2026/11/07 12:30

Laudioko Aldai plazan. | Jardunaldiak

Xalbadorren heriotzaren 50. urteurrena.

12:30

12:30ean, Aldai plazan: Laudioko abesbatzen kontzertua.

Laudioko bost abesbatzek goizeko saioan parte hartuko dabe. Talde bakotxak bere aukerako abesti bat eskainiko dau eta, ondoren, guztiek batera Xalbadorren heriotzean abestuko dabe, abesti ezagunaren bost bersino entzuteko aukerea izango dalarik, baita abesbatza bakotxak hautatutako kantuak be.

Hurrengo abesbatzek girotuko dabe herria: Andere; Arte On; Bi Hotsak; Los Arlotes; eta Santa Lucía.

Xalbadorren heriotzean

Euskal kantagintzako abesti esanguratsuenetako bat da. Xabier Lete musikari eta konpositoreak sortu eban 1978an, Xalbador hil eta urte bi aurrerago, haren adiskidearen heriotzeak eragindako saminetik abiatuta. Urteen porasuz, euskal kulturearen erreferentziazko kantu bihurtu da; 2005ean, Euskal Kanturik Onena telebista-lehiaketan garaile aukeratu eben.

Arratsaldeko 18:30ean, Kasinoan: Bat-bateko mirakulua berbaldia eta bertso-saioa eskainiko ditu, Xabier Amurizak, mendearen amaierako bertsolaritza modernoaren barritzaile nagusietakoa izan zan, bertsolaritzearen oinarriak barritu, tradizinozko plaza-jarduna kultura-adierazpide modernoago eta zabalago bihurtu zituana. Horrezaz gan, bertsolaritzea ikasi eta landu daitekeen jarduera lez ulertzeko ikuspegia indartu eban, Euskal Herrian bertso-eskolak zabaltzen eragin handia izan ebalarik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu