Carmelo Cedrun atezaina hil da

Bizkaie! 2026-07-07 09:51   Kirola

Zuri-gorrien historiako handienetakoa 95 urtegaz hil da.

Athleticeko atezain mitikoak Liga bat (1955/56) eta hiru Kopa (1954/55, 1955/56 eta 1957/58) irabazi zituen. Amorebieta-Etxanoko atezain mitiko eta Athletic Cluben ohorezko bazkideak talde zuri-gorriaren bolada ederrenetakoaren protagonista izan zan ate zuri-gorria defendidu eban 14 denporaldietan.

Haren palmaresean bost titulu dagoz: Liga bat (1955/56), hiru Kopa (1954/55, 1955/56 eta 1957/58) eta Eva Duarte Kopa bat (1950), Superkoparen aurrendaria.

Carmelo Cedrunek 404 partidu jokatu zituan guztira eta 1951ko apirilaren 15ean debutau eban San Mamesen Sevilla FC taldearen kontra. Gainera, Jose Angel Iribar klubeko beste mito handi bati emon eutson lekukoa, eta harek ordezkatu eban Rosaledan, CD Malagaren kontrako partidua, 1962an.

Kontuak kontu, Carmelo Cedrunek Athleticegaz Ligan jarraian jokatutako partiduen errekorra 2019. urtera arte egon zan indarrean, 132 izan ziran jarraian kateatu zituan neurketak, 1952 eta 1957 bitartean. Marka hori Iñaki Williamsek baino ez dau gainditu eta zaleek omenaldi hunkigarria egin eutsen Cedruni San Mamesen, 2019an lehoiek Granada CF taldearen kontra jokatu eben partiduaren aurretik.

1962an Txileko Munduko Txapelketara joandako Espainiako selekzinoko kide be izan zan Cedrun. Munduko txapelketa haretako lehen partidu bietan titular izan zan. 1954ko martian debutau eban Turkiaren kontra eta 12 partidu gehiago jokatu zituan.

Andoni Cedrunen, Athleticeko beste atezain baten aita, Carmelo Athleticen historiako mito handienetako bat izango da. Gugan bego.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu