2026/08/21 - 2027/01/10
Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan. | Erakusketak'Urdaibaiko Soinuak-Lope Alberdi Recalde'.
Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoagaz alkarlanean atondutakoa, Organoa, museo bizia lelopean. Erakusketeak Lope Alberdi Recalde (Gautegiz Arteaga, 1868- 1948) organogile maisuaren ibilbidea berreskuratuko dau. Haren lanari esker, Urdaibaiko organoen soinua peninsulako hainbat lekutara, Amerikara eta Filipinetara be heldu zan. Erakusketea garagarrilaren 21ean inaugurauko da, eguerdiko 12:00etan.
Lope Alberdiren ibilbidea ardatz hartuta, erakusketeak organoaren bilakaera tekniko eta artistikoa ezagutzeko aukerea eskaini eta tresna horreek Urdaibaiko kultura nortasunaren parte dirala nabarmenduko dau. Egitaraua bisita gidatuakaz eta abuztuaren 13an museoan bertan egingo dan herritarrei edegitako mahai-inguruagaz osotuko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
