Crystal Fighters, Stereophonics, Richard Ashcroft eta Savages be BECen egongo dira urrian, BIME jaialdian

Bizkaie! 2015-09-15 15:07   Musikea

Bilbao International Music Experience (BIME) musika jaialdiko aurtengo kartelera batu diran azkanengo taldeen barri emon dabe antolatzaileek. Pop britainiarrak presentzia handia eukiko dau urriaren 30 eta 31n BECen egingo dan jaialdian, izan be, Stereophonics, eta Richard Ashcroft bertan izango dirala baieztau dabe. Savages taldearen post-punka entzuteko erea be egongo da, baita Zola Jesusen elektropunk gotikoa be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Chamlang (7.319 m.) mendira doaz Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza

Bizkaie! 2015-09-15 14:51

Alberto Iñurrategik Chamlang mendira egingo daben WOPEAKeko hurrengo espedizinoa, zazpigarrena, aurkeztu dau Bilbon, erronka honetan kide izango dituan Juan Vallejo eta Mikel Zabalzagaz, Juanjo Otazu kameralariagaz eta WOPeko Mikel Renteriagaz batera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Umorearen mugak eta arriskuak aztertuko ditue urrian Bilbon, Ja! umore jaialdian

Bizkaie! 2015-09-15 13:53   jardunaldiak

Umorezko literatura eta artearen nazinoarteko jaialdiaren seigarren ekitaldia urriaren 1etik 12ra egingo dabe. Lau erakusketa eta 13 ekitaldi dakarz Bilboko hainbat txokotara. Aurtengoan, umorea egiteko dagozan mugak, umorearen arriskuak eta tabuak aztertuko ditue, nazinoarteko artista eta adituen eskutik. Halandabe, ez da gai monografikoa izango eta beste bide batzuetatik be joko dabe. Esate baterako, Mafaldari buruzko erakusketea ipiniko dabe eta Fernando Trueba sarituko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Poesia jardunaldiak hartuko ditu Bilboko BBK Salak irailaren 21etik 25era

Bizkaie! 2015-09-15 11:05   jardunaldiak

Dagoeneko zazpigarren ekitaldia beteko dabe BBKren Poesia Jardunaldiek. Poesiaren uztarik onena batzeko ahalegina egin dabela adierazo dabe antolatzaileek. Aurten, Bernardo Atxagak, Mikel Inuntziagak, Galatea taldeak eta beste askok parte hartuko dabe. Saioak dobakoak izango dira baina gonbidapena behar da eta aretoa bete arte onartuko ditue entzuleak.

Karmele Mitxelena oiartzuarrak irabazi dau XXIV. Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketea

Bizkaie! 2015-09-15 10:37   Bertsolaritzea

Karmele Mitxelena oiartzuarrak irabazi dau Argi Berri alkarteak Ordizian antolatzen dauen Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketearen XXIV. edizinoko sari nagusia. Itsasoko bakardade lanari esker izan da saritua Mitxelena, eta 500 euro eroan ditu saritzat. Bigarrena, eta haren 400 euroak, Amasa-Villabonako Amaia Agirrek eskuratu dau EMEndakinak lanagaitik; eta hirugarrena (300 euro) Aitor Albistur errenteriarrarentzat izan da % 3 lanari esker.

Bilboko Azkuna Zentroko erakusketetara 15.000 bisitari hurreratu dira udan

Bizkaie! 2015-09-15 10:27   Kulturea

Udako hileetan erakusketa bi egon dira Azkuna Zentroan ikusgai. Batetik, Maria Luisa Fernandezen Je, je luna erakusketa artistikoa egon da eta, bestetik, Bigarren Mundu Gerrako sasoiko Comete sareari buruzko bat. Bien artean, 15.000 bisitari erakarri ditue alondiga zaharrera. Martitzenean, irailak 16, dokumental bat proiektauko dabe, Comete sareagaz lotutakoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

BLV-Artek zabalik dauka Bilbo Zaharreko sorkuntza espazioetara bisita gidatuak egiteko izen-emote epea

Bizkaie! 2015-09-14 17:53   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren BLV-Art programeak Bilbo Zaharreko arte eta sorkuntza espazioetara egiten diran bisita gidatuetan izena emoteko epea edegi dau astelehen honetan, irailaren 14an. Zehatz esateko, BLV'arty Walks - BZ'arte Zirkuituak izeneko bisitak irailaren 25ean eta 26an eta urriaren 2an egingo dira.

Jon Alonsok liburu barria aurkeztu dau, 'Hiri hondakin solidoak'

Bizkaie! 2015-09-14 15:07   Kulturea

Nobela baltza da 'Hiri hondakin solidoak' (Txalaparta). Enekoitz Ramirez, Lanbas, zintzoen saldoko kidea da Jon Alonsoren nobela barriko protagonistea. ETAkide ohia, arte salerosle ohia eta lapur ohia da Lanbas. Oraingo honetan, Euskaltzaindian jasotako mehatxuak ikertzen eta Bartzelonan hilda agertutako euskaltzain baten kasua argitzen ibiliko da. Horretarako, era askotako personakaz hartuemona egin beharko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Katixa Agirre eta Eider Rodriguez protagonista Bilboko 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean

Bizkaie! 2015-09-14 14:18   Kulturea

Saioan, Irakurle eta idazle gazteak euskerazko literaturan gai orokorraren harian, euskeraz idatzitako literatur irakurleen eta egileen egungo profilari buruz egingo dabe berba. Irailaren 15ean, martitzenean, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da hitzordua, 19:30ean hasita. Sarrerea librea izango da eta Ramon Bustamantek moderauko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Paprika Steen aktorea izango da aurtengo Donostiako Zinemaldiko epaimahaiko presidentea

Bizkaie! 2015-09-14 13:58   Barriak

Zinemaldiko epaimahai ofiziala zazpi kidek osotuko dabe aurten. Eurak arduratuko dira sail ofizialeko filmak aztertu eta saridunak erabagiteaz. Zinemagintzearen alorrean ibilbide oparoa daukie zazpi epaileek. Hain zuzen be, igaz Donostian bertan Zidarrezko Maskorra irabazitako Paprika Steen aktorea izango da epaimahaiburua. Beragaz batera, Nandita Das, Daniel Monzon, Hernan Musaluppi, Julie Salvador, Uberto Pasolini eta Luciano Tovolo egongo dira epaimahaian.

PuntuEUS Fundazinoak .eus domeinua zabaltzeko kanpaineari ekingo deutso

Bizkaie! 2015-09-14 12:02

PuntuEUS Fundazinoak euskal komunidade linguistikoa interneten ordezkatzen dauen .eus domeinua zabaltzeko kanpainea jarriko dau martxan datorren martitzenean, irailaren 15ean, #markatupuntueus goiburupean. Helburua da domeinua gizartean errotzea sarean geroz eta gehiago ikusi daiten.

Santurtziko beirateak ezagutzeko bisitaldia egingo dabe urriaren 3an

Bizkaie! 2015-09-14 12:02   kulturbiz

Herriko beiraterik esanguratsuenak eta sinbolikoenak erakutsi eta hareen historiaren barri emoteko antolatu dabe bisitaldi gidatua, Santurtziko Udalak azaldu dauenez. San Jorge eleizako, udaletxeko eta San Juan de Dios ospitaleko eraikinetatik egingo dabe osterea. Santurtziko kulturea eta tradizinoak zabaltzeko egiten diran jardueren egitarauan sartu dabe ekimena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nanoipuinen lehiaketea martxan ipini dabe Ondarroan

Bizkaie! 2015-09-14 11:10   Kulturea

Ondarroako Udaleko Euskera Sailak nanoipuinen lehiaketearen laugarren edizinoa ipini dau abian. Gehienez be, 140 karaktere daukiezan istorioak dira nanoipuinak. Urriaren 16ra arte entregau leitekez lanak eta hiru sari emongo ditue. Ezizenagaz aurkeztu behar dira ipuinak. Parte-hartzaile bakotxak gehienez ipuin bi aurkeztu leikez.

Ijito herria eta errefuxiatuak gogoan, irailaren 19an, egingo da Iruñean Aniztasun Eguna 11 Kolore Fest

Bizkaie! 2015-09-14 10:43

Herritar guztien eskubide, aukera eta betebehar berak aldarrikatu nahi ditu jai honek, edozein izanik gure jatorria. Gure urian dagozan kultura eta jatorri anitzen jaia izan nahi dau, Iruñeak dauen aberastasun kulturala indartuz eta desbardinen arteko alkarrezagutzea bultzatu, alkarren arteko errespetua indartu eta bizikidetzea aniztasunean eregiteko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Irailaren 20an hasiko da Gipuzkoako bertsolari txapelketea, 43 parte-hartzailegaz

Bizkaie! 2015-09-14 09:59   Bertsolaritzea

Beasainen jokatuko dan saioagaz ekingo deutsie lehiaketeari, final zortzirenetako fasean. Final laurenak eta finalaurrekoak jokatu eta gero, abenduaren 20ko finalean erabagiko da aurtengo Gipuzkoako txapelduna. Aitor Sarriegi aurreko edizinoko irabazleak ez dau parte hartuko eta, beraz, 43 parte-hartzaileetako bat be ez da finalera zuzenean helduko.

50. Durangoko Azokan parte hartzeko epea irailaren 30era arte zabalik

Bizkaie! 2015-09-11 13:40   Kulturea

Abenduaren 4tik 8ra antolatuko dan 50. Durangoko Azokan parte hartu nahi daben argitaletxe, diskoetxe, produktora, alkarte, erakunde eta banatzaileek zein auto-produktoreek irailaren 30era arteko epea izango dabe izena emoteko.

Naukas 2015 Bilbon, zientzia eta umorea dosi txikietan

Bizkaie! 2015-09-11 11:52   Kulturea

Gaur eta bihar, irailaren 11n eta 12an, zientzia modu errazean gizarteratzea helburu dauen Naukas 2015 ekitaldia izango da Bilbon. Aurten, naukas.com plataformearen eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrearen eskutik jatorkun ekitaldiaren 5. edizinoa da eta EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan izango dira ekitaldiak.

Kattalin Minerrek irabazi dau XVIII. Igartza Saria

Bizkaie! 2015-09-11 11:27   Kulturea

Aurkeztu diran hamabost proiektuen artean Minerren Kafe beteak nobela proiektua aukeratu dau Ana Jaka, Igor Estankona eta Danele Sarriugartek osotutako epaimahaiak. Sariak 6.000 euroko diru-laguntzinoa eta lana argitaratzeko konpromisoa dakarz. Urtebeteko epea izango dau hernaniarrak lana ontzeko.

Alberto Schommer, erretratuaren maisua hil da

Bizkaie! 2015-09-11 10:18   kulturbiz

1928an Gasteizen jaiotako Alberto Schommer argazkilaria Donostian hil zan bart, 87 urte zituala, minbiziak jota. Schommer datorren zapatuan erraustuko dabe, Donostiako Recalde tanatorioan. Donostiako Vascongada hileta-zerbitzuetako etxeak zehaztu dauenez, familiak ez dau hiletarik edo ekitaldi zibilik antolatuko, eta, era berean, hil-kaperarik ez jartea erabagi dabe. Beilatokia Shommerrek Donostian dauen etxean dago.

'Zer o no ser?' goiburupean, aisialdi eta kirol monitoreek be euskerea ikasteko laguntzinoa jasoko dabe Bilbon

Bizkaie! 2015-09-10 18:11   Euskerea berbagai

Udalak indartu egin nahi izan ditu hizkuntzearen normalizazinoan ondorio biderkatzaileak dituen kolektiboak. Esangura horretan, aisialdi eta kirol jardueretan dabilzan monitoreei zabalduko jake laguntzinoa jasoteko aukerea, egunero egiten daben lanak upealako garrantzia dauelako ume-gaztetxuen hizkuntza jokabidean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)