Olaeta Balletak 'Itzulera' eta 'Jaietan' lanek osotutako programa bikotxa estreinauko dau Arriaga Antzokian

Bizkaie! 2015-11-05 09:47   Kulturea

Itzulera Kirmen Uribe idazlearen jatorrizko idean oinarritzen da. Koreografia Asier Zabaletarena da eta Juan Carlos Perez arduratu da musikaz. Ganera, Josu Camara antzezleak parte hartzen dau.

Jaietan, barriz, Olaeta Balleten idea da eta koreografia Mari Carmen Muñozek eta Jone Goirizelaiak atondu dabe. Pieza honetako musikea askotarikoa da, Kepa Junkera eta Jose Luis Franco lako artista ezagunen lanak eta musika herrikoiak entzuten diralako.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Eskolarteko Rafael Mikoleta ipuin lehiaketea abian da Bilbon

Bizkaie! 2015-11-05 09:27   Kulturea

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak euskeraz irakurri eta idaztera bultzatzea da lehiaketearen asmoa. Edadearen arabera, lau kategoriatan banatuko ditue parte-hartzaileak eta hiru sari egongo dira maila bakotxean. Urtarrilaren 29ra arte aurkeztu leitekez ipuinak. Bilboko Udalak antolatzen dau urtero Rafael Mikoleta sariketea eta, aurten, dagoeneko 27. ekitaldia beteko dau.

Bryan Adamsek 4.000 sarrera saldu ditu Barakaldoko BECen emongo dauen kontzerturako

Bizkaie! 2015-11-04 17:10   Musikea

Bryan Adams konpositore, abeslari eta musikari kanadarrak Get Up izenburuko disko barria aurkezteko birearen barruan, 2016eko urtarrilaren 29an Barakaldoko BECen eskainiko dauen kontzerturako sarrerak salgai dagoz honezkero. Egun bakarrean 4.000 sarrera saldu dira eta, beraz, ez dago denporea galtzerik.

Eraldatuta dator Sorkunen musikea 'Ziklomorphosia' disko barrian

Bizkaie! 2015-11-04 14:25   Musikea

Jazz, funk eta soul estiloak dakarz Sorkun Rubiok bere lan barrian, pop edo reggae moduko musiken ikutuagaz. Hamar kantako bilduman, baina, zaleek aldaketea nabarituko dabe, estiloaren aldetik jauzia dakarrelako Ziklomorphosia honek. Harkaitz Cano eta Eider Rodriguez lako kolaboratzaileen laguntzinoagaz, bere ahots indartsuari etekina ataraten deutso abeslari gipuzkoarrak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Arratiako Altxorra' jokoaren aurkezpena Zeanurin

Bizkaie! 2015-11-04 14:23   Kulturea

Egileak asko izan dira, euren artean aitamen berezia merezidu dabe Zeanuriko gazte talde batek eta Manu Etxebarria zeberioztarrak. Diseinu lanak, barriz, Javier Lacalle Laka artista zornotzarrak egin ditu.

Idazle gazteentzako R.M. Azkue sariketarako deialdia egin dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2015-11-04 12:03   Kulturea

Abenduaren 16ra bitartean, euskerazko narrazino eta olerkiak bialdu leikeez gaztetxuek. Euskaltzaindiak eta BBK Fundazinoak antolatzen dabe urtero R.M. Azkue sariketea, ume eta gazteen artean literatur zaletasuna bultzatzeko. Idazteko ohiturea gaztetatik lantzea garrantzitsua dala uste dabe antolatzaileek. Hainbat sari egongo dira kategoria bakotxean.

Lodosa eta Vianako ikastolek alkarregaz antolatuko dabe 2016ko Nafarroa Oinez

Bizkaie! 2015-11-04 11:43   Euskerea berbagai

Hartu, tenka, tira lemapean helduko da Nafarroa Oinez Lodosa eta Vianako ikastoletara 2016an. Sokatirako epaileek erabilten dituen aginduak kontuan hartuta, proiektua alkarregaz zuzentzeko helburua islatu nahi izan dabe, baita soka desbardinen batasunen ikurra: Holan sendoagoa, hausigatxa dan soka barri bat sortu nahi dogu.

'Emakumeek zientzia egiten dute' zikloak hartuko dau Bidebarrietako liburutegia zemendiko eguenetan

Bizkaie! 2015-11-04 11:07

Emakumeek zientziari egin deutsen ekarpena nabarmentzeko antolatu dau zikloa Bilboko Udalak, EHUgaz alkarlanean. Bosgarren edizinoa da aurtengoa. Lau berbaldi egongo dira, zemendiko lau eguenetan, Bilboko Bidebarrieta liburutegian. 'Emakumeek zientzia egiten dute' zikloko lehenengo hitzordua hilaren 5ean izango da, medikuntzan doktorea dan Elena Aldasororen eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Bizkaian ia 10.000 personak parte hartu dabe Ondarearen Jardunaldietan

Bizkaie! 2015-11-04 10:15   Kulturea

Aurten 15. aldiz, Ondarearen Europako Jardunaldiakaz bat egin dau Bizkaiak. Holan, urrian, 200 jarduera inguru antolatu ditue erakunde publikoek eta eragile kulturalek. Aurtengo gai nagusia burdina izan dan ezkero, burdinolakaz, burdinaren merkataritzeaz eta metal horregaz egindako eraikinakaz lotutako ekintzak izan dira gehienak. Bizkaiko Foru Aldundiak egin dauen kalkuluaren arabera, ia 10.000 lagunek parte hartu dabe jardunaldietan.

Hemen da EHUren XV. Zientzia Astea

Bizkaie! 2015-11-04 09:59   Kulturea

EHUren hamabosgarren Zientzia Astea, Zientziaren, Teknologiaren eta Barrikuntzearen Asteak gaur zabaldu ditu ateak. Ekimen hau zemendiaren 4tik 8ra bitartean egingo da Bilbon, eta 5etik 7ra, Donostian eta Gasteizen.

Asteon ekin deutso Patxo Telleriak 'Igelak' pelikulearen filmaketeari

Bizkaie! 2015-11-04 09:38   Zinemea

Patxo Telleriak idatzi eta zuzenduko dauen Igelak film luzearen filmaketeari pasa dan astelehenean ekin eutsien. Gorka Otxoa protagonista dauen filmaren produkzinoaz Abra Produkzinoak etxea arduratuko da, eta Lasa eta Zabala filmagaz izan eben arrakastea errepetidutea dabe helburu. Filmak ETBren partaidetzea eta Eusko Jaurlaritzearen eta ICAAren laguntzinoa dauka.

'Euskaldun hazi Nafarroan' liburua Euskaltzaindiaren webgunean irakurri leiteke

Bizkaie! 2015-11-04 09:21   Euskerea berbagai

Paula Kasaresek Nafarroako Unibersidade Publikoan, NUPen, 2013an aurkeztu eban tesia jasoten dau Euskaldun hazi Nafarroan, euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa familia euskaldunetan argitalpenak. Aurrerantzean, Euskaltzaindiaren webgunean konsultau ahal izango da lana, Akademiak iragarri dauenez. Liburua irakurteko loturea, hemen.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Literaturearen eta teknologia barrien arteko loturea aztertuko dabe Liburutekia jardunaldietan

Bizkaie! 2015-11-03 13:56   Kulturea

Bizkaiko Foru Liburutegiak antolatzen ditu urtero Liburutekia jardunaldiak eta, aurten, Bilboko Rekalde aretoan egingo ditue, zemendiaren 10, 11 eta 12an. Berbaldi ugari egongo dira horreetan egunetan. Kultureari, literatureari eta teknologia barriei buruzko gogoetea bultzatzeko ekimena dala dinoe antolatzaileek.

