Eñaut Elorrietak ‘Erreka’ abestia eta birea aurkeztu ditu
2026-09-30 07:38 Musikea
Disko barriaren eta bere ibilbideko 30. urteurrenaren harian, oholtzan hiru hamarkadako ibilbideari erreparau eta kantu barriei lekua egiteko birea izango da, Euskal Herriko hainbat aretotan barrena. Lehenengo kontzertuak: Iruñea, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Azpeitia eta Biarritz.
Sarrerak urriaren 1ean egongo dira eskuragarri, goizeko 10:00etatik aurrera hemen.
Horrezaz gan, diskoaren bigarren aurrerapen-kantua aurkeztu dau Eñaut Elorrietak: Erreka, bideoklipagaz batera. Kantu indartsu eta argitsua, Elorrietaren alderdi rockeroena agiri da.
Eñaut Elorrietak berak konponidu ditu Errekaren berbak eta musikea.
Bideoklipa
- Produkzinoa: Bryce Dessner eta David Chalmin.
- Grabazinoko soinu-teknikariak: Johanness Buff eta David Chalmin.
- Nahasketak: David Chalmin.
- Masterizazinoa: Alexis Bardinet, Globe Audio Mastering.
- Musikariak Eñaut Elorrieta: abeslaria eta gitarra akustikoa; Bryce Dessner: gitarra elektrikoak eta akustikoak, pianoa, melotroia eta junoa; David Chalmin: programazinoak, pianoa eta gitarra elektrikoa; Ben Lanz: baxua, tronboia, tronpetea, shakerra eta programazinoak; eta Raphael Seguinier: bateria.
Festina Lente
Kantagile gernikarrak nazinoarteko indie-rockaren erreferente dan The National taldeko hainbat musikari izan ditu bidelagun, bai produkzinoan, bai grabaketan be. Alkarlan horren emoitzea konposizinoan, soinuan eta produkzinoan antzemoten da: Festina Lente sakontasun handiagoko eta zehetasun gehiagoko diskoa da, aldi berean soinu garbi, zabal eta borobila erakusten dauena.
Ikusgarria da Eñaut Elorrietak azken hamarkadetan egindako bidea: bera izateari itxi barik, etenbako eboluzinoa eta bere ahots propioa aztertzen eta horretan sakontzen ibili baita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
