Grabaduaren maisuen 69 irudi, Bilboko Arte Ederren Museoan

Bizkaie! 2015-10-21 10:24   Kulturea

Urriaren 21etik urtarrilaren 4ra grabadua izango da protagonista nagusietako bat Bilboko Arte Ederren Museoko aretoetan. Lucas van Leyden-en, grabaduaren historiako maisurik handienetakoaren, eta haren jarraitzaileen 69 obra erakutsiko ditue. Grabaduaren Nazinoarteko Jaialdiagaz, FIG Bilbaogaz, bat egingo dau Arte Ederren Museoak era horretara. 

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bizkaiko museoak batzen dituan webgunea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-10-20 17:59

Bizkaiko Museoak izeneko webgunea museoen internet bidezko plataformea izateko jaio da, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaikoak bultzatuta. Herrialdeko 30 museo eta ondare aberatseko sei eremu batzen dira. Horreek bisitetako 14 ibilbide be proponiduten dira. Bizkaiko museo guztiak plataforma bakarrean batu eta herritarrei informazino zehatza emotea da asmoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Iurretako argazki zaharrak herritarren eskura ipini ditue

Bizkaie! 2015-10-20 17:16   kulturbiz

Iurretako Udalak eta Gerediaga alkarteak argazki zaharren bildumea sortu dabe eta auzotarrek bertako irudiak konsultau ahal izango ditue. Oraingoz, 428 argazki batu ditue, liburuki bitan, eta herritarrek eurek be ekarpenak egin leikeez. Iurretari buruzko argazki zaharrak dira, gehien-gehienak zuri-baltzean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'12etan bermuta', Jasone Osororen lan saritua plazan

Bizkaie! 2015-10-20 15:25   Kulturea

Egilearen eretxiz, 12etan bermuta ez da liburu autobiografikoa, nahiz eta liburu guztietan dagoan idazlearen zatitxu bat; Nire asmoa izan da biziteari buruz idaztea. Horretarako eregi dot Berta, personaia nahibagetua baina gutako edonor izan daitekeena bizitzako momentu batean.

Literatur Amuak Ondarroan

Bizkaie! 2015-10-20 14:24   Kulturea

Ondarroako Udal Euskera Batzordeak antolatuta, urriaren 29an hasi eta zemendiaren 6ra bitartean Literatur Amuak Jaialdia izango da Ondarroan. Literaturea ardatz, egitarau potoloa atondu dabe, besteak beste, irakurle taldearen hitzordua, nanoipuin lehiaketako eta ipuin-rallyko sari-banaketak eta Augustin Zubikarai nobela bekearen aurkezpena.

Getxoko VI. Euskera Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zemendiaren 2ra arte zabalik

Bizkaie! 2015-10-20 13:48   Euskerea berbagai

Datorren zemendiaren 2ra arte zabalik egongo da Getxoko Udalak antolatutako Argia Ereiten Euskera Sariaren VI. edizinorako proposamenak aurkezteko epea. Euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisiko nahiz juridikoak goraipatzea da ekimenaren helburua.

II. Mendi Short film labur amateurren lehiaketan izena emoteko epea zemendiaren 15ean amaituko da

Bizkaie! 2015-10-20 12:20   Zinemea

Bilbao Mendi Film Festival Mendi eta Abentura Kirolen Nazinoarteko Zinemaldiak zortzigarren edizinoa izango dau aurten, abenduaren 11tik 20ra, Bizkaiko uriburuan, eta bigarren urtez antolatuko dau Mendi Short film labur amateurren lehiaketea, profesionalak ez diran bideo sortzaileen talentua sustatzeko.

BAD 2015, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia urriaren 21etik zemendiaren 1era

Bizkaie! 2015-10-20 11:02   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatzen dauen eta ohikoak diran BilbaoArte, La Merced, Errekalde Aretoa, La Fundición, Muelle 3, Bilborock edo Garabia Zawp lako eszenatokiak eta kalea bera hartuko dituan BAD-en aurtengo programazinoak 12 estreinaldi jasoko ditu, horreetako zortzi erabateko estreinaldiak.

Erronk@rterri lehiaketea martxan da, gazteak euskerara eta teknologia barrietara hurreratzeko

Bizkaie! 2015-10-20 10:20

Enkarterriko Mankomunidadeak eta Balmasedako Udaleko Euskera Sailak antolatzen dabe urtero Erronk@rterri, aurten hirugarrenez. Ginkana erako lehiaketa horretan, eskualdeko gazteek parte hartu leikee. Sare sozialen eta interneteko aplikazinoen bidezko probak egin behar ditue lehiakideek, euskeraz. Holan, teknologia barrien munduan gazteak euskeraz berba egitera animau nahi ditue.

Euskal Zinema Dokumentalaren Astea egingo dabe Gasteizen, urriaren 26tik 30era

Bizkaie! 2015-10-19 17:19   Barriak

Euskal egileen dokumentalak izango dira jaialdiko protagonistak. Guztira, bost film proiektauko ditue, Vital Kutxa Fundazinoaren Aretoan, eta mahai-ingurua egingo dabe emonaldi bakotxaren ostean. Gasteizko Euskal Zinemaren Astearen barruko atal moduan hasi zan ziklo hau, baina aurten leku handiagoa egin nahi deutsie dokumentalen arloari.