Bilbao Mendi Film Festival-ek 'Meru' pelikuleagaz ekingo deutso bere zortzigarren edizinoari

Bizkaie! 2015-11-03 13:14   Zinemea

Maiatzean izena emoteko epea zabaldu zanetik, Bilbao Mendi Film Festival-ek 133 pelikula jaso ditu, igaz baino hamar gehiago, jaialdiak profesionalen artean dauen harrera onaren erakusle. Kontinente guztietako 22 herrialdetatik heldu dira lanak, Espainia izanik film gehien bialdu dituana, danetara 27, eta AEBak bigarrena, 24gaz.

VII. Banden Lehiako finalean izango dira Ozhen, Begiz Begi, Desore eta Yoko Out

Bizkaie! 2015-11-03 11:33   Musikea

Banden Lehiako zazpigarren edizinoko finalean, beraz, hiru talde bizkaitar eta lapurtar bat izango dira oholtza gainean. Epaimahaiak aukeratzen dauen taldeak disko bat grabau, eta BBK Live eta Euskal Herria Sona jaialdietan parte-hartzea jasoko dau saritzat.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Zabalik dago 2015eko ENE sarirako hautagaiak aurkezteko epea

Bizkaie! 2015-11-03 09:43   Euskerea berbagai

Zabalik da Eusko Ikaskuntzak emoten dauen ENE sarirako hautagaitzak aurkezteko epea, eta zemendiaren 27ra arte hartuko dira proposamenak. Euskerearen Nazinoarteko Eguna 1949an aldarrikatu eta Eusko Ikaskuntzak 2006an sortu eban saria, Euskal Herritik kanpo euskerearen alde lan egiten daben alkarteak aintzat hartzeko helburuagaz.

New Yorken egonaldia egiteko beka deialdia zabaldu dau Bilboko Guggenheimek ikasleentzat

Bizkaie! 2015-11-03 09:36   Kulturea

Deialdia zabalik dago dagoeneko eta zemendiaren 30era arte emon leiteke izena, Guggenheim Bilbao museoak jakitera emon dauenez. Euskal Autonomia Erkidegoko lau ikaslek eukiko dabe Amerikako Estadu Batuetara joateko aukerea, 2016an, hiru hilerako. Aurreko deialdiko aukeratuak, hain zuzen be, orain dagoz New Yorken. Bertako Guggenheim museoko hainbat arlotan praktikak egiteko aukerea eskaintzen dau bekeak.

John Verdon AEBetako idazlea Bilbon izango da asteon

Bizkaie! 2015-11-02 16:39   Kulturea

John Verdon eleberrigile estadubatuarra Bilbora itzuliko da datorren eguaztenean, zemendiaren 4an, gaztelaniaz argitaratu barri dan Controlaré tus sueños liburua irakurle bilbotarrakaz konpartiduteko, Azkuna zentroak antolatutako Aurrez aurre topaketen barruan.

Etorkizun handiko jantzari bizkaitarrak, 'Izena duenak izana du' galan izango dira abenduan

Bizkaie! 2015-11-02 16:26   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiaren bekadun diran jantzari gazteak izango dira gala horretako protagonistak. Bilboko Euskalduna jauregian aurkeztuko dabe Izena duenak izana du balet ikuskizuna, abenduaren 22an. Toti Martinez de Lezea idazleak egin dau galearen gidoia eta Jon Ugarriza izango da zuzendari artistikoa. Jantzari gazteei laguntzen, Lucia Lacarra gipuzkoarra eta Marlon Dino albaniarra egongo dira oholtzan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zemendiaren 6tik 7ra, 24 Ordu Digitalean Elorrion

Bizkaie! 2015-11-02 14:26   Barriak

Zemendiaren 6an, arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proponiduko dabe Arriola Antzokian, eta 24 ordu pasau ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira, horixe da lehiaketearen ezaugarri nagusia. Izenak berak dakarrenez, Arriolako X. Film Laburren Lehiaketan lanak aurkezteko 24 ordu baino ez ditue izango parte-hartzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)