Euskal palistak prest Oklahomako ur bizietako Munduko txapelketarako
2026-07-20 09:50 KirolaGaragarrilaren 20tik 25era, Eslalom eta Kayak Kroseko Munduko Txapelketea jokatuko da.
Modalidae olinpiko horreek Los Angeles 2028rako bidea markauko dabe, alde batetik AEBetako arlo hau izango dalako hurrengo Jokoen egoitzetako bat eta, beste alde batetik. Munduko Txapelketa hau baliogarria izango dalako Jokoetako sailkapena lortzeko.
Hitzordu honek ziklo olinpiko barriaren nazinoarteko lehen azterketa handia ekarriko dau eta Euskadiren zeregina erabagigarria izango da estaduko taldean. Espainiako selekzinoak deitutako hamabi palistetatik zazpi euskaldunak dira, eta horrek berretsi egiten dau euskal piraguismoak ur bizietan dauen lehia-mailea.
Espedizioa Oklahomara eroan ditu izen handiak zein nazinoarteko elitearen artean kokatu diran gazteak; horreen artean Maialen Chourraut nabarmentzen da, eslalomean Munduko handienetakoa, euskal piraguismoaren eta nazinoarteko piraguismoaren erreferente absolutua. Donostiarrak beste Munduko txapelketa handi bati ekingo deutso hiru domina olinpiko dituen ibilbide historikoa eregi eta maila gorenean lehiakor izaten jarraitu ondoren, igaz Australiako uretan Maialenek bosgarren eta laugarren gertau zan Munduko txapelketan. Aurten jokatutako Munduko Kopa guztietan finalean sartu da. Beragaz batera, Euskadik bloke indartsu eta anbizino handikoa aurkeztuko dau kategoria guztietan. Chourrautegaz batera, Pau Echaniz olinpiar dominaduna, Miren Lazkano palista olinpikoa, Klara Olazabal eskarmentu handiko piraguistea eta Leire Goñi, Oier Diaz eta Alex Segura gazte eta talentudunak izango dira Oklahoman.
Eslalomean K1 eta C1-ean, gizonezkoen zein emakumezkoen finaletan lehiatuko dira, bai banaka, bai patruiletan edo taldeka. Oklahoma Cityko zirkuituan lasterketa oso azkarrak izaten dira, kanal artifizial tekniko berezia baitauka, palistak oreka perfektua beharko dabe. Gainera, Los Angeles 2028ko agertoki olinpikoan lehiatzeak Munduko Txapelketa hau erreferentzia estrategiko bihurtzen du nazinoarteko potentzia guztientzat.
Kayak krosa be txapelketako gune nagusietako bat izango da barriro. Diziplina honek piraguismo olinpikoa irauli dau bere ikusgarritasunagaitik eta kontaktu zuzeneko formatuagaitik, eta leherkortasun handia eta lasterketearen irakurketa egokia eskatuko deutse kirolariei. Taldea aditu egiaztatuakaz eta azken denporaldietan Munduko onenakaz lehiatu da. Modalidade honetan Maialen Chourraut, Miren Lazkano eta Pau Echaniz lehiatuko dira.
Estaduko selekzinoan zazpi euskal kirolari egotea ez da kasualidadea. Gipuzkoako kluben eta prestakuntza-egituren lan historikoak ur bizien nazinoarteko erreferentzia bihurtu dau lurraldea. Lehiarako tradizinoak, ibaiaren kultureak eta belaunaldien arteko jarraikortasunak nazinoarteko edozein txapelketatako protagonista nagusien artean jarten ditue euskal palistak.
Oklahoma Cityk eslalomeko eta kayak kroseko Munduko piraguista nagusiak batuko ditu sei egunetan, Los Angelesi begira piraguismoaren potentzia handien egoerea neurtzeko balioko dauen txapelketan. Eta, beste behin be, Euskadi ordezkaritza nagusiagaz eta dominak lortzeko benetako aukerakaz helduko da hitzordu nagusira.
Garagarrilaren 20an:
09:45-11:05 (16:45-18:45 Euskadin) Gizonezkoen banakako kayak kros jatsierea.
11:20-12:20 (18:20-19:20 Euskadin) Emakumezkoen banakako kayak kros jatsierea.
12:30-12:35 (19:30-19:35 Euskadin) Gizonezkoen domina banaketea.
12:40-12:45 (19:40-19:45 Euskadin) Emakumezkoen domina banaketea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
