Getxo Kirolak erakundeak 2026/27 denboraldiko ikastaroetan izena emoteko epea edegi dau
2026-06-15 07:50 KirolaBagilaren 15ean, edegiko da izena emoteko epea.
Eskabideak garagarrilaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira hemen edo Fadura eta Gobela kiroldegietako arreta-bulegoetan. Plazen zozketea garagarrilaren 17an egingo da.
Denporaldi barriaren eskaintzak 17 kirol-modalidadetako 544 ikastaro batzen ditu eta jarduera fisikoaren arloko gustu eta behar ugari asetzeko diseinauta dago, bai ume eta gazteentzat, bai helduentzat eta edadekoentzat. Ikastaroetan parte hartzeko beharrezkoa da Getxo Kirolakeko abonu txartela izatea.
Denoraldi honetako nobedadeen artean dago Gobelan, gimnasia akrobatiko eta boxeo ikastaroak izango dirala, edade txikikoei eta gazteei zuzenduta. Gainera, lehen aldiz padel ikastaroak emongo dira 11 urtetik gorako umeentzat. Helduentzako ikastaroei jagokenez, barritasun nagusia padel modalidadean be oinarritzen da, izan be, eskaerea handia danez, eskaintzea handitu egin da 133 plaza gehiagogaz eta mailak berregituratu dira, ikaskuntza-prozesua arintzeko. 60 urtetik gorakoentzako ikastaroen eskaintzea be indartuko da aquagymeko 22 plaza gehiago eskainiz eta 4 xake ikastarogaz, Gobelan.
Aukeran programearen nobedadeak Getxo Kirolakek igaz martxan jarritako Aukeran zerbitzuaren eskaintzea be sendotu da. Jarduera bakar batean izena emon beharrean, ikastaro itxi edo finko bat aukeratu behar izan barik modalidade eta ordutegietan be aukeraketea egin leikie interesdunek.
Horrezaz gan, klaseen erreserbea errazteko eta bizkorrago egiteko barrikuntza batzuk aurkezten ditu. Holan, zerbitzuaren erabiltzaileek eskatuta, Aukeran oinarrizko modalidadeko eskolak erreserbau eta ezeztau ahal izango dira epe malguagoetan.
Azkenik, Aukeran programearen barruan, 60 urtetik gorako personei zuzendutako eskola berriakaz zabalduko da eskaintzea.
Getxo Kirolakek liburuxkak argitaratu ditu eskaintza zehatzagaz eta Fadura eta Gobelako jentaurreko bulegoetan jaso edo hemen deskargau daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
