ETS taldeak 2026ko Aste Nagusian joko dau
2026-06-09 12:22 MusikeaAbuztuaren 26an, Europa Parkean, doban.
Bilboko Udalak 2026ko Aste Nagusiko kontzertu potoloa iragarri dau gaur: En Tol Sarmiento (ETS) euskal taldeak abuztuaren 26an joko dau Europa parkean, Bilboko Aste Nagusiko agertoki handienetako batean.
Iragarpena udalaren sare sozialetako kanal ofizialen bidez egin da, zehatz, Bilbao Udala, Bilbao Jaiak eta Bilbao Turismo profiletan, Instagram, Facebook, Tik Tok eta Udalak Spotify sarean be, hain zuzen be, 'Aste Nagusia 2026 – Soinu Banda izeneko erreprodukzino-zerrendearen bidez.
Gaurtik aurrera, Udalak apurka-apurka emongo ditu jakitera Aste Nagusiko gainerako kontzertuak, Abandoibarran eta Europa parkean egingo diranak. Astero iragarkiak jarriko ditu aitatutako kanal digitaletan eta Spotify-n.
ETS Getxon
Irailaren 11n eta 12an, Getxo Folk 2026 Jaialdian izango dira arabarrak, Getxon, Ereaga hondartzako aparkealekuan
ETS Sestaon
Sestaoko jaietan be joko dau En Tol Sarmiento taldeak bagilaren 27an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
