Euskeraz lan egitea helburu eskuragarria da

Bizkaie! 2015-10-22 15:48   Euskerea berbagai

Programa pilotu honen helburua da, enpresa industrialetako lan-hizkuntza legez euskerea gero eta gehiago erabilteko prozedurak eta praktikak diseinau eta gauzatzea, barrura eta kanpora begira, ahozkoan, idatzizkoan eta hizkuntza paisajean. Programan parte hartzen dagozan enpresak dira: Alejandro Altuna, Batz, Cikautxo, Copreci, Danobat, Eika, Elay, Goizper, Maier, Matz-Erreka, Orkli eta Ulma CYE.

Alex Katz zein Jean-Michel Basquiaten lanak ikusgai astegoienean sarrerea doban izango dauen Guggenheim museoan

Bizkaie! 2015-10-22 15:24   Kulturea

Museora hurreratzen diran guztiek gaur barikua, hilak 23, zabalduko daben Alex Katz-en (Nueva York, 1927) Hemen eta orain erakusketaz gozetako aukerea izango dabe (20015eko urriaren 23tik 2016ko zezeilaren 7ra arte zabalik). Artista estadubatuarraren ibilbideko azken 25 urteetan paisajeak izandako lekua aztertzen dau 35 lanen bidez.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Udagoienak EH Sona dakar

Bizkaie! 2015-10-22 14:51   Musikea

EH Sona jaialdiak Bartzelonako mugak zeharkatuz, aurten La Bisbal de l’Empordàko L’Alternativa aretora helduko da, jaialdiko hainbat taldek han eskainiko dabelarik bigarren kontzertu bat, holan Katalunian zehar ezagutarazoz euskal musikea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bertsoak eta ipuinak buztartzen dituan 'Istorio trukea(n)' ikuskizunaren estreinaldia urriaren 23an

Bizkaie! 2015-10-22 13:41   Bertsolaritzea

Estrenaldia, urriaren 23an, Donostiako Casares Kultur etxean izango da, arratsaldeko 19:30ean. Ondoren, urriaren 31an, Ondarroako Literatur Amuak zikloan izango dira, Kofradia Zaharrean, 12:30ean; Intxaurrondoko Larrotxenea kultur etxean, barriz, zemendiaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan; eta Durangon, Ahotsenean, abenduaren 5ean, 11:30ean.

Orozkok XV. Gaztaina Eguna ospatuko dau domeka honetan

Bizkaie! 2015-10-22 11:59

Supelaur alkarteak, Orozkoko Udalaren laguntzinoagaz, Gaztaina Egunaren XV. edizinoa ospatuko dau datorren domekan, urriaren 25ean. Aurreko urtean legez autobus zerbitzu bat egongo da Zubiarretik Ibarra auzora.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

OLBEren denporaldi barria hasiko da zapatuan, 'Don Carlos' opereagaz

Bizkaie! 2015-10-22 11:17   kulturbiz

Bilboko Opera Lagunen Alkarteak, ABAO-OLBEk 64. denporaldiari ekingo deutso urriaren 24an. Aurtengo sasoian sei opera daukaz programauta alkarteak. Lehenengoa Don Carlos izango da, Giuseppe Verdik 1867an sortutako operea. Giuseppe Gipali tenorea buru dala, goi mailako artista taldea batu dabe saioetarako. Ganera, hilaren 23an, barikua, Don Carlosi buruzko berbaldia egongo da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Berbalagun egitasmoa indartzearen aldeko apustua AEK-k, Topaguneak eta Maramarak

Bizkaie! 2015-10-22 10:18   Euskerea berbagai

Euskerea praktikau nahi dabenentzat sortu zan Berbalaguna orain dala urte batzuk. Denporeagaz, zabaltzen eta hobetzen joan da proiektua eta, horren lekuko, AEK-k, Euskalzaleen Topaguneak eta Maramarak sinatutako hitzarmena. Ganera, Mintzanet zerbitzua martxan ipiniko dabela aurreratu dabe, internet bidez be euskerea praktiketako aukerea emoteko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zemendiaren 14an ospatuko da Agurainen Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna

Bizkaie! 2015-10-21 18:12   Bertsolaritzea

Helduen bertso-eskolen arteko hartu-emonak sustatzeko helburuagaz Bertsotruk ekimena sortu dau Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak. Euskal Herri osoko 26 bertso-eskolak hartuko dabe parte. Zemendiaren 14an Agurainen ospatuko dan Bertso Eskolen Egunean aurkeztuko dabe egitasmoa.

Zinebi 57k Aitor Mazo zanari emongo deutso Ohorezko Mikeldia

Bizkaie! 2015-10-21 15:26   Zinemea

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren 57. edizinoak bilbotar eta antzezle handiari esango deutso agur, baina, batez be, bere ibilbide luzean beragaz lanean ibili diran lankide askok eta askok gogoratu dabenez, talentuz betetako eta bere lanbideagaz maitemindutako umore bikaineko lagun handiari esango deutso agur.

Azokearen sortzaileak izango dira 50. Durangoko Azokako omenduak

Bizkaie! 2015-10-21 14:46   Kulturea

Edizino berezia izango da aurtengoa Durangoko Azokan, mende erdia bete dauelako euskal kulturearen topaguneak. Horregaitik, Durangon egindako aurkezpenean aurreratu dabenez, 1965eko une ilunean azokea sortu ebenei omenaldia egingo deutsie. Jose Luis Zumetak egindako kartela be aurkeztu dabe. Joseba Sarrionandia eta Jesus Mari Arruabarrena Durangoko Azokearen historia liburu baten batzeaz arduratu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

25. urteurrena ospatuko dau Bortzirietako Bertso Eskoleak urriaren 24an Lesakan

Bizkaie! 2015-10-21 14:23   Bertsolaritzea

Orain 25 urte, 1990ko urrian sortu zan Bortzirietako Bertso Eskolea. Urtemugearen atxaki horregaz hainbat ekitaldi antolatu ditue urriaren 24an, zapatuan, Jada mende laurden… kantari bizitzea zer den! izenburupean.

Miguel Marina margolariaren erakusketa bat zabalduko dabe Bilbon

Bizkaie! 2015-10-21 11:07   Kulturea

Miguel Marina margolari bilbotarra zanaren Oroimeneko ikonoak: Miguel Marina erakusketearen inaugurazinoa gaur, eguaztena, urriaren 21ean, izango da Bilbon, Bizkaiko Abokatuen Alkargoaren egoitzan, 19:30ean hasita.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Grabaduaren maisuen 69 irudi, Bilboko Arte Ederren Museoan

Bizkaie! 2015-10-21 10:24   Kulturea

Urriaren 21etik urtarrilaren 4ra grabadua izango da protagonista nagusietako bat Bilboko Arte Ederren Museoko aretoetan. Lucas van Leyden-en, grabaduaren historiako maisurik handienetakoaren, eta haren jarraitzaileen 69 obra erakutsiko ditue. Grabaduaren Nazinoarteko Jaialdiagaz, FIG Bilbaogaz, bat egingo dau Arte Ederren Museoak era horretara. 

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bizkaiko museoak batzen dituan webgunea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-10-20 17:59

Bizkaiko Museoak izeneko webgunea museoen internet bidezko plataformea izateko jaio da, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaikoak bultzatuta. Herrialdeko 30 museo eta ondare aberatseko sei eremu batzen dira. Horreek bisitetako 14 ibilbide be proponiduten dira. Bizkaiko museo guztiak plataforma bakarrean batu eta herritarrei informazino zehatza emotea da asmoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Iurretako argazki zaharrak herritarren eskura ipini ditue

Bizkaie! 2015-10-20 17:16   kulturbiz

Iurretako Udalak eta Gerediaga alkarteak argazki zaharren bildumea sortu dabe eta auzotarrek bertako irudiak konsultau ahal izango ditue. Oraingoz, 428 argazki batu ditue, liburuki bitan, eta herritarrek eurek be ekarpenak egin leikeez. Iurretari buruzko argazki zaharrak dira, gehien-gehienak zuri-baltzean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'12etan bermuta', Jasone Osororen lan saritua plazan

Bizkaie! 2015-10-20 15:25   Kulturea

Egilearen eretxiz, 12etan bermuta ez da liburu autobiografikoa, nahiz eta liburu guztietan dagoan idazlearen zatitxu bat; Nire asmoa izan da biziteari buruz idaztea. Horretarako eregi dot Berta, personaia nahibagetua baina gutako edonor izan daitekeena bizitzako momentu batean.

Literatur Amuak Ondarroan

Bizkaie! 2015-10-20 14:24   Kulturea

Ondarroako Udal Euskera Batzordeak antolatuta, urriaren 29an hasi eta zemendiaren 6ra bitartean Literatur Amuak Jaialdia izango da Ondarroan. Literaturea ardatz, egitarau potoloa atondu dabe, besteak beste, irakurle taldearen hitzordua, nanoipuin lehiaketako eta ipuin-rallyko sari-banaketak eta Augustin Zubikarai nobela bekearen aurkezpena.

Getxoko VI. Euskera Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zemendiaren 2ra arte zabalik

Bizkaie! 2015-10-20 13:48   Euskerea berbagai

Datorren zemendiaren 2ra arte zabalik egongo da Getxoko Udalak antolatutako Argia Ereiten Euskera Sariaren VI. edizinorako proposamenak aurkezteko epea. Euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisiko nahiz juridikoak goraipatzea da ekimenaren helburua.

II. Mendi Short film labur amateurren lehiaketan izena emoteko epea zemendiaren 15ean amaituko da

Bizkaie! 2015-10-20 12:20   Zinemea

Bilbao Mendi Film Festival Mendi eta Abentura Kirolen Nazinoarteko Zinemaldiak zortzigarren edizinoa izango dau aurten, abenduaren 11tik 20ra, Bizkaiko uriburuan, eta bigarren urtez antolatuko dau Mendi Short film labur amateurren lehiaketea, profesionalak ez diran bideo sortzaileen talentua sustatzeko.

BAD 2015, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia urriaren 21etik zemendiaren 1era

Bizkaie! 2015-10-20 11:02   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatzen dauen eta ohikoak diran BilbaoArte, La Merced, Errekalde Aretoa, La Fundición, Muelle 3, Bilborock edo Garabia Zawp lako eszenatokiak eta kalea bera hartuko dituan BAD-en aurtengo programazinoak 12 estreinaldi jasoko ditu, horreetako zortzi erabateko estreinaldiak.