Martin oiartzuarrak irabazi eban saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da abenduaren 19an Ilunben jokatuko dan finalerako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alazne Untxalok irabazi dau Xalto bertsolari sariketea

Bizkaie! 2015-11-23 09:23   Bertsolaritzea

Goizuetan jokatu da Xalto txapelketako finala, Umore Ona txokoan. Bertso-afari formatuan jokatutako saioan, zazpi bertsolari lehiatu dira eta Untxalo izan da, epaileen eretxian, onena. Urte birik behin egiten da Xalto sariketea, Nafarroako bertsolari gazte eta hasibarriei zuzenduta. Holan, txapelketa honetan parte hartuta, jentaurrean kantetako aukerea eukiten dabe eta zaleek bertsolari barriak ezagutu leikeez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zemendiaren 22an kontzertu bi eskaini eta agur esango dau betiko Oskorri taldeak

Bizkaie! 2015-11-20 14:27   Musikea

Oskorri musika talde bizkaitar mitikoak aspaldi ekin eutson Hauxe da despedidea agurreko bireari (Getxo, Baiona, Gasteiz, Donostia, Bartzelona, Iruñea eta Bilbo) eta datorren domekan, sarrera guztiak aspaldi agortuta, Bilboko Arriagan emongo dituen zuzenekoak (12:30ean eta 19:00retan) azken aukerea izango dira taldea lanean ikusteko.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Renaître (2015, Belgika) fikzinozko film labur dokumentalak irabazi dau 57. Zinebiren Sari Nagusia

Bizkaie! 2015-11-20 13:30   Barriak

Jean-François Ravagnan zinemagile belgikarraren Renaître (2015, Belgika) fikzinozko film labur dokumentalak irabazi dau 57. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren Sari Nagusia. Zortzi minutu baino apur bat gehiago irauten dauen eta Isabel Herguera zuzendariak egin dauen Amore d'inverno (2015, Euskadi), animazinozko lanak irabazi dau, barriz, Euskal Zinemearen Sari Nagusia.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Bidaiarien Txokoa' ekimenak berbaldiak, dokumentalak eta musikea eskainiko ditu Bilbon

Bizkaie! 2015-11-20 11:58

Bilboko Udaleko Kultura Sailak bidaien eta abenturearen hurreko ikuspegia eta desbardina eskainiko dau, barriro be, zemendiaren 23tik abenduaren 3ra, Bidaiarien Txokoa programearen bitartez, berbaldi, dokumental eta musikearen bitartez. Barrikuntza legez, ohikoa dan Begoñako uri zentroagaz batera, Santutxukoa be izango da egitasmoaren hamabigarren edizinoko ekintzen agertokia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxoko XIV. Komiki Azokea domekara bitartean

Bizkaie! 2015-11-20 09:39   Kulturea

Getxoko XIV. Komiki Azokea zemendiaren 20tik 22ra ospatuko da eta bisitariek 60 salmenta postu topauko ditue Areetako Geltokia plazako karpan; egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bilboko Itsas Museoa doban bisitau leiteke gaur, barikua, 12 urte bete ditualako

Bizkaie! 2015-11-20 09:19   Kulturea

2003ko zemendiaren 20an, gaur 12 urte, zabaldu eben Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa. Hori ospatzeko, doban sartu ahal izango da museoan gaur. 18:00ak arte egongo da zabalik. Dozena bat urteko ibilbidean, 40 erakusketa inguru pasau dira museotik eta 30 itsasontzi baino gehiagok geldialdia egin dabe bertako moilan.

adolfo arejita 2015-11-19 20:19

\"Labayru Fundazioa\" deritxo erakundeari gaur egun, lehen \"Ikastegia\" zanari.
\"Gure bertsolariak\" antologia bat ahal da?
Santi Onaindiaren \"Euskal Literatura\" historia obra mardula be gogoan hartzekoa da.
Eta Larrako komentuan luzaroko urteetan eratu ohi zituan Lore Joko moduko literatura lehiaketak. Belaunaldi bat baino gehiagoren bultzagarri eta gogoangarri.

