2026an argitaratuko dauen disko luzearen bigarren aurrerapena

Bizkaie! 2026-06-09 09:28   Musikea

Etxekalte taldeak Kantu Bat Egin Dizut single barria kaleratu dau

Lan berria urrian helduko da,taldearen ibilbidean etapa berezia markauko dauena, soinuari zein diskursoari jagokenez.

Kantu Bat Egin Dizut abestiak Etxekalteren hurrengo diskoaren norabide emozional eta kontzeptualari ekiten deutso. Euskeraz abestuta, kantuak bizitza osoan zehar sortutako guztia hurrengo belaunaldiari transmitidutearen ekintzaz hausnartzen dau, oraindino amaitu barik dagoala iruditu arren. Erritmo energetikoak, melodia itsaskorrak eta deskantsu atmosferikoa buztartuz, abestiak taldearen post-hardcore sustraiek eta eragin modernoek moldatutako soinu eskuragarri baina emozionala eskaintzen dau.

Bidenabar, ikus-entzunezkoetan diskoaren historiari, estetikeari eta irudiari aparteko garrantzia emon deutsegu.

Bigarren bideoklip honetan Esti Maguregi dago barriro buruan lehenagoko singleagaz moduan, baita beste talde tekniko guztia be, horreen artean: Asier Marleza, Izaro Baza , 1z4r0 eta Unai Alarcon.

Ganerakoan, Ide eta Izaro aktoreak izan dira bisual honetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu