Egoitz Bijueska skaterrak bere lehen urrea irabazi dau X-Games txapelketan
2026-07-06 07:40 KirolaBilbotarra X-Gamesen, historian podiumera igon dauen lehenengo skaterra da estadu mailan.
Egoitz Bijueska irabazi dau Chiban (Japonia) jokatutako X Games txapelketako gizonezkoen skateboard parkeko probea, finalean Tom Schaar eta Keegan Palmer atzean itxita. Bijueskak 15 urte baino ez ditu, eta urrezko dominea irabazi dau parkeko modalidadean. Basque Teameko bekea dauen kirolariak 92,16ko puntuazinoagaz irabazi dau finala, Tom Schaar estadubatuarraren (bigarren 91,33) eta Keegan Palmer australiarraren (hirugarren 91,00) aurretik.
Bijueska parkeko modaldasean nagusitu da da, baina vertekoan be lehiatu da, zazpigarren postua lortuta horretan.
Egoitzek bere debuta egin dau X-Games txapelketan pasa dan astean, Sacramentoko proban, zidarrezko domina irabaziz. Barriro be teknikea eta segurtasuna erakutsi zituan park eta verten maila gorenean lehiatzeko aukerea emon deutsonaa. Diziplina horretan, riderrek U formako arrapala baten gainean altuera handiko trikimailuak lotzen ditue, eta erronden zailtasun, exekuzino eta estiloagaitik baloretan dira.
Park modalidadeko garaipena Sacramenton Gavin Bottger estaubatuarrarentzat izan zan, 2023ko Munduko txapelduna, eta Tom Schaar ospetsuak, diziplinako erreferente handienetako bat eta 1080 bat lortu eban lehen skaterrak, podiuma osotu eban hirugarren postuagaz.
Egoitz be verten lehiatu zan eta Sacramenton bosgarren postua lortu eban.
X-Games txapelketeak aurrera egingo dau New Orleanseko probeagaz garagarrilaren 24tik 26ra.
Ondoz ondoko pódium bi, Egoitz Bijueska bizkaitar gaztea X-Gamesen historian podiumera igon dauen estaduko skater bakarra da, eta joandako martian jokatutako eta 2025ean atzeratutako Munduko txapelketan nagusi izan ondoren, bizi dauen momentua bikaina da. Riderrak promesa izateari itxi deutso eta nazioarteko zirkuituko skater onenetako bat dala erakutsi dau. World Skateko Parkeko egungo txapelduna izateaz gan, World Skate Tourreko bere erregulartasuna agirian itxi eban igaz be bereganatu eban Ostiako (Italia) proban brontzezko dominea lortuta. Horrezaz gan, vert modalidadean beste emoitza aitagarri batzuk be baditu: hirugarren postua Tony Hawken Vert Alert proban 2025ean eta beste podium bat Curitibako Vert Battle proban.
Egoitzek ez eban lortu txartela Parisko Jokoetan ibilteko Olympics Qualifying Series txapelketan, baina badirudi Los Angelesen egingo dan hurrengo hitzordu olinpikoan izarretako bat izango dala. Kaliforniako hitzordurako proba puntuagarriak hasi dira daborduko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
