2026/11/14 - 2026/11/22

Bilbon... | Jaialdiak

45. Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdia.

.

Bilboko zortzi gune desbardinetara eta Bizkaiko beste bederatzi udalerritara helduko da, txotxongiloaren arteak lurraldeko leku askotako publikoarengana hurbiltzeko. Bilbon, Txotena Gunea, Jaialdiaren egoitzea, jarduera gune nagusietako bat izango da berriro. Egitaraua Deustuko La Fundicionera eta Basurtu, Errekalde eta San Frantziskoko udal zentroetara be helduko da. Aurten, gune horreetan sartuko dira Hika Ateneo, Zabalgune eraikina eta Pabellón 6.

Jaialdia Bilboko Arenalean, Arrigorriagan, Basaurin, Derion, Larrabetzun, Lezaman, Muskizen eta Natxitua-Ean be izango da. Eta aurten lehenengo aldiz, txotxongilo jaialdia Barakaldora be helduko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu