Egoitz Bijueska skater gazteak brontzezko dominea irabazi dau
2026-07-28 08:06 KirolaX Games entzutetsuetan, hiru geldialdi eta hiru podium.

Barriro be X Gamesetako podiumean, 86,20 puntugaz, New Orleansen jokatutako proban, hamabost urteko Bizkaiko skaterrak brontzezko dominea eskuratu dau. Holan, aurtengo X Games zirkuituan domina moltso osoa eskuratu dau. Skateboard modalidadean munduko onenetakoak udako liga bikaina egin dau; hiru geldialdi —Sacramento, Chiba eta New Orleans—, eta hiruretan igon dau podiumera.
Egoitzek ez eban txartelik lortu Pariseko Jokoetarako Olympics Qualifying Series txapelketan baina antza Los Angelesen egingo dan hurrengo hitzordu olinpikoan izarretako bat izango da. Kaliforniako hitzordurako proba puntuagarriak hasi dira daborduko.
Bizkaitar gaztea X-Gamesen historian podiumera igon dauen estauko skater bakarra da,eta martian jokatutako eta 2025ean atzeratutako Munduko txapelketan nagusi izan ondoren. Promesa izan zaneko boladeari agur esan eta nazinoarteko zirkuituko skater onenetako bat dala erakutsi dau. World Skateko Parkeko egungo txapelduna izateaz gan, World Skate Tourreko bere erregulartasuna agirian geratu zan igaz, Ostiako (Italia) proban brontzezko dominea irabazi ebalako. Horrezaz gan, vert modalidadean beste emoitza batzuk be baditu hirugarren postua Tony Hawken Vert Alert proban 2025ean eta beste podium bat Curitibako Vert Battle proban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
