2026/11/13 10:00
Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan (Bilboko Plaza Barrian). | Jardunaldiak'Ziutateaz' lanaren 50. urteurrena gogoratzeko jardunaldia.
Liburuak 50 urte bete ditu aurten eta Euskaltzaindiak argitalpena aztertzeko eta egileari gorazarre egiteko jardunaldi bikotxa egingo dau zemendiaren 13an, Akademiaren egoitzan:
Goizez, Ziutateaz obrearen ezaugarriak aztertuko dira. Horretarako, Akademiaren egoitzara hurbilduko dira Joseba Sarrionandia, Irati Majuelo, Mari Jose Olaziregi eta Beñat Sarasola.
Arratsaldez, irakurraldi musikatua izango da, Bernardo Atxaga, Gari eta Jose Kruz Gurrutxagaren eskutik.
Jardunaldi berean, Euskaltzaindiaren Literatura Batzordeak argitaratzen dauen Galda bildumako bigarren alea aurkeztuko da.
Egitaraua
Euskaltzaindiaren egoitzan (Bilboko Plaza Barrian):
10:00etan: Ziutateaz: uria, herria eta komunismoa (Joseba Sarrionandia).
10:30ean: Ziutate honetaz (Irati Majuelo).
12:00etan: Tiraniaren mapea (Mari Jose Olaziregi).
12:30ean: Indarkeriaren parajeak (Beñat Sarasola).
19:00etan: Ziutateaz: Geografia eta Historia (Bernardo Atxaga, Gari eta J. K. Gurrutxaga).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
