Bilbok COP31 Bike Rider ekimenagaz bat egin dau
2026-07-17 07:40 KirolaKlima aldaketearen aurrean mobikortasun aktiboa sustatzeko.
Bilboko Udalak bat egin du COP31 Bike Ridegaz, Iberiar peninsulea zeharkatzen dauen nazinoarteko bizikleta-martxa handiagaz. Ekimenaren helburua, mobikortasun aktiboaren aldeko herritarren mezua eroate Antalyan (Turkia) egingo dan Klima Aldaketari buruzko Nazino Batuen hurrengo Konferentziara (COP31).
Nora Abete Bilboko Udaleko alkateorde eta Mobikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzia eta RedBiciko presidenteordea, Bilbo-Urduña etaparen urteeran izan dira eta etapa hori da ekimenak Euskadin emongo dituan zazpi egunetako lehenengoa.
COP31 Bike Ride herritarren ekimena da, Espainian ConBici-k koordinautakoa. Bizikletak eta mobikortasun aktiboak garraioan CO2 emisinoak murrizteko daben potentziala zabaltzea dau helburu, bai eta garraiobide horrek tokiko, Estaduko eta nazinoarteko klima-politiketan oinarrizko lekua izan daiala eskatzea be.
Ibilbidean zehar, segizinoak estandarte sinboliko berezia eroaten dau, mobikortasun jasangarriaren aldeko tokiko konpromisoak jasoten ditu eta bizikleteak uri bizigarriagoak eregiten zelan laguntzen dauen erakusteko testigantzak konpartiduten ditu.
Ekimen horregaz bat eginez, Bilboko Udalak berretsi egiten dau uri-eredu osasuntsuago, jasangarriago eta adeitsuago baten aldeko konpromisoa, bizikleteari protagonimoa emonez mobikortasunaren udal-estrategiaren barruan.
Esangura horretan, Nora Abetek nabarmendu dauenez, Bilbok bat egiten dau ekimen honen espirituagaz, urteak baitaroaguz lanean gero eta persona gehiagok aukeratu deien bizikletea garraiobide seguru, eroso eta eraginkor lez. Mobikortasun aktiboaren alde egitea da emisino gitxiago, osasungarriago eta bizi-kalidade handiagoa dauen uri baten alde egitea.
Mobikortasunaren eta Jasangarritasunaren arloak bat egin dau COP31 horretan adierazotako konpromisoa baita aurrera egiten jarraitzeko hainbat neurritan, besteak beste, bidegorrien sarea handitu eta hobetzeko, garraiobideen arteko intermodalidadea bultzatzeko, uri-ingurune ezbardinetako trafikoa gitxitzeko eta bizikletearen eguneroko erabilerea sustatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
