Denporea geratu nahi izatearen sensazinoa jasoten dauen abestia
2026-06-08 10:44 Musikea
Bere lehen diskoa pop, rock eta elektronika zipriztinez josita dagoz, femenismoa ardatz hartuta idatzitako berbakaz, musika proiektu profesional eta sendoagaz zurtz eginda itxi zituan entzuleak. Erantzun bikainaren ostean, 2024an Nola aldatu gara? kaleratu eban eta horregaz heldutasun lirikoa lortu eban, emozinoz eta energiaz betetako diskoa eskainiz, soinu barriak esplorau eta esentzia galdu barik. Negua lako abestiak, Maren abeslariagaz kolaborazinoa, haren hazkundea eta nortasun artistikoa erakusten ditu.
2025a ibilbide oparoa izan da Eiderrentzat. Ugariak izan dira Eiderren lorpenak, Bilbao BBK Live jaialdian abestuz eta urtea Kantuz Ura Bere Bidean zarratuz. Kantu bi kaleratu ditu (Zuri Begira Hemen eta Argiak Itzaltzean, Jagobagaz batera), lazkaotarrak disko barriagaz dator, proiektuari bultzadea emongo deutson lan berezia, soinu esperimentazinoz betea, publiko zabalago batengana heltzeko asmoz. Sorginkeria eta betirako dala, diskoaren aurrerapenakaz, Eiderrek inflexino-puntu argia markau dau, indarrez datorren etapa barri honen hasierea iragarriz.
Eider Saez 1998 urtean jaiotako artista lazkaotarra da. Nøgen taldeko ahots nagusia izan zan 2018tik 2022ra baina bakarko ibilbideari ekin eutson eta 2023ko martian argitaratu eban Loratzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
