Eskena alkarteak 20. urteurrena ospatuko dau hileon, topaketa, dokumental eta abarregaz
2015-11-02 09:19 KultureaEuskadiko Antzerki Ekoizle Profesionalen Alkarteak, Eskenak, hamarkada bi bete ditu eta jarduera nagusi bigaz ospatuko dau urteurrena hileon: Batetik, Ramon Bareak zuzendutako dokumentala aurkeztuko dabe eta, bestetik, topaketea egingo dabe politikariakaz, sektorearen bideragarritasunaz jarduteko. Bide batez, alkartearen webgunea barritu dabe.
Kantu inprobisaduaren jardunaldia egingo dabe Bartzelonan zemendiaren 6 eta 7an, bertsolariak bertan dirala
2015-10-30 14:09 BertsolaritzeaOrain dala aste batzuk Leonen egin zan moduan, oraingo honetan Bartzelonan batuko dira kantu inprobisadua daukien kulturetako ordezkariak. Kanariar Uharteetako verseadoreak, Kataluniako glosadoreak eta Euskal Herriko bertsolariak egongo dira. Zemendiaren 6an eta 7an, erakustaldi bitan eta berbaldi baten parte hartuko dabe euskal ordezkariek. Europa Bat-batean egitasmoaren barruan eratu dabe topaketea.
Miren Gorrotxategik irabazi dau Agustin Zubikarai Saria
2015-10-30 13:07 KultureaMiren Gorrotxategiren 33 ezkil nobela-proiektuak irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai saria. Hamahiru lan aurkeztu dira bertara, eta horreen artean Gorrotxategiren proposamena aukeratu dau Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osotutako epaimahaiak. Saria bart jaso dau, Ondarroan, Literatur Amuak izeneko jardunaldien barruan.
Mikel Ayestaranek jaso dau 2015eko Euskal Kazetariak saria
2015-10-30 10:44 KultureaMikel Ayestaran kazetari beasaindarrak jaso dau Euskal Kazetarien Alkarteak (AVP-EKE) antolatutako eta BBK Fundazinoak, Euskaltelek eta Bilboko Udalak diruz lagundutako Euskal Kazetariak saria. Ayestaranek jasoko dau Euskal Kazetariak saria, gerra guneetan egindako lan bikainagaitik.
Gaur, urriak 30, beteko dira 50 urte lehenengo Durangoko Azokea antolatu zanetik
2015-10-30 10:18 KultureaHasierako edizino hareetan Azokea ez zan abenduan antolatzen, Domu Santu egunaren bueltan baino, hau da, urriaren amaieran eta zemendiaren hasieran. Lehenengo edizinoa, 1965. urtean, urriaren 30ean hasi eta zemendiaren 1ean amaitu zan. Andra Mari eleizpea izan zan hautatutako lekua, eta bertan egin zan 1974ra arte.
Bilboko Itsas Museoan poesia bisuala ikusgai, zemendiaren 15era arte
2015-10-30 10:09 KultureaJuan Carlos Eguillor nazinoarteko sariketan parte hartu daben obretatik 23 aukeratu ditu epaimahaiak erakusketarako. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan ikusi leitekez poesia bisualeko horreek pieza guztiak, zemendiaren 15era arte, doban. Lehiaketearen aurreko edizinoetako obra batzuk be sartu ditue erakusketan, itsasoagaz loturea daukienak hain zuzen.
25 orduko irratsaio berezia egingo dau Bizkaia Irratiak, 25. urteurrena ospatzeko
2015-10-30 09:13 KultureaMende laurena bete dabela ospatzeko, Bizkaia Irratiko esatariek ahalegin berezia egingo dabe bariku eta zapatu honetan eta 25 orduko irratsaioa egingo dabe. Holan, 25 urtez isildu barik egon dirala gogoan hartzeko, 25 orduz eten barik, isildu barik egongo dira. Irratiaren hasierako urteetako aitzindariak, artistak, atzerrian bizi diran bizkaitarrak eta abar konbidauko ditue. Zuzeneko lehiaketak be egongo dira, bariku goizean hasi eta zapatura arteko saioan.
Ane Urkiolaren 'Zea Bingo' film laburra ikusgai izango da Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren astean
2015-10-29 17:22 BarriakZea Bingo zemendiaren 5ean ikusi ahal izango da Donostiako festibalean, urriaren 31n hasi eta zemendiaren 6an amaituko dan Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XXVI. Astearen barruan; film hori fantasiazko, bildurrezko eta zientzia fikzinozko beste 25 film laburrakaz batera doa, Euskal Harriaren ABDak proiektuaren barruan.
Afrikako diseinatzaile garaikideen indarra heldu da Guggenheim Museora
2015-10-29 16:17 KultureaGaur eguneko 120 sortzaile afrikarren lanak batu ditue Bilboko Guggenheim Museoan, Making Africa, Afrikari dagokio etorkizuna izeneko erakusketan. Diseinu garaikideek Afrikako gizartean eragin daben aldaketea erakusten dau, baita artisten begirada kritikoa be. Zezeilaren 21era arte egongo da Bilbon erakusketea.
Euskal ipuingintzea berbagai Xenpelar Dokumentazino Jardunaldietan
2015-10-29 13:22 KultureaIdatzitik ahozkora: Euskal ipuingintzea egungo liburuetan izenburupean egingo dira aurtengo Xenpelar Dokumentazino Jardunaldiak, zemendiko bi eguaztenetan, hilaren 18an eta 25ean, hain zuzen, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Hizkuntza ikastaroak atzerrian DBH eta batxilergoko ikasleentzat
2015-10-29 11:35 KultureaHezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak atzerrian ingelesa, frantsesa edo alemana ikasi nahi daben ikasleentzat 533 egonaldi antolatu ditu, 2016ko udarako, Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian edo Alemanian. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleentzat dira ikastaroak.
Mundakak bere olatua babestuko dau Euskadiko lehen surf erreserbearen bitartez
2015-10-29 10:00Mundakako Surf Taldearen eskaereari erantzunez, bart egindako Mundakako Udalaren Osoko Bilkureak Mundaka Surf Erreserbea-ren adierazpen publikoa onartu dau. Honen bitartez, bere itsasertzearen apartekotasuna onartu eta natura ondare ta kirol zein baliabide sozioekonomiko eta kultural moduan dauen balioa autortzen da jentaurrean.
Informatikari Euskaldunen Bilkurea egingo dabe zemendiaren 12an Donostian
2015-10-29 09:20 Euskerea berbagaiEdizino berezia izango da aurtengoa, topaketeak hamargarren urteurrena beteko dauelako. 'Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin?' lelopean, robotikea izango da Informatikari Euskaldunen Bilkurako gai nagusia. Donostiako Miramon teknologia parkean egingo dabe, zemendiaren 12an. UEUk eta Miramon Enpresa Digitalak antolatu dabe bilkurea.
Zinebi zemendiaren 13an hasiko da eta 65 film eskainiko ditu sail ofizialean
2015-10-28 14:05 BarriakFilm Labur eta Dokumentalaren Bilboko Jaialdiak, Zinebik, 57. edizinoa beteko dau aurten. Zemendiaren 13an hasiko da, euskal film laburren emonaldiagaz, eta hil horren 20an amaituko da. Ohorezko hiru Mikeldi Sari emongo ditue aurten: Aitor Mazo zanari, Juan Ruiz Anchia argazki zuzendariari eta Aki Kaurismaki-ri. Zuzendari finlandiar ezaguna Bilbon izango da. Sail ofizialean, 30 herrialdetako 65 film lehiatuko dira.
Ainara LeGardon, Jaime de los Rios eta Eneko Gilek Wroclawen bizi izandakoa erakutsiko dabe asteon
2015-10-28 10:43 KultureaDonostia 2016k eta Etxepare Euskal Institutuak antolatutako ekimen baten bidez, Poloniako Wroclaw urian izan dira udan Ainara LeGardon musikaria, Jaime de los Rios media artistea eta Eneko Gil jantzaria. Egonaldi artistiko horretako emoitzea erakutsiko dabe asteon Donostian.
Sara Ishaq yemendarraren 'The Mulberry House' emongo dabe eguenean Bilbon, Hileko Dokumentala zikloan
2015-10-28 09:54 ZinemeaZinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak urte osoan zehar bere programazinoari jarraipena emoteko antolatu dauen Hileko Dokumentala estreinaldien zikloak Sara Ishad Yemengo zinemagileak zuzendutako The Mulberry House (2013) filma eskainiko dau eguenean, urriaren 29an. Emonaldia Multicine aretoan izango da, 20:00etan, eta sarrereak 3,70 euroko prezioa izango dau.
Helduen literaturako hirugarren nobelea plazaratu dau Karlos Gorrindok, 'Ezpainak arrainak bezala'
2015-10-28 09:35 KultureaHogei urte dira Karlos Gorrindo gernikarrak aurreko eleberria plazaratu ebala, helduen literaturearen arloan. Ezpainak arrainak bezala (Erein) argitaratu dau orain, amodioaren eta desamodioaren inguruko liburua. Ahozkotasunetik hurreko estiloagaz, nobela arina baina gogoetaz betea idatzi dau. Helduek ez eze, gazteek be irakurteko modukoa da.
'Minerita' Oscar sarietarako bidean dan euskal dokumental laburra
2015-10-27 16:32 ZinemeaMinerita dokumentala Eusko Jaurlaritzearen Kimuak film laburren katalogoan aukeratua izan zan 2013an, eta katalogo honi esker nazinoarteko hamaika jaialdi eta lehiaketatan aurkeztua izan da. Jaso dituan sari guztien artean aitatzekoa da 2014an dokumental laburren atalean eskuratutako Goya saria.
Euskaltzaindiak Koldo Mitxelena omenduko dau barikuan Donostian
2015-10-27 14:01 Euskerea berbagaiKoldo Mitxelena (1915-1987) hizkuntzalari, idazle, kulturgile eta euskaltzaina jaio zala ehun urte dira aurten eta, efemeridea kontuan hartuta, gorazarrea egingo deutso Euskaltzaindiak barikuan, urriak 30. Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, agiriko bilkurea egingo dau Akademiak, Mitxelenaren omenez.
Eskalada, mendi lasterketa eta argazkilaritza ikastaroak Mendi Film Festivalen
2015-10-27 13:43 BarriakVIII. Bilbao Mendi Film Festivalek (Abenduaren 11tik 20ra) aurten hiru ikastaro barri antolatu ditu: bata eskaladeari lotutakoa, bestea mendi lasterketei buruzkoa eta hirugarrena argazkikalaritzearen arlokoa.
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa