Euskerazko musika fenomenoa eta kulturako ikur garaikidea
2026-06-18 08:00 Musikea
En Tol Sarmiento 2005ean jaio zan Ekoran (Euskal Herria) eta gaur egun euskeraz gehien entzuten dan taldea da, baita estaduko musika-fenomeno berezienetakoa be. Doinu itsaskorrakaz, hurreko berbakaz eta energiaz beteta zuzenekoetan, taldeak belaunaldi askogaz konektau dau eta eten barik hazten dagoan komunidade fidela erakarri dau. Taldearen proposamenak hurbiltasuna eta naturaltasuna buztartzen ditu, muga kulturalak gainditu dituan nortasun oso markatuagaz.
Estudioko sei disko eta zuzeneko album biren ostean, ETS taldeak Konkista (2025) aurkeztu barri dau, arabarren lan personala eta handigurakoa. Gaur egun, Spotifyn eta YouTuben 170 miloe erreprodukzino baino gehiago batzen ditue eta miloe erdi entzule inguru ditue hilero, euskerazko eragin handiena dauen proiektua izanik. 
Taldearen kontzertuek — benetako ospakizun kolektiboak — milaka persona batzen ditue urtero zuzenean eta taldearen erakargarritasun handienetakoa da hori transmitiduten dan indar, emozino eta gertutasunagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
