Velasco Brocak Bilbon amaitu dau 'El futuro testamento' filmaren lehenengo fasea
2026-06-09 10:28 ZinemeaArabako zinemagileak bere lehen film luzean abentura fantastikoa dakar.
El Futuro Testamento filmaren grabaketea, Velasco Brocaren lehen film luzea, fantasiazko zinemearen iruditeri personal eta berezienetako bat hamarkada bi baino gehiagoz eregi ondoren, lehen fasea amaitu dau Bilboko hainbat kokalekutan, Zabalburu saltokigunean, Deustuko zubian eta Matiko-Loruri auzoan. Limbus Filmak euskal etxeak produzidutako filmak taldeko hainbat EAEko kide ditu, Velasco Broca zuzendariaz gan: Iban del Campo (produktorea), Jaime Anduiza (arte zuzendaria), Aránzazu Calleja (musikearen konpositorea), Maria Sangalli (muntatzailea) eta Luca Rullo (zuzeneko soinua). Horreekaz batera, aktore lanetan ibili dira Jesús Peñas, Gorka Zufiaurre, Ana Fernández-Villaverde La Bien Querida eta Ramón Churruca. Filmak grabaketearen bigarren faseari ekingo deutso 2026ko azken hiruhilekoan.
Àlex Brendemühl (Creatura, Las horas del día), Mireia Oriol (Soy Nevenka, El arte de volver) eta Ariadna Gil (Belle Époque, El laberinto del fauno) dira filmaren protagonistak. Istorioaren abiapuntua sinplea eta kezkagarria da: arrakasta handiko abesti baten estribilloa desagertzen da jatorrizko masterretik eta diskoa saldutako kopia guztietatik. Orduan, haren konpositoreak, Joan Baptista Ulledek 80ko hamarkadako kantautore ohiak, gaztelu batera joateko konbita jasoten dau, galdutako estribilloa berreskuratzeko.
Txantxa absurdo hutsa emoten dauenak errealidadean arrakalea edegiten dau: espazioan eta denporan barrena doan bidaia bat, Transizinoko Espainiatik Italia esoteriko batera eta Marte kolonial batera; bertan, Joan Baptista Ulledek bere memoria, identidadea eta uniberso osoa berridazten dabizen indarrei egin beharko deutse aurre.
El Futuro Testamento autore fantastikoaren lurraldean kokatzen da eta fantasia, suspensea, umore baltza, melodramea, okultismoa eta artisau-zientzia fikzinoa buztartzen ditu. Filmak hizkuntzea, umorea eta emozinoa ditu berezitasun, galdera intimo baten aurrean loturea inoiz galdu barik: zer geratzen da gugandik gure ahotsa, gorputza edo gomutak ezabatzen diranean.
Velasco Brocak azaldu dauenez, filma absentzia oso zehatz batetik jaio da. Errepetizino batek zeozer txikia emoten dau, baina bizitza oso bat izan leike: sasoi bat, nortasun bat, maitasun bat, gogoratua izateko modu bat. Zinemagilearentzat, fantastikoak ez dau hemen apaingarri lez funtzionetan, narrazino konbentzional batek modu berean lortuko ez leukezan eremu emozionaletara heltzeko modu lez baino.
Filmaren proposamen bisualak zeregin zentrala izango dau filmaren identidadean: 35mm-tan errodauta, testura analogikoagaz, efektu fisikoakaz, diseinu kontzeptualagaz eta ikonografia gotiko eta erretrofuturisteagaz, mundu fisiko, ikumenezko, ezagutzeko moduko eta misteriotsua fabriketea helburu dauen artisau-eraikuntza proponiduten dau filmak.
Lanzadera Films buru dauen nazinoarteko koprodukzinoa da filma, Limbus Filmak, Visualsuspects, Espurna Films eta EFD Studios, Homeless Bob Production (Estonia) eta Hive Divisionekin (Italia) batera produzidutako. Horrezaz gan, EITB, La Rioja 360, Eusko Jaurlaritzea, Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua (ICAA), Estonian Film Institute eta Filmin izango da filma Espainian banatzeaz arduratuko dana. Bere nazioarteko dimentsioak filmaren produkzioa zein iruditeria zeharkatzen ditu: nazioartean zirkulatzeko asmoz sortutako proiektua da eta ibilbide naturala du egile eta fantasiazko zinema jaialdietan. Espainiako zinemetan estreinaldia 2027ko bigarren erdian izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
