Euskal palista guztiak Oklahomako Munduko Txapelketako kanporaketetan ikusiko doguz
2026-07-21 09:05 KirolaMiren Lazkano, Maialen Chourraut eta Pau Echaniz.
Zapatuan jokatuko diran diziplina horretako kanporaketetan lehiatuko dira eta gainera, Miren Lazkanok podiuma oso gertu izan dau gaur egindako erlojupekoan donostiarra laugarren izan baita. Lazkanok nahiko jatsierea garbia eta azkarra egin dau, eta 51 segundo eta 79 ehuneneko markea ezarri dau, irabazlearengandik, Jessica Fox australiarrarengandik, 0.74ra. Mirenek zehaztu dauenez ibilbidearen azken zatiko skimontajearen maniobran abiadura pixka bat falta izan jat. Katerina Bekova txekiarrak (51.08) eta Lois Leaver britainiarrak (51.17) osotu dabe podiuma.
Maialen Chourraut hamargarren izan da, 52.93ko markeagaz (+1.88), eta gizonezkoen taldean, barriz, Pau Echanizek 27. postuan amaitu dau 49.42ko denporea eginda, urrezko dominea irabazi dauen Joseph Clarkerengandik 2.88ra. Jakub Krejci txekiarrak irabazi dau zidarra eta David Llorentek eroan dau brontzea.
Gaurko erlojuz-kontrakoa amaituta, Lazkano, Chourraut eta Echaniz zapatuan jokatuko daben kayak kroseko kanporaketetan izango dira.
Palista guztiak dabiz azpimarratzen Oklahoma Cityko kanalean egiten dauen bero itogarria, uraren tenperaturea 30 gradutan dagoalako. Piraguistek jatsierak egiten ditue eta berehala kontzentrazino-hoteletara joaten dira.
Indarrak neurtu behar dira, oraindino lehiaketa-jardunaldi asko geratzen diralako. Gaur gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapen-txandak izango ditue kayaketan, bai eta modalidade horretako taldekako probak be. Maialen Chourraut, Leire Goñi eta Pau Echaniz izango ditugu lehian.
2026ko garagarrilaren 21erako agendea
9: 10-10:48 (16:10-17: 48 Euskadin) Emakumeak K1 txandea.
10:58-13: 06 (17:58-20: 06 Euskadin) Gizonezkoak K1 txandea.
14:35-15: 05 (21:35-22: 05 Euskadin) Emakumeak K1 patruilak.
15:10-16: 00 (22:10-23: 00 Euskadin) Gizonezkoak K1 patruilak.
16:10-16: 17 (23:10-23: 17 Euskadin) Emakumeak K1 Domina-zeremonia patruilak.
16:20-16: 27 (23:20-23: 27 Euskadin) Gizonezkoak K1 Domina-zeremonia patruilak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
