2026/11/04 09:00
Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Hitzaldi Aretoan (Hurtado de Amezaga, 6. Bilbo). | Jardunaldiak'Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrena dala-eta'.
Euskal Akademiak hiru jardunaldi atondu ditu zemendiaren 4, 12 eta 19an, arlo juridikoko eta instituzionaleko adituek Foru Zuzenbidearen egungo proiekzinoa eta erronkak aztertzeko arlo publikoan, pribaduan eta linguistikoan. Hizlariak:
• Andrés Urrutia Badiola, Zuzenbideko Euskal Akademiako burua.
• José Ramón Intxaurbe Vitorica, Deustuko Unibersidadeko Zuzenbide Fakultadeko dekanoa.
Egun horretan 1526ko Foruak XXI. mendeko gobernantza demokratikorako
Era berean, Santiago Larrazabal Basañez, Nere Jone Intxaustegi Jauregi, Elixabete Piñol Olaeta, Fernando Rey Martínez eta Joana Abrisketa Uriarte lako hizlariak be izango dira, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Tatiana González San Sebastiánek moderauta. Horreez gan, José Miguel Gorostiza Vicentek gidstuko dau Batzar Nagusiak erakundeko bost taldeetako ordezkariek, Julen Karrión Lamikizek, Edriga Aranburu Agirrek, José María Portillo Valdése, Diego Pagadigorria Wickek eta Roberto Uriarte Torrealdayk, parte hartuko daben autogobernuaren erronkei buruzko mahai-inguruan. José Ramón Intxaurbe Vitoricak gidatuko dauen arratsaldeko saioak fiskalidadeari eta udal erakundeei buruzko berbaldiak izango ditu, Alberto Atxabal Rada eta
Ignacio Javier Etxebarria Etxeitaren eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