Munduari bueltea emon eutson Nao Victoriaren erreplikeak Ondarroa bisitauko dau urriaren 21etik 26ra bitartean

Bizkaie! 2015-10-19 15:48

Ondarroako Historia Zaleak (OHZ) alkarteari esker ezagutu da Sevillako Artxibo Historiko Probintzialean (protokolo notarialen atalean) dagoan dokumentu bat. Agiri horretan agertzen da Apallua zala barkuaren jaubea, eta segurutik Ondarroan eregi ebela. Agiri horrek Ondarroa historia unibersalaren parte bihurtzen dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Walter Benjaminen testuak euskerara itzuli eta antologia bitan argitaratu ditue

Bizkaie! 2015-10-19 14:26   Kulturea

Sans Soleil irabazi asmo bako argitaletxea arduratu da Walter Benjaminen lanaren euskerazko itzulpena argitaratzeaz. Txinpartak bildumearen barruan, antologia bitan kaleratu ditu Sans Soleilek Benjaminen idatziak. Liburuetako bat Literatura oharrak izenburuagaz plazaratu dabe eta, bestea, Denbora, historia eta artearen inguruko testuak da. Holan, 20. mendeko pentsalari handienetako baten artikuluak euskeraz irakurri ahal izango dira.

Nerbioi-Ibaizabal bailarako herri ondarea herritarren artean zabaltzeko ekimenak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2015-10-19 13:57   kulturbiz

Nerbioi Ibaizabal Bailaran, martxan jarritako Zuztarretatik ahora egitasmoari jarraipena emon guran, bederatzi herritan (Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamon) dagozan ibilbideak erakusteko bideo barri bi aurkeztu ditu Labayru Fundazinoak: Antxinaren arnasa: Ibarra, Zaloa, Urigoiti (Orozko) eta Mape errekea, Txarapiolatik Ganpera (Busturia).

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Eguraldi txarrari aurre eginda, Chamlang tontorrera heldu dira WOPeak espedizinokoak

Bizkaie! 2015-10-19 13:07

Nepal aldean dabilz Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, Chamlang 2015 espedizinoan, WOPeak proiektuaren barruan. Chamlang (7.319 m) mendiko tontorrera heldu dira, baina eguraldiak ez dau askorik lagundu eta berehala beherantz egin behar izan dabe. Vivac eran pasau beharko dabe gaua, 6.600 metroan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mundu guztiko landara apaingarriak Leioako kanpusean egongo dira, urriaren 24an eta 25ean

Bizkaie! 2015-10-19 11:05

Leioan EHUk daukan kanpusean dago Arboretuma, munduko landarediari eskainitako gunea. Hantxe egingo dabe asteburuan, lehenengo aldiz, Bost Kontinenteetako Landaren Azokea. 26 produktorek parte hartuko dabe eta planetako txoko urrunetatik ekarritako landare eta lora apaingarriak erakutsiko ditue. Bisitariek bertoko produktuak jateko aukerea be eukiko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Daemonium' eta 'Low Life', Bilbao Web Fest sarietako websail arrakastatsuenak

Bizkaie! 2015-10-19 10:18

Guztira 33 sari emon ditu Bilbao Web Festen lehenengo edizinoak, 22 sail ofizialean eta besteak Amets atalean. Internet bidez zabaltzen diran websailen jaialdi horretako lehenengo edizinoko palmaresean artista eta obra ugari sartu dira baina, sari nagusiei begiratuta, Argentinako Daemonium eta Australiako Low Life izan dira nabarmenenak. Antolatzaileak pozik geratu dira lehenengo edizinoagaz, Bilbo munduko websailen zirkuituan sartu dabelako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Baztan Ikastoleak dana prest dauka domekan Nafarroako Ikastolen egun handia ospatzeko

Bizkaie! 2015-10-16 15:33   Euskerea berbagai

32 urte geroago, urriaren 18an, Elizondora itzuliko da Nafarroa Oinez eta aurten Baztan Ikastoleak izan dau jaia antolatzeko ardurea. Hamabortz, ama bat lemapean, 5’8 kilometroko ibilbidea izango da aurten eta Lekarozetik, Elizondotik eta Elbetetik pasauko da.

Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa egingo dauen lantaldea eratu da

Bizkaie! 2015-10-16 13:02   Euskerea berbagai

Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa egingo dauen lantaldea eratu da Eusko Legebiltzarrean. Taldeak parlamentu-lexikoa bateratzea dau helburu, ondoren Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa osotu ahal izateko. Hiztegi horretan zuzenbide parlamentarioaren alorrean erabilten diran terminoak jasoko dira.

Hansel Cereza sortzaileari eskatu deutsie Donostia 2016ren inaugurazinoko ikuskizun nagusia sortzeko

Bizkaie! 2015-10-16 12:10   Kulturea

Donostia 2016 Fundazinoak Hansel Cereza artisteari eskatu deutso urtarrilaren 23an ospatuko dan inaugurazino ekitaldiko ikuskizun nagusia sortzeko. Urtarrilaren 18tik 24ra bitartean izango da inaugurazino astea, eta ekitaldien artean San Sebastian egunak be tokia izango dau.

Eskultura hiperrealistak Bilboko Arte Ederren Museora helduko dira 2016ko udan, BBK/Museoa programeari esker

Bizkaie! 2015-10-16 11:13   Kulturea

BBK erakundeagaz hitzarmena barritu dau Bilboko Arte Ederren Museoak eta, holan, BBK/Museoa programeak aurrera segidu ahal izango dau. Akordio horrien barruan, eskultura hiperrealisteari buruzko erakusketa handi baten Europako lehenengo geldialdia Bilbo izango da. Udan izango da hori. Aurretik, Errenazimendu sasoiko Morales margolariaren ganeko erakusketea egongo da Arte Ederren Museoan.