Kirol-pabilioia Irunen
2026-07-27 07:30Oraintsu egin deutse proposamena Irungo Udalari.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Jarduera fisikoaren eta Kirol Zuzendaritzearen bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiagaz batera erakundeen arteko lantalde bat sortzea proponidu deutso Irungo Udalari, mugako herriaren beharrei eta bere taldeei erantzungo deutsen kirol-pabilioi bat eregiteko proiektuaren norainokoa aztertu eta definiduteko.
Eusko Jaurlaritzeak bilerea egin dau du Irungo Udaleko zein foru aldundiko ordezkariakaz eta Bidasoa Eskubaloi Klubeko kideakaz, urian beste kirol-instalazino bat eregiteko proiektuan aurrera egiteko.
Jaurlaritzak oraintsu jaso dau Udalaren eskutik kirol-azpiegitura horren aurretiazko dokumentazinoa. Finantziazinoann hainbat erakunde inpliketea beharrezkoa danez, Gobernuak hiru erakundeetako ordezkariek osotutako talde bat sortzea proponidu deutso Irungo ordezkaritzeari. Talde horren helburua proiektuaren irismena, epeak, finantziazino eta, azkenik, gauzatzea aztertzea, definidutea eta adostea izango da.
Eusko Jaurlaritzeak ekimena interesgarria dala onartu dau eta Bidasoa Klubaren kirol beharrei erantzun behar jakela. Eusko Jaurlaritzeak ez deutso uko egiten proiektuan parte hartzea aztertzeari. Halan da be, edozein konpromiso ekonomiko hartu aurretik, ezinbestekoa da honako honeek zehatz- mehatz ezagutzea:
- Proiektuaren zein zatik erantzuten deutsen kirol-beharrei.
- Zein zati jagokio beste erabilera osogarri edo multifuntzionalei.
- Zer kostu izango leuke, zehatz, eskubaloian jokatzeko eta kirol-lehiaketak egiteko behar dan azpiegitureak.
- Finantziazino zein beste diru iturri aztertu daitekez, publikoak zein pribatuak.
Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzeak uste dau ekimenaren erantzun ona ikusita zerikusia daben alderdi guztien parte-hartzeagaz lotuta dagoala, bai azkenean adosten dan proposamenean, bai haren garapenean eta finantziazinoan be.
Gobernuak uste dau Bidasoa eskubaloia lako klub baten beharra dagoala, eta helburu horreek bateragarri egin nahi ditu kirol-instalazinoak Irun-Bidasoa eskualdeko biztanleei eskainiko deutsen zerbitzu publikoagaz, baita eskualde horretan kirola egiteko beste azpiegitura batzuekaz be, horreek be erakundeen asmoen artean baitagoz.
Txenpereneagaz konpromisoa
Eusko Jaurlaritzeak azpimarratu dauenez, gobernu-programan jasota dago Plaiaundiko egungo kirol-instalazinoak eraisteko eta Txenpereneako eremura lekualdatzeko beharrezkoak diran formulak aztertzeko eta bultzatzeko proiektuari ekiteko konpromisoa. Kasu honetan, Jaurlaritzeak Alkar Ulertzeko Protokolo bat sinatzea proponidu deutso Udalari, arloa zehaztu eta, ondoren, oinarrizko proiektu bat eta gauzatze-proiektu bati ekiteko eta 3 erakundeen esku jarteko, adostutako finantzaiazino-konpromisoagaz.
Kostuak eguneratu eta proiektu teknikoak zehaztu ondoren, erakundeek behin betiko hitzarmena negoziau eta sinatu ahal izango dabe. Hitzarmen horretan zehaztuko dira erakunde bakotxak jarri beharreko zenbateko ekonomikoak, jagokezan urtekoak eta gauzatzeko egutegia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
