Steady Rockets taldeak bere lehen diskoa kaleratu dau: 'Aireratzea'

Bizkaie! 2026-06-05 10:44   Musikea

Abesti propioak eta bersino bereziak batu ditue diskora.

Lan honetan, taldeak Jamaikako erritmoen indarra eta euskerazko mezu kritikoà buztartzen ditu. Diskoko abesti bakotxa testuinguru eta gai desbardin batetik abiatzen da. Holan, gizartean dagozan hainbat arazo salatzeaz gan, taldeak jamaikar musikearen estiloak erakutsi nahi ditu.

Gai horreek guztiak gure errealidadetik eta eguneroko bizipenetik sortuak dira, gure abesti propioez gan, diskoan bersino berezi bi be topauko dozuez: Rekaldeko musikari handi baten, Kepa Junkeraren, abesti baten bersinoa, eta Lekeitioko herriaren kantu baten moldaketea.

Kepa Junkeragaz auzoak batzen gaitu eta Lekeitiogaz, barriz, taldekide batzuk bertakoak izateak.

Aireratzea Steady Rockets mundura aurkezteko lana da. Taldearen lehen diskoa izanik, prozesu luze baten hasierea irudikatzen dau: gure soinua topetako bidaia baten lehen pausua eta horregaitik jarri deutsagu Aireratzea, diskoa kaleratzen dan momentutik aurrera, taldeak bere aireratzeari ekingo deutsolako.

Hamaika Frogak

Steady Rockets taldeko kideak dira Itxaro Liendro Bosque; Aitor Olabarria Aldazabal;  Javier Oruetxebarria Garcia; Aitor Segura Laiseca; Ander De Luis Arrillaga; Jonatan Yelamos Marcos; Aimar Beato Burgoa; Unai Andres Posada; eta Iker Figueroa Arkotxa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu