Bev Ditsie, LGBTIQ+ eskubideen aldeko burrukan oinarrizkoa dan ekintzailea protagonista
2026-06-23 08:55 ZinemeaBart izan da Zinegoak Jaialdiaren inaugurazinoa Bilboko Arriaga Antzokian.
Aurtengo Zinegoakeko Ohorezko Sariduna Bev Ditsie zinegilea, LGBTIQ+ eskubideen aldeko burrukan oinarrizkoa dan ekintzailea ezagutzeko aukerea izan genduan eta bere Lesbians Free Everyone dokumentala ikusi eta gero, Irantzu Varelagaz barriketaldi interesgarria izan zan.
Nerea Arriolak eta Kepa Errastik aurkeztu eben Zinegoak-en 23. edizinoaren inaugurazino-galea. Horrezaz gan, Aissa Intxausti bertsolariak be parte hartu eban eta musikearen atalean, Jimena Amarillo izan zan protagonistea. Ekitaldian, Zinegoak 2026 Ohorezko Saria jaso eban Bev Ditsiek, bere ibilbidearen autortzeko. Amaitzeko, Sail Ofizialeko Niñxs (2025) film luzearen estadu mailako estreinaldia izan zan, Kani Lapuerta mexikar zuzendari transaren opera prima.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