Erantzuna | Santiago Onaindia Bekearen XIII. edizinoko lan irabazlea aurkeztu dabe

Gotzon Barandiaranek eleberri barria aurkeztu dau, 'Gidariaren okerra'

Bizkaie! 2015-11-19 16:46   Kulturea

Nobelan bahiketa baten historia kontetan dau Gotzon Barandiaran idazle bizkaitarrak. Fikzinozko gertakarien bidez, egiaren, egia kontetearen eta jakitearen inguruan gogoetea egin nahi dau. Susa argitaletxeagaz plazaratu dau Barandiaranek bere bigarren eleberria dan Gidariaren okerra hau (Errotik argitaratu eban 2010ean; poesia liburu bi be badaukaz). 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Etxepareren 'Linguae Vasconum Primitiae', beste sei hizkuntzatan

Bizkaie! 2015-11-19 16:35   Kulturea

Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak Euskara... Plazan! izeneko ekitaldia antolatu dabe Euskerearen Nazinoarteko Egunerako, abenduaren 3rako. Bertan, bi erakundeok beste sei hizkuntzatara (poloniera, hebreera, finlandiera, nederlandera, georgiera eta errusierara) ekarri daben Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburua aurkeztuko dabe eta Koldo Mitxelenari gorazarre egingo jako.

Hemen da ‘Esna’, Esne Beltza taldearen disko bikotxa

Bizkaie! 2015-11-19 14:20   Musikea

Esne Beltzaren estilo eta nortasunari eutsiz, estilo aniztasuna da nagusi oraingoan be, kunbia, reggaea, porrusaldea eta barrikuntza legez baita runba bat be; hain zuzen be, El Canijo de Jerez eta La Pegatinako Rubenegaz alkarlanean egindako Sueños de color da lehenengo singlea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

John Tejadaren musika elektronikoa zemendiaren 20ko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2015-11-19 13:33   Musikea

Zemendiaren 20an, barikuan, John Tejada eta Javier Franco izango dira Art After Dark saioaren protagonista Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan. Tejada orkestra-zuzendari baten eta soprano entzutetsu baten semea da eta Franco, barriz, Fever aretoaren sortzaileetako bat.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Arte kritika eta flamingoak zeru berdean' plazan

Bizkaie! 2015-11-19 11:51   Kulturea

Sans Soleil argitaletxearen eskutik datorren Arte kritika eta flamingoak zeru berdean, Mikel Onandia Garatek 2009 eta 2015. urte bitartean Berria egunkarian eta Deia egunkariko Ortzadar kultura-gehigarrian argitaratu dituan arte kritiken antologia da. Danetara, liburu honetan 100 kritika batu ditu egileak.

China Moses eta BOS, '365 Jazz Bilbao' zikloari amaierea emoteko

Bizkaie! 2015-11-19 11:07   Musikea

Bilbao 700 Fundazinoak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao zikloaren zortzigarren edizinoa amaitzear dago. Eta amaierea bikaina izango da: gaur, hilak 19 eta bihar, mundu osoan ezaguna dan China Moses Euskalduna Jauregian izango dogu arratsaldeko 19:30ean, Bilbao Orkestra Sinfonikoagaz, Erik Nielsenen zuzendaritzapean.

Trikitilari ezagunen piezak batu ditue 'Geure Kolkotik 2015' diskoan

Bizkaie! 2015-11-19 10:18   Musikea

Urtero legez, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak Geure Kolkotik bildumea plazaratu dau. Aurtengoa, sail horretako seigarren diskoa da eta lau trikitilari ezagunen hiruna pieza batzen ditu. Soinu txikiagaz batera, perkusinorako tresnak erabili ditue piezotan eta, holan, estilo ugaritako doinuak entzun leitekez.

Santiago Onaindia Bekearen XIII. edizinoko lan irabazlea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-11-18 17:16   Kulturea

Amorebieta-Etxanoko Udalak eta menpeko dauen Ametx erakunde autonomoak, Labayru Fundazinoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Santiago Onaindia Bekearen XIII. edizinoan irabazle izan zan lanaren argitalpena aurkeztu dabe gaur, Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi, Beñat Sarasola Santamariak egindako lana, hain zuzen be.